Docutec Card

Elkarrekin komunikatzeko moduak

Telefonoa zertarako erabiltzen dugun jakiteko inkesta egin dugu kalean. Deiak egiteko erabiltzen dugu, baina mezuak bidaltzeko gehiago, kasu batzuetan.

Telefonoari nolako erabilera ematen dioten kontatu digute Maite Luelmok, Antton Larreak, Janire Arroyok eta Eva Mendiolak.

Guztiek erabiltzen dituzte sare sozialak neurri desberdinean bada ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Telefono mugikorra, etxeko telefonoa, sare sozialak… Zein dituzu?
Janire Arroyo: Ba telefono mugikorra badaukat, etxeko telefonoa ere (bai) eta sare sozialak Facebook, Instagram eta Twitterra.
Eva Mendiola: Etxean daukat telefono finkoa Internetekin, gero daukat mugikorra eta sare sozialak ere (bai): Instagram daukat, Facebooka daukat, Whatsappa erabiltzen dut…
Maite Luelmo: Etxean zenbakia badaukagu, baina ez daukagu telefonorik; zeren ez dugu erabiltzen eta ez dugu erosi. Eta telefono mugikorra bai eta sare sozialak ba Facebook eta Instagram, baina ez ditut gehiegi erabiltzen.
Antton Larrea: Bai noski, telefono mugikorra badaukat, nik uste gazte denok bezala; etxeko telefonoa ere badaukagu, ez da asko erabiltzen baina… Dauzkaten sare sozialak ba Instagrama, Whatsappa, Twitterra eta Facebooka.
 
2. Zein kasutan deitzen duzu telefonoz?
Maite Luelmo: Amarekin edo lagunekin elkarrizketa luze bat eduki nahi badut, ba bueno, ba hori, “zer moduz zauz” (zaude) eta hitz egiteko ba harremana beroagoa iruditzen jatelako (zaidalako) eta, azkenean, zauz (zaude), Whatsappetik horrelako elkarrizketa luzeak ez ditudalako gustuko. Eta, noiz hitz egiten dut? Ba bueno, tramiteren bat edo egin behar bada noski, eta, eta, edo momentuko gauza baterako bada ere bai.
Antton Larrea: Aer (ea) bada, telefonoa, telefonoz deitzen dut ba bueno, urgentzia bat denean edo serio hartzea nahi dudanean, horrela. Ba adibidez, lagunekin ez badago plana egiteko asmo asko (handirik), deitu eta orduan jada, bai ez dakit, ba soluzio bat jarri.
Janire Arroyo: Bai, amari beti normalean deitzen diot, aitari ere (bai) eta Whatsappa ez badute erantzuten, eta presa baldin badaukat deitu egiten dut. Bai, lagunekin asko hitz egiten dut telefonoz, baina mobiletik (mugikorretik).
Eva Mendiola: Erakunde publikoetara deitzeko, edo bestela puntualki (unean-unean) zer edo zer, ba ez dakit, edo konbertsazio oso luzea eduki behar baldin badut nahiago dut telefonoz hitz egin edo batzuetan, ba aspaldi ez badut hitz egin pertsona batekin ere gustatzen zait deitzea, ahotsa entzutea (entzuteko), eta bueno, batzuetan gustatzen zait. Baina egia da gehienbat erabiltzen dudala Whatsappa edo…
 
3. Whatsapparen aurretik, nola komunikatzen zineten?
Antton Larrea: Nik beti eduki dut Whatsappa, duela lau urte existitzen zen.
Janire Arroyo: Telefonoz, etxeko telefonotik edo bestela portaleko tinbretik (ezkaratzeko txirrinetik).
Maite Luelmo: Telefonoz bai, edo bestela ba hori, aurreko egunetan, aurreko egunean edo ikusten ginenean ba jada hitzordua jarri eta agertu. Ez zegoen besterik.
Eva Mendiola: Telefonoz, noski, bai.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 15, 2019
Number: 49747430
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:42
Number of visits: 460