Docutec Card

Dentisten beldur omen gara. Irratsaioa

Gai  honen harira, aurkitu dugu hortzetako dentista mekaniko bat berari ere beldurra ematen diona. Pello Beristain da bera, eta halaxe aitortu digu berak. Hogeita bost urte daramatza hortz artean eta beldurra ematen dio, eta dagoeneko tesia ere egina dauka gaiari buruz, eta zergatia ere argi-argi ikusten du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu kazetaria: Dentistarengana joatea zenbat maite dugun, horixe da programa bukatzeko aukeratu dugun inkestaren gaia, Nagore.

Nagore kazetaria: Bai, eta dentistari diogun maitasuna neurtzen hasita, beldurra azaltzen da segituan. Hamarretik hiru ez dira joaten sekulako beldurra ematen dielako.

Manu: Hamarretik hiru.

Nagore: Bai. Galdera egin du Sanitas etxeak eta hogei urte eta hirurogeita bost urte bitartekoei galdetu diete, eta beldurra ematen diela erantzun dutenen artean -asko dira, esan dugu hamarretik hiru direla-, % 38k esan dute tratamendua bera dela beldurra ematen diena; alegia, akaso mina emango dielako-edo nahiago dutela ez joatea. Eta beste % 32k, berriz, esan dute beldurra neurrigabea dela, ez daukatela inolako arrazoirik, ez dakitela esaten zer den atzerakoa eragiten diena, baina ez direla joaten. Eta beste % 20 baino gehiagori erreminten zarata deseroso horrek ematen die atzerakoa.

Manu: Bai, ez da batere atsegina izaten soinu hau, e?

Nagore: Ez, eta zipriztinak ere ez, baberoa bera jartzea ere ez.

Manu: Eta hor jartzen dizuten aspiradora hori ere, aaaggg!

Nagore: Bueno, ba, % 7ri usainak ematen die atzerakoa, eta beste % 2k diote postura bera, jartzeko modua, ahoa zabaldu beharra, eta bonbilla hortzetara begira edukitzea, hori oso deseroso egiten zaiela.

Eta aurkitu dugu hortzetako dentista mekanikoa eta berari ere beldurra ematen diona.

Manu: Aurkitu duzue dentista bat beldurra ematen diona dentistara joateak!

Nagore: Hori da. Pello Beristain da bera, eta esan digu baietz. 25 urte daramatza hortz artean eta beldurra ematen dio, eta dagoeneko tesia ere egina dauka gaiari buruz eta zergatia argi-argi ikusten du.

Pello B, mekaniko dentista: Ba, gehienetan, ikusi dudanez, txikitan dentistarengana joan beharra izan dugu eta inoiz hain gaizki-gaizki pasatu dugu, ba trauma txiki bat, edo ez dakit zer esan, geratzen delako. Niri ere berdin; ni gogoratzen naiz oso ondo hamar-hamabi urterekin bi aldiz nola izan nintzen, aurrena dentista batekin eta hurrengoan beste batekin, eta nolako gaizki pasatu nuen. Gero beste gauza bat da, orain dela berrogei urte dentista gehienak zeukaten oso zakar eta zoro fama. Zergatik? Zakarrak eta zoroak apuntatzen ziren dentista? Ez, ez. Lanak berak, nolabait, holakoak bihurtzen zituztelako edo.

Manu: Txikitako trauma, beraz.

Nagore:
Bai. Eta garbi dago ez dela tentsioa hartzera joatea bezala. Dentistarengana joatea eta haren eskuetan, eta gainera aho zabalik jartzea, ba, oso intimoa da.

Pello: Ahoa, e, denok daukagu oso sentsible eta oso delikatua, ez; osea ahoan edozer gauza egitea, ahoa zabaltzea eta beste batek begiratzea bakarrik oso intimoa da.

Nagore:
Bueno, ginekologoa bururatu zait baina.

Pello:
A, hori da nik ez dakidana. Ez, baina hori emakume askok aipatu izan dute, "nik ginekologoa eta dentista emakumea nahiago". Eta beste batzuek "dentistarengana baino ginekoloagana nahiago".

Manu: Emakume batek nahiago du emakume dentista?

Nagore: Bai, hori esaten zuen. Aurreiritziak. Duela pare bat aste Donostian Odontologia kongresua egin dute eta bertan Christian Rauch medikua izan da Alemaniatik etorria eta berak kasu hauetan, ja beldurra muga-mugakoa denean, antsietatea eta fobia kasuetan, hipnosia erabiltzen du. Esaten dena zientzia dela, ez dela, inolaz ere, showa bakarrik, eta kasu zailenekin erabiltzen duela eta balekoa dela. Anestesiak efektua egiteko behar duen denbora, nahiko duela berak bost minutu aurrean daukanak loak hartzeko.

Pello: Puf! Bakarrik hori, hipnosia dominatzea edo ikastea hori egiten, ez dut pentsatzen batere erraza izango denik. Bai, telebistan ikusita oso sinplea ematen du, baina... Hombre! Hipnosiarekin hainbeste gauza egiten hasi dira, ba, zergatik ez, ba. Joño, kimikazalea ez bada, zera pazientea, ba, ulertzekoa da. Eta anestesia sartu aurretik, ez dakit zenbat aldiz, baina dentistak batzuetan erabiltzen du beste esprai bat, ez.

Nagore: Pello, beldurra daukan dentista. Mutur-muturreko kasurik ikusi duen galdetu diogu berari.

Pello: Bat behintzat, eta kasu estremoak izango dira, entzunda neure dentistari. Pastilla bat eman lasaitzeko, eta ordu-erdi bat geroago ...

Nagore: Dentistarengana joan, harek buelta bat emateko esan eta gero itzuli ja pastilla bat hartuta. Bestelako neurriak ere hartzen dituztela aitortu digu, nahiz eta gu kontsultara joandakoan ez diren hain errazak harrapatzen.

Pello: Bueno, aparte, gero, saiatzen gara musika ahal den suabearena jartzen, eta geu ere suabe azaltzen, noski. Eta niri baten batek esaten badit, "hau da beldurra dentistaren aurrean jartzeko!". Bueno, aurrena, sartu orduko hori esan behar diozu, "beste edozeinekin kontuz ibiltzen bazara, nirekin oraindik gehiago". Kontuz esan nahi du poliki... Horregatik musika ere jartzen da, baita ere, makinen-eta zarata, nolabait, disimulatzeko-edo. Eta, bueno, zer esanik ez, koadroak eta holako gauza gehienak lasaitzeko daude. Aspaldi batean entzun nuen dentista baten sala de esperan omen zeuzkan ez dakit nolako kutxillo eta tresna Afrikakoak, eta nik ez dakit zer. Osea, politak izan arren...

Nagore: Bai, ez ziren egokiak hor ezertarako.

Pello: Eta gero, baita ere, dentistak askotan egiten du, zenbat eta traste gutxiago ikusi zure inguruan, hor lanean ari denean, hori, erabiltzen dituen jeringak eta beste mila gauza, ba, apropos zure atzean jarri, eta, hombre, begiak itxiz gero, oraindik hobeto izango da. Hor aurretik dentistaren lana izan behar du psikologikoki, nolabait, prestatzea eta hori, batik bat, larri datorrena.
Eta gero beste gauza bat, dentistak azaldu behar du "e, ni zu bezalako beste pertsona bat naiz" eta ahal baldin bada tu a tu beti. Ez dut nahi izaten txaketa zuria... Uniformeak eta gauza horiek kenduz gero, hobe. Erraza da txaketa eta praka zuriak jantzi eta edozer gauza esaten dudana gehiago inpresionatzeko jendea. Ez, ez, eta colgar títulos por las paredes, ni mucho menos. Ni ona banaiz, neuk dakit eta gero jendeak ikusiko du.

Manu: Bueno, ba, jende askori beldurra ematen dio dentistarengana joateak. Nik joan behar dut dentistarengana asteazkenean, Nagore.

Nagore: Akordatuko zara!

Manu: Ez dit beldurra ematen, beldurra beste gauza batek ematen dit: fakturak.

Nagore: A, begira!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 29, 2010
Number: 484079
Duration: 06:56
Number of visits: 1720