Docutec Card

Lo egitea, atsedena baino askoz gehiago

Borondatez edo behartuta, asko dira behar baino gutxiago lo egiten dutenak. Eta garrantzitsua da loa ondo zaintzea, gure osasunean hainbat funtzio garrantzitsu dituelako.

Elhuyarreko Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak loak gure osasunean duen eragina eta garrantzia izan du hizpide EITBko Ahoz aho saioan. Egindako hainbat ikerketak diotenez, loa zuzenean lotua dago, adibidez, gure oroimenarekin  eta ikasketa-prozesuarekin. Eta prozesu horretarako, ezinbestekoa dugu gutxieneko ordu-kopuru bateko loaldia.

Bideoan erreferentzia egiten zaion artikulua hemen duzu osorik irakurgai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ILAZKI SERRANO.- Begira, loari buruz hitz egingo dugu. Ikerketak egiten dira, noski. Uste baino garrantzitsuagoa da lo ondo egitea?
ANA GALARRAGA.- Bai, hori da, hori da. Ba, ikertzaileek aztertu dutenean, askotan atera izan dute zer lotura daukan, adibidez, oroimenarekin eta ikastearekin. Eta hori ere nik uste dut ikasi dugun guztiok eta denok pasa gara eskolatik, ba badaukagula horren esperientzia, pasa gera horretatik eta badakigu zer garrantzitsua den lorik egitea oroimenean finkatuta gelditzeko aurretik ikasi dugun hori. Ez badugu lo ondo egiten, ahaztu egiten zaigu askoz errazago.  Baina, ez hori bakarrik, ez ikasketa-prozesuan bakarrik: oroimenak, gordeta geratu behar diren horiek gordetzeko eta gorde behar ez direnak ezabatzeko, bestela gehiegi izango litzateke, horretarako ere ezinbestekoa da loa.
ILAZKI.- Zer interesgarria.
ANA.- Bai.
ILAZKI.- Azkenean pentsamendu negatiboak uxatzeko daukagun mekanismoetako bat loa delako.
ANA.- Bai , eta ez hori bakarrik. Gure garunak dauka gaitasun mugatua eta den-dena ezin dugu gorde. Hori garbi dago. Orduan, badaude oroimen batzuk, ez bakarrik  ez ditugunak behar baizik eta gainera kalteak egingo lizkigukeenak. Baina horiek, loaren prozesuaren bitartez, ba hor neuronen arteko loturak, sinapsiak izena dute, ba, horiek berrantolatu egiten dira, eta horri esker oroimena gelditzen da finkatuta eta garbituta.
ILAZKI.- Gure bizitzako heren bat pasatzen dugu lotan.
ANA.- Bai.
ILAZKI.- Hau gustatu zait, zeuen erreportajea da hau, Elhuyarren aldizkarian: Loa atsedena baino askoz gehiago. Loak ez balu funtzio guztiz ezinbestekoa izango eboluzioaren akatsik handienetako bat …
ANA.- Bai, bai, bai.
ILAZKI.- … izango litzateke.
ANA.- Bai, bai. Beno, hala da. Berez, eboluzioan… eta gainera, espezie bakoitzak dauka bere patroia eta bere.. ez bakarrik iraupena, baizik eta egunean zenbat aldiz dagoen zatikatuta, eta hori espezie bakoitzarena berariazkoa da. Eta gure kasuan, ba beno egiten dugu lo egunean ordu batzuk jarraian eta ordu-kopuru hori alda daiteke. Esaten dute askotan 8 ordu izan behar duela. Hori beno ez da hain zorrotz: 6 eta 9 orduren artean izan beharko luke, ikusi delako 6 baino gutxiago ez dela nahikoa  orain aipatuko ditugun gainerako prozesu guztiak gerta daitezen, ez bakarrik oroimena, askoz gehiago dira. Eta 9 baino gehiago ere ez dira onuragarriak. Orduan hori, 7 bat ordu…
ILAZKI.- Ez gutxi, ez asko.
ANA.- Bai. Bataz beste, 7 bat ordu. Beno, hori norberaren arabera ere bada, adinarekin ere aldatu egiten da, eta norberaren jarduerarekin ere bai.
ILAZKI SERRANO.- Esan didazu animalien bizitzaren parte dela loa, animalia guztiena, bakoitzak bere erara. Gizakiok ia 30 urte pasatzen ditugu lo. Ni super lotia naiz, ni oso aldekoa naiz honena e. Baina, oroitzapenak antolatzen, memoria egituratzen…
ANA GALARRAGA.- Hori da.
ILAZKI SERRANO.- … gure defentsa-sistema indartzen, umeak hazten noski, garuna garbitzen. Ze garrantzitsua hau.
ANA GALARRAGA.- Bai. Ba, saguekin egindako esperimentuetan ikusi dute lotan daudenean garuneko egiturak uzkurtu egiten direla, eta orduan, egituren artean espazio libre gehiago gelditzen da eta horrek egiten du isuria azkarrago pasatzea eta dena horrek garbitu egiten du. Eta horregatik deitzen zaio, glia denez hor tartean dagoen ehuna,  ba “sistema glinfatikoa”, sistema linfatikoarekin parekatzeko, ba sistema hori deskubritu dute badaukagula garunean eta horrek balio du garbitzeko gure garunak sortzen dituen hondakinak.
ILAZKI SERRANO.- Kalitatezkoa. Azkenean orduetan neurtzen dena. Batzuetan zer ondo lo egiten dugun eta beste batzuetan ez: Telefonoari begira gaude  eta buruko minarekin gaude, telebista jarrita daukagu, siestan gaudenean ametsetan …
ANA GALARRAGA.- Ez dugu deskonektatzen esaten dena..
ILAZKI.- telebistak esaten duenarekin. Ez dugu deskonektatzen. Deskonektatu egin behar da ezta lotan gaudenean.
ANA.- Bai, eta gainera gaur egun hori deskonektatzea, konektatuta benetan elektronikoki gauden, ba horretarako ez da bakarrik zenbat ordu, da aipatu duguna kalitatezkoa.  Zeri deitzen zaio kalitatezkoa? Ba, lo sakonean edukitzea zikloak eta horiek betetzea. Ba REM fasea da lo sakoneko fasea eta ba gauero izaten ditugu bospasei. Orduan oso garrantzitsua da lo jarraian egitea eta ondo. Badaude beste arazo batzuk APNEa adibidez, ez? arnasa ezin duzula ondo hartu eta orduan esnatu egiten zara, nahiz eta zu kontzientea ez izan, baina horrek eragotzi egiten dizu lo sakonera iristea eta loaldi hori ez da kalitatezkoa.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Jul 11, 2019
Number: 45825721
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:57
Number of visits: 590