Docutec Card

Kerman, mintzalagun bila: Josu Loroñorekin

Harrituta gaudenean esaldi hauek erabili ditzakegu: 'A zer nolako ideia eduki duzun'. Proposamenak egiten ditugunean geroaldia erabiliko dugu: 'Joango gara elkarrekin?'.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Baina, baina… Zer gertatzen zaio auto honi? Ez atzera, ez aurrera… Zer egingo dut nik orain???
JOSU: Arazoak autoarekin, ala?
KERMAN: Traste honek beti izaten du zerbait… Benetan… Hartu diot gorroto bat autoari…
JOSU: Ba ibil zaitez bizikletaz, gizona…
KERMAN: Bizikletaz? Ez, jauna!!!Bizikletak ere lan handia ematen du… Gurpilak puztu, frenoak aldatu… Egia esango dizut… Ni naiz alfer bat…
JOSU: Bai, baina gauzatxo bat esango dizut. Hemen, Getxon, ez dago arazorik.  Bizikletak dauzkagu, udaletxeak ipinita, oso merke eta gainera, arazo barik. Zuk, erabili bakarrik... eta beste guztia udaletxeak konpontzen du!
KERMAN: Hara... Eduki duzu ideia bat! Aizu... baina, baina... zu Josu Loroño zara eta!!!! Urte askotarako!!!! Ni Kerman naiz...
JOSU: Aupa, Kerman! Zer moduz?
KERMAN: Egiten dit ilusio bat zu ezagutzeak...

AZALPENA:
«Eduki duzu ideia bat!» edota «egiten dit ilusio bat!» esaldiak ez dira oso egokiak. Harrituta gaudenean, aurreko esaldien tokian, honako hauek erabil ditzakegu: «a zer nolako ideia eduki duzun!» «sekulako ilusioa egiten dit!»

KERMAN: Josu, etortzen zara nirekin bizikleta hartzen laguntzera? Laguntzen didazu?
JOSU: Zelan ez dizut lagunduko, ba! Goazen...
KERMAN: Josu... Esaten didazu nola egin behar den?  Ni traste hauekin ez naiz oso trebea, eta presaka nabil... Bilera daukat...
JOSU: Oso erraza da. Begira, bi posibilitate dauzkazu; bat, urte guztirako. Horretarako, honelako txartel bat atera behar da “Getxo bizi”, edo, egun baterako ere bai. Egunekoa, etortzen zara hona, sakatu hor, informazio botoi hori, eta berak esaten dizu zer egin behar duzun. Bi euro ordaindu eta egun osorako daukazu bizikleta.
KERMAN: Hori kontrola!!!! Egunero hartzen duzu bizikleta?
JOSU: Bueno, Getxoko Udaleko zinegotzia naiz, komunikazioko zinegotzia naiz, beraz... kontrola eduki behar da, apurtxo bat behintzat...  Eta bizikleta hartu? Egunero ez, baina askotan, bai.
KERMAN: Kirolzale amorratuak zarete zuek, familia osoa... Aita txirrindularia... eta zeu ere bai!!!
JOSU: Beno... ni txirrindulari amateurra baino ez...
KERMAN: Ni bezalaxe. Joaten gara kirol porturaino elkarrekin?
JOSU: Bai... gustura lagunduko dizut, benga!...

AZALPENA:
Proposamenak egiten ditugunean, geroaldia erabiliko dugu: «joango gara elkarrekin?» edota «esango didazu nola egiten den?» Kontuz, beraz, «joaten gara elkarrekin?» edota «esaten didazu nola egiten den?» ez baitira zuzenak.

KERMAN: Josu, joango al gara inoiz elkarrekin Athleticen partida bat ikustera?
JOSU: Zelan ez! Gura duzunean!
KERMAN: Benetan?!!! Sekulako poza hartuko dute nire koadrilakoek...  Maitasun handia diogu Athletici...
JOSU: Athletic klub handia da eta normala da maitasuna edukitzea horrelako talde bati.
KERMAN: Sekulako asmakizuna dira bizikleta hauek... Ederki pasatu dut... Geratuko gara bihar ere buelta bat emateko???
JOSU: Bai, Kerman... Baina, barkatu... Uste nuen bulegora joateko behar zenuela bizikleta...
KERMAN: Egia!!!! Sekulako lan mordoa daukagu azkenaldi honetan... Bueno Josu, utzi egingo zaitut, e! Jasoko didazu zuk bizikleta?
JOSU: Baina, baina... Kerman!!!
KERMAN: Autoz joango naiz... Sekulako presa daukat... Agur Josu, agur!!!!
JOSU: Baina, ez dut ulertzen ezer... Autoa ez al zeukan hondatuta tipo honek???

AZALPENA:
Harrituta gaudenean, era honetako esaldiak botatzen ditugu: A zer nolako ideia eduki duzun! Sekulako ilusioa egiten dit!. Esaldi horiek «eduki dut ideia bat!» edota «egiten dit ilusio bat!» baino txukunagoak dira.
Bestalde, proposamenak egiten ditugunean, geroaldia erabiliko dugu: Lagunduko didazu bizikleta hartzen? Joango gara elkarrekin? Eta ez «laguntzen didazu bizikleta hartzen?» edota «joaten gara elkarrekin?».
Eta zuek, saiatuko zarete gaur ikusitakoa praktikatzen? Tira ba, badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

  • Kerman Josu Loroñorekin

    Kerman Josu Loroñorekin

    Kermanek Josu Loroñorekin egin du topo Getxon. Autoarekin arazoak izan ditu eta Josu Loroñok erakutsiko dio nola erabili herriko bizikleta-zerbitzua. Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu: 1. Ikusitakoan oinarritutako galderak erantzun 2. -(L)ARI/-TZAILE erabiliz, kirolariak izendatzeko hitzak idatzi 3. Harridura sortzeko esaldiak zuzendu 4. Hainbat esalditan ohiturazko eta geroaldiko formak ondo erabilita dauden ala ez adierazi 5. Hitz sinonimoak erabiliz, elkarrizketako hutsuneak bete

    Kerman Josu Loroñorekin
 
 

Comments
Login for comment

A2
Oct 8, 2010
Number: 482899
Source:
Number of visits: 4507