Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen mendekua

Leirek ez zuen urtebetetze egunean Kerman gonbidatu, eta hori oso gogoan du.
Egiturak:
- Aditz trinkoei aurretik ba noiz jarri: banoa, badaukat...
- (e)nik konpletiboetan noiz jarri?

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Aupa, Leire! Bi musu!
LEIRE: Aupa, Kerman!
KERMAN: Eta, bide batez, zorionak! Ez dakit gogoratzen zaren, baina... Zure urtebetetze egunean ez zintudan ikusi...
LEIRE: Egia. Barkatu, Kerman. Ezin izan zintudan gonbidatu...
KERMAN: Lasai, Leire. Hobe horrela. Egun horretan baneukan sekulako burukomina.
LEIRE: Kerman, nirekin ez haserretu...  ez nuen asmorik ospatzeko, baina azken momentuko gauza
KERMAN: Lasai, Leire. Ulertzen dut. Ez nago haserre.
LEIRE: Ba, azken egunetan deika ibili naiz , eta ez didazu hartu.
KERMAN: Zera... Telefonoa izorratuta badaukat!
LEIRE: bai eta mailak ere bidali dizkizut ...
KERMAN: Mailekin arazo pila daukat. Eta, gainera... Banabil oso lanpetuta azkenaldian...
LEIRE: Bueno, hala ere , gonbidapen bat zor dizut. Badaukazu orain tartetxo bat zer edo zer  hartzeko?
KERMAN: Ba oraintxe bertan lanera banoa...
LEIRE: Kerman, ordubete falta zaizu oraindik...
KERMAN: Hara! Hori da hori erloju puska!
LEIRE: Nire amaginarrebak oparitu dit .
KERMAN: Ba, jakin dezazula... Faltsua da!

AZALPENA
«Banabil oso lanpetuta» eta «orain lanera banoa» perpausak okerrak dira. Ba- aurrizkia galdegaia baietza bera denean erantsiko diogu adizki trinkoari. Horrenbestez, «oso lanpetuta nabil» eta «orain lanera noa» esango dugu.

LEIRE: Kerman, erlojua ez da faltsua! Begira, begira, zelako itxura ona daukan!!!
KERMAN: Ez du ematen itxura txarra daukanik! Baina faltsua da, inondik ere!
LEIRE: Orain erlojuetan aditu al zara, ala?
KERMAN: Leire, mesedez, ez dut uste master bat egin behar denik erloju hori faltsua dela ikusteko...
LEIRE: Ba, amaginarrebak esan dit erlojua ona dela. Zer gezurti bat da?
KERMAN: Nik ez dut uste gezurra esan dizunik... Hori zeuk asmatu duzu...
LEIRE: Hau marka! Ni ote naiz ba gezurtia???
KERMAN: Leire, benetan, ez zait iruditzen horrela jarri behar duzunik! Nik esan nahi nuen agian ziria sartu diotela, besterik ez...
LEIRE: Tira ba, begira, erloju-denda batera joango gara eta faltsua edo benetakoa den ikusiko dugu
KERMAN: Ez dut uste erloju-denda batera joan beharra dagoenik! Guk geuk egin ditzakegu probak!
LEIRE: Zelan?
KERMAN: Hasteko eta behin, kristala.Ez zait iruditzen hori kuartzoa denik! Plastikoa da hori, ikusiko duzu! Fal-tsu-a!
LEIRE: Kerman!!!!!

AZALPENA
Hainbat aditzekin, ezezko esaldi konpletiboetan -nik marka  erabiliko dugu.
«ez dut uste master bat egin behar denik» eta «ez zait iruditzen horrela jarri behar duzunik» esango dugu.

KERMAN: Ekarri erlojua! Letra batzuk dauzka atzealdean... Water Resistant. Nahi bai! Ez zait iruditzen uretarako balio duenik...  
LEIRE: Hala badio, hala izango da. Edo hala izango zen, kristala ez bazenu arinago apurtu.
KERMAN: Ur pixka bat daukat hemen!  Ura botako diogu! Benetako bada, ez dut uste ezer gertatuko zaionik!
LEIRE: Kerman, zoratu egin zara, ala?
KERMAN: Beldurtuta zaude, Leire? Ez zait iruditzen zure erlojuari konfiantza handirik diozunik... Kar, kar... Orduan, nik arrazoi! Faltsua da. Orain etxera noa. Presaka nabil.
LEIRE: Kerman, nekatuta naukazu zure tontakeria  guztiekin , benetan. Erlojua benetakoa da, eta punto! Pasatzen zaizuna da inbidiak erretzen zaudela, kristoren erlojua daukadalako  nik eta zuk ez.
KERMAN: Nik? Inbidia? Erloju faltsu bategatik? Mesedez... Gezurra dirudi...
LEIRE: Kerman, edertutxo ezagutzen zaitut nik. Eta badakit inbidiak erretzen zaudela.
KERMAN: Bai? Ba, tori!
LEIRE: Kerman!!!!!

AZALPENA
Imitazioak atzeman nahian ibili da gaur gure Kerman. Lehen zatian, BA- aurrizkia behar ez den tokian erabili du Kermanek. Horrenbestez, «Banabil presaka» eta «badaukat buruko mina» baztertu egingo ditugu. Horien tokian, «Presaka nabil» eta «Buruko mina daukat» esango dugu.

Bestalde, hainbat aditzekin ezezko perpaus konpletibotan -NIK marka erabiltzen dugula ikusi dugu:
«Nik ez dut uste itxura txarra daukanik» edota «Ez zait iruditzen konfiantza handia diozunik». Hauxe gaurko ikasgaia lagunok.  Zuek badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment