Docutec Card

Bikoiztaileen lana ezagutzen

Filmak edo telesailak bikoiztuta ikusten ohituta gaude. Gutxitan pentsatzen dugu, ordea, bikoizketaren atzean dagoen lanari buruz.

Aintzane Gamiz eta Aintzane Crujeiras Bieuseko (Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko) kideak dira. Egiten duten lanari buruzko azalpenak eman dizkigute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer behar da bikoiztaile izateko?
Aintzane Crujeiras: Bikoiztaile izateko askotan esaten dute ahotsa… Nik uste dut ezetz, ez? Ahotsa ez dela garrantzitsuena, baizik eta interpretazioa eta teknika: jakitea nola funtzionatzen duen...
Aintzane Gamiz: Nik uste dut gurea ofizio bat dela, eta ofizio bat den heinean, ikasten da eginez. Bai? Nik uste dut bai Aintzane eta bai biok, eta zuzendu oker banago, kurtso bat egin genuen, cursillo (ikastaro) bat esaten dena, teknikaren gutxienekoak ikasteko; baina horrek ez du esan nahi jada ofizioa ikasita duzunik, ezta gutxiagorik ere. Gainera, hasten zara gutxinaka-gutxinaka (gutxika-gutxika): giroak* egiten… Zure ahotsa…
Aintzane Crujeiras: Inpostatzen… Jakiten non jarri, eta non ez… Nola funtzionatzen duen eta nola ez…
Aintzane Gamiz: Hori da. Eta ohitu behar zara (duzu) zure ahotsa entzuten, zeren askotan, ez dakit zuei pasa zaizuen, baina zure ahotsa entzun eta: “Ai ama, baina hau nire ahotsa da?”. Askotan pasatzen da, ezta? Ohitu behar zara (duzu) zure ahotsa entzutera (entzuten), eta, zertarako? Ba, gero horren gainean zuk zuzenketak eta modulazioak egiteko. Ikasteko ahotsa kolokatzen (kokatzen), bai? Erregistro desberdinak ikasteko:
Aintzane Crujeiras: Hori esan behar nizun, gaur egun ere ikasten ari gara.

2. Interpretazio eta erregistro desberdinak funtsezko...
Aintzane Crujeiras: Nire iritzia da, oso garrantzitsua dela interpretazioa, interpretatzen jakitea. Zeren, egia da, marrazkiak direnean, jolasteko aukera gehiago daukazula; baina fikzio bat bikoizten ari zarenean, aktore bat dago bertan, zuzendari bat dago atzean, zerbaitegatik lortu nahi izan du aktoreak eman duena momentu horretan. Orduan, nahiko leala (leiala) izan behar zara (duzu) aktoreak eta zuzendariak ematen dizunarekin momentu horretan…
Aintzane Gamiz: Aintzanek esaten zuen moduan, interpretazioari garrantzia handia ematen diola, niretzako hori oso inportantea da, eta, horretaz aparte, hainbat erregistro izatea. Zeren askotan, badaude aktore batzuk, nik uste, erregistro bakarra daukatenak, ez? Eta erregistro bakar hori, asko menderatzen dute eta oso ondo egiten dute. Baina niretzako oso inportantea da pertsonaia desberdinak egiteko gaitasuna izatea. Horrek, gainera, aukera gehiago ematen dizkizu lan egiteko, ezta?

3. Lanbidea urteekin asko aldatu da?
Aintzane Gamiz: 80. Hamarkadan (80ko hamarkadan) ez zen pistetan lan egiten. Orain aukera dago, zu joaten zara zure pertsonajea (pertsonaia) egitera, eta, atrilean zu bakarrik zaude, zeren zure pista bakarrik grabatzen dute. Gero nahasketetan egiten dutena da moldatu, egokitu eta kolore berdina eman, ez?
Baina orain dela 50 urte hori ez zegoen, eta duela 40 urte ere ez. Orduan zer egiten zen? Venga, denak tropelean mikro aurrean eta tokatzen zenean, zu jartzen zinen, gero bestea jartzen zen eta orduan, eszena batean zeuden pertsonaia guztiak, denek batera lan egiten zuten.
Aintzane Crujeiras: Zer esan nahi du? Bera konfunditzen (nahasten) bada, edo ni konfunditzen (nahasten) banaiz, edo ondokoa konfunditzen (nahasten) bada, dena berriro errepikatu behar duzu, zeren pistan zoaz!
Aintzane Gamiz: Take guztia errepikatu behar da.
Aintzane Crujeiras: Orduan dena errepikatu behar da.
Aintzane Gamiz: Horrek esan nahi du, garai bateko bikoiztaileak (bikoiztaileek), oraindik ere gaitasun gehiago (handiagoa) zutela bikoizteko.
 
Giroak*: Eszena batean hondoan entzuten den soinua, elkarrizketa nagusiaren atzetik entzuten dena. Taberna batean, adibidez, ondoko mahaikoen elkarrizketa.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 27, 2019
Number: 45330822
Text genre: Bikoiztaileen lana ezagutzen
Text genre: Bikoiztaileen lana ezagutzen
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:02
Number of visits: 320