Docutec Card

Seme-alabak gurasoen ispilu

Anai-arrebetan zaharrena, tartekoa edo gazteena izateak norberarengan zer eragin duen aztertzen aritu gara.

Olatz Berastegi Harremanak elkarteko soziologo, sexologo eta psikoterapeutarekin hitz egin dugu jaiotza-hurrenkeraren inguruan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer da Harremanak elkartea?
2008an sortu genuen elkartea, hor nolabait elkargune bat edo Harremanak elkartean topatu ginen bai psikoterapian, psikologian eta sexologian genbiltzan profesional ezberdinak, ez? Gaur egun, Harremanak elkarteak dauka, alde batetik hezkuntza dago; eta bestetik, psikologia eta psikoterapiako eskaintza. Psikoterapiako eta psikologiako eskaintzan lan egiten dugu bikote heldu, nerabe eta haurrekin. Eta haurrekin badago konbenio (hitzarmen) bat ere eta Diputazioarekin arreta goiztiarrean lan egiten dugu. Eta hori izango litzateke bai Harremanak elkartearen lan-eremua.
 
2. Pertsona baten izaeran, zer eragin du seme-alaba zaharrena ala gazteena izateak?
Gure izaeran aldagai ezberdinak (ezberdinek) eragiten dute; baina egia da, bat da zein familia motan jaio garen eta familia horretan zer rol edo zer hurrenkera daukagun. Nik esango nuke, lehenengo seme-alabak nolabait jasotzen duela (dituela) gurasoen proiekzio guztiak, hau da, lehenengoa da etxe horretara iristen dena. Orduan, guraso horiek jada zetozen proiekzio batetik, ez? Zer den guraso izatea, aita-ama izatea, aita-aita, ama-ama... Nolako seme-alaba nahi dugu(n); proiektatzen dugu(n); irudikatzen dugu(n); nola ikusten gara gu guraso bezala…
 
Orduan, ba bueno, nik uste dut lehenengoak jasotzen duela indar guzti hori (hori guztia), ez? Indarra eta baita ere… Ez dakit, limitazioa (muga)… Esan nahi dut, ez? Ispilu hori bere identitatea eraikitzeko. Nik esango nuke gero(z) eta urrunago… Eta txikiak proiekzio horretatik gero eta urrunago datozela, baina txikiak zer da bizitzen duena? Azkenekoa izatea, eta azkenekoa dator dolu batekin. Dolua, etxe horretan izango da azken seme-alaba, orduan, gurasoek ere dolu bat egin behar dute bere gurasotasunean eta horrek eragina du baita ere nola bizitzen duzun zuk zure seme-alaba, eta horrek eragina dauka bere izaeran. Seguraski gehiago kostatuko zaio heldua izatea, zeren txikiena da eta beti da familiako txikiena.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 21, 2019
Number: 49977950
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:03
Number of visits: 422