Docutec Card

Pantailak gure bizitzaren jabe

Telefono mugikorrak eta oro har pantailek gure eguneroko bizitzaren denbora-tarte gero eta handiagoak jaten dizkigu, eta askorentzat pentsaezina bihurtu da pantailarik gabe bizitzea.

Pantailaren adikzioari irtenbidea aurkitu nahian, gero eta ekimen gehiago ari dira bideratzen: Euskal Herriko hainbat ikastetxetan pantailarik gabeko udalekuak eskaintzen dituzte, eta Estatu Batuetako hainbat enpresari aberatsek  beren haurrak pantailetatik urrun haztea erabaki dute.

Gai honi buruzko hausnarketa egin du EHUko irakasle den Iratxe Esnaola Arribillagak.

 

Elkarrizketa osoa hemen duzu entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOKIN ALDAZABAL.- Gure ohiturak, gure bizimodua, gure hezkuntza aldatzen ari da teknologia numerikoaren eraginez, eta bereziki haren gainean eraiki diren negozio-ereduek bultzatuta. Zer moduz, Iratxe?

IRATXE ESNAOLA.- Ondo, eta zu, Jokin?

JOKIN ALDAZABAL.- Ondo, eskerrik asko. Iratxe Esnaola Arribillaga, Zarautzen jaioa, 38 urte, ingeniaria, Hezkuntzan doktorea, unibertsitate-irakaslea... Amerikar aberatsenek beren haurrak pantailatxoetatik urruti hazten ari omen dira.

IRATXE ESNAOLA.- Bai. Liburu batean baino gehiagotan idatzita dago jada. Hain zuzen, ba Amerikako Estatu Batuetako enpresa handienen jabe direnen, gizonezkoak gehienak izango dira, baina bueno, beraien etxean dituzten haurrak hezte(ra)ko orduan erabakitzen dutela ba hain zuzen mugikorretatik urrun izatea, inkluso 10-12 urte artera ere, ez? Eta hemen, Iparraldean ere egin dira horrelako iniziatiba batzuk pantailarik gabeko udalekuak eta ere sortu direlako. Eta horrelako udalekuek Estatu Batuetan dute beraien jatorria. Alegia, aisialdia mugikorretatik eta pantailetatik urrun ulertzeko modu bat da, eta hauek dira hain zuzen beraien haurrak horra  bidaltzen lehenengoak ez? eta bueno, nik uste dut zeresan handiko gertakari bat dela. Azkenean, gehien dakiena, o sea, esan nahi dut, estrategikoki plataforma eta tresna horietaz gehien dakienak edo nora eramango gaituen dakienak erabakitzen duelako hain zuzen gehien maite dituenak hortik babestea ez.

JOKIN ALDAZABAL.- Gainera, orduak eta orduak irabazten dituzte. Ez bakarrik haurrek, baizik eta helduok ere bai, ze jendeak, jendeak konektatuta orduak pasatzen ditu. Beraz, gure bizitzaren zati bat da.

IRATXE ESNAOLA.- Bai. Nik uste dut inkluso iritsi garela, bueno, orokorrean hitz egingo dut, eta pertsona bakoitza, noski, mundu bat da. Baina kasik libre dugun edozein tarte mugikorrari eskaintzeko behar horretara iritsi gara, ez? Ikusi besterik ez dago trenaren zain jendea nola egoten den, edo trenean bertan, barruan inkluso, edo autobusaren zain, ez? Nabaria da mugikorrak berak duen boterea ikaragarria dela, alegia, sartu zaitezke ez dakit ze motatako plataformatan, dituzu ez dakit zenbait jakinarazpen… Jakinarazpenak ere ez dira sortu kasualitatez. Jakinarazpenak badu nolabait, eta kakotsen artean hau ere, “adikzio hori, edo behar, menpekotasun hori sortzeko helburu hori, ez?”…

JOKIN ALDAZABAL.- …antsietate-puntu hori sortzen dizu… “zer gertatu ote da?”

IRATXE ESNAOLA.- Bai. Berarekiko, “zerbait gertatu, zerbait gertatu da, zerbait jaso ote dut, ez?” Eta orduan pixka bat horri begira egoterakoa, ez? Orduan, izan haur izan heldu, atentzio edo arreta asko lapurtzen digute. Haurren kasuan zailagoa da hori kontrolatzeko, beste edozein emozio bezala, baina helduen kasuan ere uste dut nahiko arazo ditugula.          
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 16, 2019
Number: 47681862
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:54
Number of visits: 662