Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kirolak

Kerman Egino aldera joan da lagunekin mendian ibili eta eskalatzera. Gaurkoan utzi aditzak eskatzen duen aditz-izena landuko du. Gainera, esker, begira eta buruz hitzekin sortzen diren lokuzioak zein deklinabide kasu eskatzen duten ikusiko dugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Transkripzioa. Kerman eta kirolak

 

ALEX: Aupa, Kerman! Zer moduz? Eta Kirmen, etorriko da? 
KERMAN: Aupa, Alex! Kirmen ez da etorri. Kirmenek eskalatzen utzi du! Orain Body Pump egiten du asteburuetan…
ALEX: Body zeeeeeer? 
KERMAN: Body Pump, body pump… 
ALEX: Zelako arraroa. Eta, asteazkenean etorriko da futbolean jolastera, ezta?
KERMAN: Asteazkenean? Ez dut uste… Futbolean jokatzen utzi du… Asteazkenetan stretching egiten du… 
ALEX: - Stretch, zer?
KERMAN: Stretching, stretching…
ALEX: Jode! Bueno, baina behintzat ostiralean etorriko da gurekin txokora, ezta? Solomoa eta horrelako txerrikiak jatera, ezta? 
KERMAN: Ez, ez, ez… Txerrikia jaten utzi du… Eta, gainera, ostiraletan Cardio Box egiten du... 
ALEX: Cardio zer? Bueno, bueno... baina, behintzat zapatuan bai etorriko da pixka bat trago batzuk hartzera eta nesketan eta horrela... 
KERMAN: Kirmen? Ez... Kirmenek utzi dio ligatzeari... A, ez... Horri ez dio utzi... Kar, kar... 
 
AZALPENAK:
«Kirmenek futbolean jokatzeari utzi dio» esatean, ez duela futbolean gehiago jokatuko esan nahi dugu. Kasu horretan, «futbolean jokatzen utzi du» esatea ez da zuzena izango, beraz.
 
ALEX: Tira, Kerman. Heldu kaskoa!  Jarraituko duzu eskalatzen, ezta? 
KERMAN: Bai, bai… Baina, egia esan, aspaldian ez dut eskalatu...  Baina, zure esker, animatu egin naiz berriro.
ALEX: oso ondo. Eta Kirmen, zergatik ez da etorri?
KERMAN: Ba esaten du futbolean, elkarteetan eta halakoetan ez dela batere ligatzen... Body Pump, stretching eta halakoetan, ordea, neska mordoa ibiltzen omen da... 
ALEX: Bai, baina behintzat, jarraituko du pixka bat kirola egiten, ezta? Ez da dena izango  txantxetan... 
KERMAN: Ez pentsa... Azkenean, nesken begira geratzen da, eta ez du batere kirolik egiten... 
ALEX: Ez da horrenbesterako izango, ezta? Behintzat, jarraituko du zer edo zer egiten, kirol pixka bat eta horrela... 
KERMAN: Noren buruz ari zara? Nire anaiaren buruz? Kirmen kirolzalea? Zorria baino alferragoa da eta! 
ALEX: Bueno, bueno, hainbesterako ez da izango! Nesketan jarraituko du ligatzen, ezta? 
KERMAN: Hala da, bai... Baina, nik dakidala, nesken atzetik korrika ibiltzea ez dute kirol olinpiko izendatu! 
 
AZALPENAK:
Nori esker, nori begira eta nori buruz esango dugu euskaraz. «kermani esker», «neskei begira» eta «niri buruz» esango dugu. Txartzat emango ditugu, hortaz, «kermanen esker», «nesken begira» edota «nire buruz».
 
KERMAN: Alex, zeri begira zaude? Galduta ikusten zaitut erabat!!!!
ALEX: Barkatu. Pentsatzen nengoen 
KERMAN: Eta zeri buruz ari zinen pentsatzen? Edo… nori buruz? Kar, kar… Neskaren bat edukiko duzu buruan... 
ALEX: Ba, zure anaiari buruz, zeren, beste gorabeherak... 
KERMAN: Ez hitz egin Kirmeni buruz gehiago! Itsututa zaude gaur Kirmenekin... 
ALEX: Egon, egon... Neska asko ezagutu ditu Kirmenek gimnasioan, ezta? 
KERMAN: Hara! Zuk ere neskei begira egoteko joan nahi al duzu gimnasiora? Ez da posible! Ene... Kirmeni esker, beste lagun bat galdu dut! Banoa... Ez da bidezkoa... 
ALEX: Lasai, lasai... Baina, zu joaten zara gimnasiora, ezta? 
KERMAN: Ni ez.. Lehen joaten nintzen. Iaz utzi nion gimnasiora joateari... Eta uste dut aurten eskalatzeari utziko diodala... Oso gogaikarri zaude-eta... 
ALEX: Eta joaten bagara elkarrekin gimnasiora, etorriko zara? 
KERMAN: Ondo da! Joango gara! 
ALEX: Benetan? 
KERMAN: Gure amarekin eta izeba Karmenekin mantentzeko gimnasia egitera! 
 
AZALPENAK:
Eskalatzen ari direla, Kermanek zerbait egiteari utzi egiturarekin egin du huts gaurko atalean. «Kirmenek futbolean jokatzeari utzi dio» esatean, futbolean ez duela gehiago jokatuko esan nahi dugu.
Bigarrenik, NORI esker, NORI begira eta NORI buruz esaten dela ikusi dugu. “Kermani esker”, “neskei begira” eta “niri buruz”. “Kermanen esker”, “nesken begira” eta “nire buruz” txartzat emango ditugu. Hori gaur Egino aldean ikasitakoa. Zuek, badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment