Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kerman, Mihail eta Alexei

Kerman eta bere lankideak errusiar batzuekin xakean on line aritu dira.
Egiturak:
- Falta izan, bizi izan bezalako aditzek ez dute -t(z)en bukaera hartzen orain aldia egiteko. *Faltatzen da / falta da.
- *Morroian bihurtu bezalakoak erabili ordez, morroi bihurtu esan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Naiara! Erregina mugitzeko asmoa daukazu, ala?
NAIARA: Lasai, Kerman! Ondo pentsatuta daukat jokaldia!
MIKEL: Zertan zabiltzate zuek biok? Lanean ez antza...
KERMAN: Xakean ari gara! Online!!!
MIKEL: Ba hobe duzue azkar bukatu. Nagusia daukazuela bilera gelan itxoiten.
KERMAN: Bukatu? Asko faltatzen da oraindik partida amaitzeko!
MIKEL: Bueno baina orain amaituko duzue! Orain arte  ari bazarete...
KERMAN: Ez gara gure artean ari! Esan dizut lehen ere! Online ari gara! Errusian bizitzen diren tipo batzuekin!
MIKEL: Errusiarrekin?
NAIARA: Ez dakizu zeinen ondo jokatzen duten errusiarrek xakean... Pila bat ari gara ikasten...
KERMAN: Bai... Baina asko faltatzen zaigu oraindik profesionalak izateko...
NAIARA: Bueno, hauekin ikasiko dugu...
MIKEL: Baina, profesionalak dira?
KERMAN: Ez, Errusiako enpresa bateko langileak dira. Gu bezala, baina Errusian...
NAIARA: Zeinen jatorrak diren...
KERMAN: Bai...
MIKEL: Errusiarrekin... Batzuek ez dakite zer asmatu lanik ez egiteko...

AZALPENA:
Aintzat hartu «Bizi izan» eta «Falta izan» aditzek ez dutela «-tzen» marka hartzen. Hortaz «Errusian bizitzen dira» edota «Asko faltatzen da» esaldiak txartzat emango ditugu. Horien lekuan, «Errusian bizi dira» eta «Asko falta da» esango dugu.

KERMAN: Nahiara! Nola doa partida?
NAIARA: Bueno! Horren gaizki ere ez! Estrategia berri batekin saiatu gara eta...
KERMAN: Adituan bihurtu zara jada?.
NAIARA: Bueno, hori ezta ere... Baina, asko hobetu da nire jokoa, bai!
KERMAN: Ondo da! Tira, nire txanda da orain! Eta mugitu, lanera bueltatu behar dut eta. Nagusiak bere morroian bihurtu nau!!!
JOSUNE: Ondo da, ondo da... Baina utzidazu behintzat Mihail agurtzen... Horren da jatorra...
NAIARA: Egia...
KERMAN: Ene! Alfila galdu duzue?
MIKEL: Kerman, dei bat daukazu zure bulegoan!
KERMAN: Orain ezin dut! Mugimendu konplexu bat egin behar dut...
MIKEL: Kerman...
KERMAN: Bai! Badakit! Nagusia zain daukat! Nagusiaren ordezkarian bihurtu zara ala ?
MIKEL: Ez da hori kontua motel! Jakin nahi dut ea noiz amaitzen duzun gero ni bakar jokoan aritzeko!
KERMAN: Bakar jokoan? Ordenagailuan? Baina, baina... Zer uste duzu? Lantokia Kasinoan bihurtu dugula?

AZALPENA:
«Nagusiaren ordezkari bihurtu zara» edota «Lantokia kasino bihurtu dugu» esango dugu. Horrenbestez, kontuz ibili, «Nagusiaren ordezkarian bihurtu zara» edota «Lantokia kasinoan bihurtu dugu» formekin,  ez baitira egokiak.

NAIARA: Niri Alexei gustatzen zait gehien!
JOSUNE: Niri Mihail... Horren da jatorra...
KERMAN: Baina, baina, neskak... Mutil hauek oso urruti bizi dira...
NAIARA: Bost axola distantzia, Kerman!
KERMAN: Ondo da, ondo da. Baina orain segi dezagun jokoarekin. Gutxi falta da partida amaitzeko.
NAIARA: Ondo da, baina lehenago musu bat bidaliko diot Alexeiri, bale?
MIKEL: Kerman! Zuen errusiar jator horiek espia industrialak dira! Xakean ari diren antza egiten dute!
KERMAN: Eee?
JOSUNE: Hori ez da egia!
MIKEL: Bai begiratu, egunkariak dakar!. Espiak dira!.
JOSUNE: Baliteke, baina xakean jokatu, jokatzen dute! Eta nola gainera!
MIKEL: Bai... Baina aitzakia hutsa da zerbitzarian sartzeko eta gu espiatzeko!
KERMAN: Neskak... Zuen printzeak igel bihurtu dira...
NAIARA: Ez da posible, ixo!
KERMAN: Itxaron! Itxaron! Itxaron ! Mezu bat bidali digute!
NAIARA: Banengoen ba ni...
KERMAN: Agur esateko...
NAIARA: Zeinen jatorrak diren...
KERMAN: Lasai egoteko diote. Gure enpresako datuak ez zaizkie interesatzen... Johnson Consulting espiatu nahi zuten. Baina erratu egin ziren!
NAIARA: Ez zaiela gure enpresa interesatzen?
JOSUNE: Marka da gero!

AZALPENA:
Xakean aritu dira gaurko saioan Kerman eta lankideak. Lehen zatian, gogorarazi dizuegu, «Errusian bizitzen dira» edota «Asko faltatzen da» formak okerrak direla euskaraz. Horien lekuan, «Errusian bizi dira» eta «Asko falta da» esango dugu.

Bestalde, gogoan izan, «Lantokia kasino bihurtu» eta tankerako esaldiak erabiltzen ditugula. «Lantokia kasinoan bihurtu» eta antzekoak, aldiz, baztertu egingo ditugu.
Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Apr 1, 2011
Number: 499913
Source:
Number of visits: 2473