Docutec Card

Nolakoa izango ote da gure zahartzaroa?

Bizi-itxaropena handitzen ari den honetan, jende askoren kezka da nolako zahartzaroa izango duten jakitea, eta nork eta nola zainduko dituen.

Jose Alustiza fisioterapeutak urteak daramatza adinduekin lanean Altsasuko Josefina Arregi klinikan, eta Mamen Lasak aita zentro horretan dauka. Erreferentziazko klinika  da psikogeriatrian: arreta integrala eskaintzen du, eta pazienteen autonomia areagotzea dute helburu.

Irratsaio osoa hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU.- Tamara, egun on! Nafarroan egon zara, baina momentuz ez dugu zer tokitan. Lehenik eta behin gogoeta batzuk entzungo ditugu eta horrek pista batzuk emango dizkigu gero jakiteko nortzuk diren ezta?
TAMARA FERRARI.- Bai, bai. Hori da. Toki hura ezagutu baino lehen, hizketarako gaia jarri diegu.
JOSU ALUSTIZA.- Nik uste gure zahartzaroa izango dela gaur egun ikusten dugun pertsonen oso antzekoa ez? Batzuek zortea izango dute edo (izango) dugu eta igual zahartzaro nahiko osasuntsua izan dezakegu, eta beste batzuk hemen ikusten ditugun gaixotasun batzuk izan ditza(z)kegu. Horregatik guk atentzio ona ematen dugun bezala, gure gustatuko litzaiguke etorkizunean egoera horretan gaudenean ere atentzio ona jasotzea.
MAMEN LASA.- Ba, nik ikusten dut nik da(u)zkat bi seme. Nik zaintzen d(o)ut nire aitta bihotzez, gustura. Baina haiek ezingo dute (gaituzte) gu(ri) zaindu. Que va. Ezin da. Bizi gara beste modu batera. Azkenean ikusten dut nire bizi(tzaren) azkena, ba hori, zentro bate(a)n edo ho(rre)la. Eta ongi e, poztutzen (pozten) naiz hor(re)taz e. Nik ez dut nahi nire semeak ni bezala ibiltzea. Ez, ez.
BESTE EMAKUME BAT.- Nik nahi d(e)ut pentsatzea baietz. Ez? Bizi(tza) guztian egon gea (gara) lanean, ez dugu egon behar ba, norbait zaintzeko ongi. Ba, nik uste dut baietz, fijo.
JOSU ALUSTIZA.- Hala ere, nik uste arazo bat dagoela. Gaur egungo aiton-amonek diru bat jasotzen dute, diru hori da(u)kate eta guk lehenengo arazoa izango duguna da ea zahartzen garenean ea diru hori jasotzeko moduan izango garen. Orduan, nik uste hor lehenengo arazo nagusia hori izan daitekeela.
MANU ETXEZORTU.- “Fijo. Oso ongi zainduko gaituzte”. Arazoak, kezkak, konpondu beharreko afera. Asmatuko zenuten zein den gaia. Zahartzaroaz, zaintzaz aritu dira lagun hauek, ezta?
TAMARA FERRARI.- Bai. Nola irudikatzen duten euren zahartzaroa, arreta ona jasoko ote duten, kezka hori daukaten galdetu diegu.
MANU ETXEZORTU.- Oso gertutik ezagutzen dutelako gaia. Beraien lanbidearen zati bat da. Zahartzaroa, zaintza… euren bizitzaren parte da. Lana horretan lan egiten dute. Argi dezagun misterioa Tamara. Altsasun izan zara, Altsasun, 25 urteko eskarmentua duen Josefina Arregi klinikan, ezta?
TAMARA FERRARI.- Eta hizketan jarri ditudanak dira Josu Alustiza urte luzez klinikan lanean dabilen fisioterapeuta. Eta Mamen Lasa, Altsasuko zentroan dauka aita, duela 8 bat urte(tik) bizi da bertan.
MANU ETXEZORTU.- Josefina Arregi psikogeriatriako zentroa da Altsasun, Altzeimerra batez ere, baina beste dementzia batzuk dituzten pertsonak ere artatzen dituzte klinika honetan ezta Tamara?
TAMARA.- Bai, eta erreferentea da. Arreta integrala da eskaintzen dutena, pazienteen autonomia areagotzea dute helburu, eta senideekin ere egiten dute lan.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 28, 2019
Number: 50249463
Source:
Dialect:
  • Batua
  • Nafarrera
Duration: 02:39
Number of visits: 375