Docutec Card

Atseden hartuta, hobeto sentituko zara

Askotan ez gara egun osoan geratzen, leku edo eginkizun batetik bestera atsedenik hartu gabe. Baina atseden hartzea behar-beharrezkoa dugu, lasai egoteko tartea hartu behar dugu egunero, baita lantokian gaudenean ere.

Ez da, ordea, eginkizun erraza daramagun martxarekin etenaldiak egitea. Paula Etxebeste yoga-irakasleak aholku eta argibide batzuk eman dizkigu, atsedenarekin lotuta, Euskadi Irratiko Argi Ibili saioan.

Audioa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

TAMARA FERRARI ESATARIA. Zenbat gauza egin nahi ditugun! Eta lana, eta lanetik atera eta etxeko kontuak. Gero zeozer ikasi behar dugu beti edo, bueno, ikastaro asko daude interesgarriak. Kirol pixka bat… Eta batzuetan egunak ez du ematen.
PAULA ETXEBESTE YOGA-IRAKASLEA. Ez du ematen.
TAMARA FERRARI. Atseden hartzea, Paula, behar-beharrezkoa dugu.
PAULA ETXEBESTE. Bai, noski.
TAMARA FERRARI. Zeintzuk dira, zehazki, onurak, edo zergatik behar dugu hori bai edo bai?
PAULA ETXEBESTE. Bai. Aber atsedena esaten dugunean esaten dugu atseden bai fisikoa eta baita mentala ere; deskonektatzearen beharra. Bueno biak dira oso-oso garrantzitsuak. Ba gu, berez, ez gara diseinatuak izan makina bat bezala etengabe funtzionatzen aritzeko. Izaki bizidun guztiak bezala –animaliak, lurrak…- badute atseden horren beharra, ez? Eta ezinbestekoa da, bestela hil egingo ginateke. Eta lehen aipatu duzun, gure gizartean dagoen ba dinamika hori, ez, ba hainbeste gauza egitearen beharra, hainbeste estimulurena… ba jendea gaixotzen ari da. Horregatikan.
TAMARA FERRARI. Loarena. Ze nik behintzat irudipena daukat nire inguruan oso lo gutxi egiten dela edo dugula.
PAULA ETXEBESTE. Ez bakarrikan loa, baizik eta egunean zehar hartzea momentutxo bat lasai egoteko; hau da, deskonektatzeko. Paseatzera joan, ahal baldin bada naturara joan, edo parke batera edo leku lasai batera, mugikorra itzalita duzula…
TAMARA FERRARI. Hori garrantzitsua da, ze, bai, agian joaten gara paseo bat ematera, mendira edo, baina etengabe ari gara telefonoari begiratzen, korreoan sartzen gara, laneko posta, Whatsappa…
PAULA ETXEBESTE. Egin beharko genuke hori: orain momentutxo hau niretzako, momentu hau bizitzeko, orain eta hemen, eta lasai egoteko.
TAMARA FERRARI. Lanean ere beharrezkoa da arnasa hartzea; behintzat, 5-10 minutu tarteka.
PAULA ETXEBESTE. Bai, tarteka. Hori esaten dute, gainera, produktibitatea ere bai areagotu egiten dela atseden hauek hartzen baditugu. Bi ordu lan eginda jarraian, ja gure arreta eta produktibitatea jaitsi egiten dira, orduan ba hartzeko atsedenalditxo txiki horiek. Eta hola hasten zara beste energia batekin edo.
TAMARA FERRARI. Bueno, zaila da e?, zaila da kontua, azkenean lanetik irten eta badugulako beti zeozer egiteko, edo etxean lanak pilatu zaizkigulako, edo zaintza-lanak ere baditugulako.
PAULA ETXEBESTE. Ba saiatu behar gara, eta gero astean behin behintzat familiarekin egoteko, lagunekin egoteko edo guk nahi duguna egiteko, deskonektatzeko.
TAMARA FERRARI. Bai, ezinbestekoa, bai, bestela, lanean eta lanean ez dugu bizitza pasako.
PAULA ETXEBESTE. Ez du zentzurik horrek, ez du zentzurik.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 28, 2019
Number: 47077967
Source:
Duration: 00:03:07
Number of visits: 572