Docutec Card

Emakume ekintzaileak, muga guztien gainetik

Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren harira, Miren Lauzirikak azaltzen du zeri egin behar izaten dioten aurre emakume ekintzaileek.

Zenbait datu eman dituzte irratsaioan, esaterako, emakumeen % 4,5 eta gizonezkoen % 5,6k dira ekintzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan. Soldatei dagokienez, berriz, emakumezko eta gizonezkoen arteko aldea areagotu egiten da ekintzaileen artean: % 28koa (besterentzat lan egiten dutenen artekoa, %16koa).

Transcription:[+] Transcription:[-]

OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Bai, egun on. Herritaren % 4-5 artean ekintzaile dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; horiek dira eman dizkiguten datu ofizialak. Zehatzago emango dizkizuegu: emakumeen % 4,5 ekintzaile da Euskal Autonomia Erkidegoan eta gizonen artean datua zertxobait handiagoa da: % 5,6. Beraz, puntu bakar bateko aldea da. Eta perfila ere oso antzekoa dela esan digute: gutxi gorabehera 42 bat urte dituzte, goi-mailako ikasketak dituzte –bai gizonek eta baita emakumezkoek ere– eta erdiak, horien erdiak graduondoren bat egin du. Argazkia hori da.
Baina prestakuntza albo batera utzita, eta datu ekonomikoetara jotzen baldin badugu, soldata-arrakala handiagoa da emakumeen eta gizonen artean, bada, bestelako enpresa arruntekin konparatzen baldin badugu. Hirugarren batentzat lan egiten dutenen kasuan, gizon eta emakumeen arteko soldataren aldea % 16koa da; hori batez bestekoa da. Baina ekintzaileen artean begiratzen badugu, Maite, soldataren artean hobe esanda, arrakala hori % 28koa da. Beraz, kasik bikoitza izatera iristen da.    
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Emakume ekintzaileen artean eta gizonezko ekintzaileen artean soldatan dagoen arrakala hori, besteak beste, horrela dela, negozio propioa duten emakume horiek euren buruari, norberak bere buruari, galga jartzen diola, ez? 
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. Bai, izan daiteke. Baina hori da niretzat sintoma bat. Baina benetan hor azpian zer dagoen, nola hezi gaituzten, emakumeoi* (emakumeok) nola hezi gaituzten dago. Hor dago asuntoa, ezta? Eta horren sintoma bat bai da, autozera, ezta?, automerkatze hori edo lana merkatzearena. Eta, baita ere, beste sintoma batzuk, adibidez, bisibilizazioari uko egitea edo, batzuetan bisible (ikusgai), norberaren burua ikusiarazteari uko egitea, edo bestelako gauzak. Uste dut hor badaudela barne-muga batzuk eta baita ere kanpoko mugak. Horri ezin zaio uko egin.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Oso modu baikorrean kontatu diguzuna ekintzailetzari buruz. Egongo dela baita beldur handia negozio berrietan sartzeko: hau ez da genero-kontuagatik bakarrik. Gaur egun gauzak daudenean (dauden bezala), ausardia behar da norberak bere negozio propioari ekiteko.
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. O
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. Oso, oso kontziente naiz badagoela arriskua, eta negozioek behar dute denbora aurrera joateko. Eta badago denbora bat desertutik ibili behar zarena, luze, gero zeure fruituak hartzeko, ezta? Eta esan nahi dut hori gertatu daiteke eta gertatzen da. Orduan, idealizazioaren alde ere gu ez gaude: “Ekintzailetza izango da zure ez dakit zer…”. Eta bultzada, bultzada handia egon da azken urteetan, krisia eta gero ere: “Ekin egin behar, ez dakit zer”.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Hori esan dutelako erakundeetatik, hau sustatu den zerbait da: ekintzailetza, sortu zure negozioa…
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. Bai, beste alternatibarik ez zegoelako. Baina nik uste dut hori ez dela irtenbidea berez.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Oso interesgarria iruditu zait, Miren, aipatu duzun hori, basamortu bat zeharkatu behar dela, eta zuek ez duzuela inor berez animatu nahi, baina nahi duenari bidea badagoela erakutsi, ez? Askotan ikusten baitugu negozioetan itxi eta ireki oso azkar egiten dela, akaso ez garelako jabetzen basamortu hori zeharkatu beharra dagoela eta baduela bidesari bat bide honek.
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. Hilabete bat eta hurrengoa, eta hurrengoa… Zenbat diru altxatu behar duzun zure lokala, eta hainbeste kostu, eta zeure soldata… Zure soldata igual hasten da minus 2.000 eurotan. Ulertzen da?: zure apirileko soldata izango da -2.000. Eta hori altxatu egin behar da. Eta logikoki horrek indarra, beste gauza batzuk ere behar ditu: negozioari behar zaizkion aldaketa sartzea, eta batzuetan ere beste bide batzuk topatzea, edo lankidetza… beste modu batzuk. Eta nik uste dut, bueno, hori ere bilatu behar dela. Beti malgutasuna eta beti sormena.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Nork esan zuen bizitza erraza zela, ez, Miren?
MIREN LAUZIRIKA EKINTZAILEA. (barreak) Hori hala da. Erraza eta zaila: dena, bietara.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Nov 22, 2019
Number: 50036563
Source:
Duration: 00:04:43
Number of visits: 473