Docutec Card

Marie Kondo-ren metodoa

'Konmari' izenez ezaguna da Marie Kondo japoniarrak etxea txukuntzeko proposatzen duen metodoa. Erabiltzen ez ditugun objektuak bota eta behar dugunarekin geratu beharko genuke.

Amaia Elias barne-disenaitzaileak Konmari metodoari buruz hitz egin digu. Berak prozesua egin du, eta aldaketa asko ekarri dizkio, ez etxearen antolaketan bakarrik, baita bizimodua antolatzeko moduan ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Barne diseinatzailea zara. Zein da zure lana?
Amaia Elias naiz, 28 urte dauzkat, Gasteizen ikasi nuen Barne Diseinuko diplomatura, eta, ba gaur egun, Amaia Studio ireki dut, urtarrilean, eta nire lana azkenean da erreforma integralak egiten ditut eta saiatzen naizena da nire bezeroen araberako etxe eraldaketak egiten, ez? Azkenean, etxea eraldatzen dugunean beti dago etxe aldaketa bat… Orduan aztertzen dudana da zer gauza dazkaben (dauzkaten) jakiteko gero zer behar dauzkaten. Eta zer gauza dazkaben (dauzkaten) aztertzeko, lehenengo laguntzen diet garbiketa bat egiten, zeren geu ere ez gara kontziente benetan zer daukagun.

2. Etxean gauza bakoitzak bere lekua izatea garrantzitsua da?
Etxean gauza bakoitzak bere lekua edukitzea da era bakarra etxea antolatuta edukitzeko. Niri iruditzen zait dela era bakarra zeren azkenean zuk  nahi baldin baduzu antolatzea egin behar duzun gauza bakarra da erabiltzen duzunean gauza bat, berriz ere bere lekuan utzi. Horren gauza zailena da zer daukagun jakitea horretarako eta gauza bakoitzari bere tokia topatzea lehenengo.

3. Jendearen jarrera zein da: gauzak gordetzea edo botatzea gustatzen zaigu?
Ez gaude botatzera ohituta. Eta gainera, nire ustez, horrela, zer edo zer ematen digu botatze horrek, horrela: “Jo, baina nola botako dut ba!”. Hori pila bat aditu dut. “Baina nola botako dut ba ez dakit zenbat pagau (pagatu) nuen txaketa hori?”, “baina erabiltzen al duzu?”, “ez, baina nola botako dut ba?”. Horrela, zera hori, beldur hori pila bat daukagu. Baina zure armairuan egonda, ezta ere ez da ari ezer aportatzen (ematen). Edo liburuena: “Nola botako ditut bada liburuak?. Bueno ba donau (donatu) azkenean edo beste zerbait egin liburu horrekin, baina ez daukazu zertan dena gorde beharrik. Daukagu beldur hori, jo baina… Sartu digute gaizki eginda egongo balitz bezala gauzak gure bizitzatik kentzea. Ez dauka zertan, ez? Azkenean, ikasi behar dugu gauza batzuk hasi eta bukau (bukatu) egiten direla, eta beste batzuk bizi osorako behar ditugula. Azkenean, ez dagoela gaizki.

4. Kontziente gara alferrik zenbat gauza gordetzen ditugun?
Ez gara kontziente, eta gero eta urte gehiago, gero eta gauza gehiago dauzkagu. Eta  oraindik da pereza (alferkeria) handiagoa ematen du… Hori egia da. Baina ez gara kontziente, ni lehena.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 26, 2019
Number: 47948279
Dialect:
  • Gipuzkera
Duration: 00:03:02
Number of visits: 403