Docutec Card

Gaztetxea elkartasun-gune

Donostiako Txantxarreka gaztetxean migratzaileentzako harrera-etxea antolatu dute azken urteotan. Munduko txoko desberdinetatik iritsitako jendeari laguntzeko eman dituzten pausoak zein diren kontatu digute.

Paul Ibarrak Txantxarreka gaztetxean egin dutenaren berri eman digu:

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Nola bururatu zitzaizuen Txantxarreka gaztetxean harrera-etxea martxan jartzea?
Munduko testuinguruan, migrazio-prozesua edo olatua hasten da, batez ere, azkeneko urteetan mundu-mailan, bai ikus(i) dezakegunez Mediterraneoko krisiak, karabanak Latinoamerikan eta horrelakoak gertatzen dira azkeneko urteetan; eta Euskal Herrira iristen zaigu 2018ko udaran. Horren aurrean, ez Euskal Herriko instituzioak, ez Europako beste herrialdeetako instituzioak ez daude prest, ba bueno, horren aurrean zentzu duin batekin jokatzeko; eta beraz, ba bueno, instituzioen utzikeriarengatik gizarteak erreakzionatu behar izan zuen eta erreakzionatzen ari da ere bai. Eta horren aurrean hainbat gaztetxetan, hainbat kolektibotan hasten da hau lantzen. Guri iristen zaigu abuztuaren lehenengo astean proposamen bat, ea Donostiako migratzaileei ea tokia utz(i) diezaiekegun, eta bueno guk baietz esaten diegu inongo ideiarik izan gabe.
 
2. Nolakoa izan zen hasiera hura? Zer behar izan zenuten?
Horrekin bueno hasten dira etortzen eta abar. Hasieran pila bat ziren eta bueno, guk ere ez genekien zer egin. Honetaz ere ideiarik ez, eta bueno, hainbat, Donostiako, eskualdeko edo probintziako jendearen laguntzaz edo kolektiboen laguntzaz eta abar, ba bueno, hona jendea biltzen hasten da, hasten gara pixka bat elkar elikatzen eta formatzen honetan eta abar. Eta bueno, lantalde, azpitalde desberdinak egiten ditugu: ba izan daitezkeenak itzulpengintzakoak, osasungintzakoak, azpiegitura, juridikoa eta arlo horietakoak. Eta bueno, pixkanaka hasten gara etengabeko bucle (kiribil) horretan sartzen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 19, 2019
Number: 47760716
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:02:55
Number of visits: 226