Docutec Card

Plazer txikiak

Euskadi Irratiko audio honetan, Idoia Torregarai umoristarekin hitz egin dute plazer txikiez, eta zenbait entzuleren iritziak ere jaso dituzte programan.

Askotan kezkatuta egoten gara kontu txikiekin, eta ahaztu egiten dugu hainbat plazer txikirekin gozatzeko aukera daukagula. Zein dira zure plazer txiki horiek?

Transcription:[+] Transcription:[-]

IDOIA TORREGARAI UMORISTA. Ba gu gaur plazer txikiez hitz egitera.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Askorako ematen du.
IDOIA TORREGARAI. Izan ere, gu beti gaude zurrunbiloan. Beti lanean pentsatzen, kezkatuta askotan, edo etorkizunera begira beti, ezta?:, noiz konponduko, noiz oporrak iritsiko… Eta aizu, ahaztu egiten zaizkigu egunero badauzkagula gauza txikietaz gozatzea. Eta hain zuzen ere horri, horri ohore egiteko ba gaurko tarte hau.
MANU ETXEZORTU. Oso ondo. Zer iruditzen zurea entzun aurretik entzuten baditugu dagoeneko entzule batzuk utzi dizkigutenak. Eta oso gauza politak utzi dizkigute. Entzun, begira, entzun, entzun.
ENTZULEA 1. Egunkarietako komiki-binetak ikustea da nire eguneko plazer txikia.
ENTZULEA 2. Niretzako plazer txiki baina plazenteroenetariko bat da lepoan edo bizkarrean pikatzen dizunean apur bat, norbaitek arraskatzea, riki-raka, riki-raka, riki-raka, riki-raka…
ENTZULEA 3. Nire zerrendaren plazer txiki bat gaztainak jatea da, bai kalean, bai etxean.
ENTZULEA 4. Nire egunoroko plazer txikia da nire seme-alaben irribarrea ikustea.
ENTZULEA 5. Kaixo, egun on. Egunero gauetan ohera joaterakoan txokolate-ontza pare bat jaten ditut. Hori da niretzako momenturik plazerrena (plazer-momenturik handiena).
MANU ETXEZORTU. Oso politak.
IDOIA TORREGARAI. Ze politak! bai
MANU ETXEZORTU. Jateko kontu horiek askotan agertzen dira plazer txikiez galdetzen duzunean, ez?
IDOIA TORREGARAI. Bai, jatea, egia da plazer bat dela orokorrean, ezta? Nik uste dut zerrendetan beti gora, beti txokolatea, txokolatea! Niri benetako plazera da hor asteburutako… badakizu, aperitifaren garai horretan ba kroketa on bat hartzea.
MANU ETXEZORTU. Bai, kroketa!
IDOIA TORREGARAI. Ni kroketazale amorratua naiz.
MANU ETXESORTU. Edo txanpiñoi-errazioa.
IDOIA TORREGARAI. Niri izugarri gustatzen zait maindire garbiekin ohean sartzea,
MANU ETXESORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Usain, garbi-usain hori, dena ondo-ondo, ohea ondo egina. Ze gauza ederra den!
MANU ETXEZORTU. Ondo lisatuta maindireak.
IDOIA TORREGARAI. Bueno, ondo lisatuta ez dakit, baina ondo jarrita esango dugu. Lisatu, lisatu…
MANU ETXEZORTU. Hori da, mordoilorik gabe.
MANU ETXEZORTU. Beste batek dio: “Nire plazer txikietako bat da Egunean Behineko [mugikorrerako joku bat]partida bat jokatu…
IDOIA TORREGARAI. A bai!
MANU ETXEZORTU. …eta talde zehatz batzuetan lehena egotea”. Beste batek dio: “Seme-alaben musuak jasotzea”. Hau ere…
IDOIA TORREGARAI. Bai, noski!
MANU ETXEZORTU. Beste batek: “Plazer txiki bat niretzako, uda goizean Urkiolatik paseatzea. Egunetik egunera arbolen koloreak nola kanbiatzen diren ikustea”.
IDOIA TORREGARAI. A, bai!
MANU ETXEZORTU. A, bai! Ze polita!
IDOIA TORREGARAI. Ze polita hori ere.
MANU ETXEZORTU. Beste batek: “Plazera da siesta. Arratsaldeetako siesta plazer izugarria. Eta plazer handiagoa norbaiten ondoan egiten baduzu” Bua! La letxe!
IDOIA TORREGARAI. Ze plazer piloa daukagun egunero egin ditzakegunak. Eta ideiak ere hartu ditzakegu, zerrenda hori osatu eta horietaz gozatu.
MANU ETXEZORTU. Gehiago bururatzen, Idoia?
IDOIA TORREGARAI. Bai, noski! Aipatu dute dagoeneko, audioan aipatu da: besarkadak, besarkadak eman edo hartzea. Ez naiz ni bereziki, nola esango nuke? amultsua, kariñoz… Ez naiz bereziki… Baina aitortu behar dut besarkada bat ondo emanda, horrek erreseteatu egiten gaituela, e!
MANU ETXEZORTU. Bai, egia da.
IDOIA TORREGARAI. Gainera, bueno, izugarrizko onurak ekartzen ditu; beraz, horiek ere plazer txikiak dira.
MANU ETXEZORTU. Beste bat: “Plazer txikia egun osoa kanpoan pasa ondoren, etxera iritsi eta zapatak kentzea”. Beste bat: “Iratzargailuak jotzen duenean, txakurra ohera igoarazi eta aurpegia miazkatzen dizunean esnatzeko”.        
IDOIA TORREGARAI. Oi, ze polita! Plazer handienetako bat da alarmarik gabe lo egitea.
MANU ETXEZORTU. Lo egitea.
IDOIA TORREGARAI. Hau da, ba lanera joan behar ez dudanetan, alarma hori goizean goiz ez jotzea”.
MANU ETXEZORTU. (ring!!!) Hau entzun beharrik ez izatea, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Bueno, nik ez daukat horrelakoa, e! Nik txoritxo batzuk uste dut dauzkadala,
MANU ETXEZORTU. Azkenekoa.
IDOIA TORREGARAI. Gidatzen zaude, eta gustuko duzun kanta hori ahots gora, bueno, dena, eztarri guztia urratzeraino abesten joaten naizenean.
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Hori plazer handia da.
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Eta hauxe! (musika) Zein ba!
MANU ETXEZORTU. “Kaixo. Eguneko plazer onena konspiratzen hartzen den kafea”. Beste batek: “Nirea, udaran egotea eserita banku batean olatuak ikusten, eta entzuten”. Eta azkeneko bat, hau oso polita da: “Egun on. Gauean esnatu eta ikustea oraindik goizeko ordu biak direla eta lotan segi dezakezula”.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Hori ere bai.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 27, 2019
Number: 50210539
Source:
Duration: 00:04:05
Number of visits: 470