Docutec Card

BAGOAZ! B1-58-Etxe berria, Etxeberria

Etxe-aldaketa egiteko trasteak ari dira sartzen Izaro eta Antton. Izarok lbere landare kuttuna emango dio nebari.

Autoan doazela, anai-arrebak  gertatuko diren kontuez hitz egingo dute: etxe-aldaketa, baserrira itzultzea...emozioak pil-pilean!

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Eta hori?
IZARO.— Etxe berri batean ezin da landare eder bat faltatu.
ANTTON.— Baina hori zure landare kuttuna da eta! Zenbat aldiz aritu ote zara berari goxo-goxo hizketan!
IZARO.— Zu etxetik bidaltzeagatik, edozer gauza.
ANTTON.— Ba eskertzen dizut, Izaro!
IZARO.— Ez da ezer. Tira, traste hauekin, bukatu da trasladoa, ezta?
ANTTON.— Bai… Etxe polita alokatu dugu, ezta?
IZARO.— Bai, baina Amaiak aukeratu duelako, zuk…
ANTTON.— Bai, hala da. Jende askok alokatu nahi zuen, baina, informatikariari esker…
IZARO.— Asier…

ANTTON.— Horixe! Asierri esker, aurreratu egin gara. Etxe ederra da: hiru logela, egongela, sukaldea, komuna eta terraza bikaina. Sekulako bistak dauzka!

ETENA

IZARO.— Bistak nik izango ditut, baserrira bueltatuta.
ANTTON.— Sentitzen dut, Izaro…
IZARO.— Sentitu? Bai zera! Zure bizitza egin behar duzu, nebatxo! Eta ni ondo egongo naiz gurasoekin.
ANTTON.— Ai… urte onak igaro ditugu pisu honetan, e?
IZARO.— Eta zure gelako armairua?
ANTTON.— Bihar etorriko dira mudantzakoak furgoneta batekin. Oso ondo etorriko zaigu, etxea ia-ia hutsa daukagu eta.
IZARO.— Azkenean, Josuren ohea hartuko duzue?
ANTTON.— Bai, ohe ederra da. Oso ondo etorriko zaigu.
IZARO.— Beste guztia pixkanaka jarriko duzue, Antton…
ANTTON.— Bai, ez daukagu presarik. Futbola ikusteko telebista ederra, eta kito!
IZARO.— Ooo, Amaiarekin, harritzen naiz! Filmak bai, ordea!
ANTTON.— Ez dugu asko gastatu nahi… Gainera, beharbada, Amaia eta biok ez gara ondo moldatuko, eta uste baino lehenago egongo naiz bueltan baserrian.
IZARO.— Horixe da elkarrekin bizitzen hasteko animoa! Baina zuk zainduko duzu, bai, bi mozolo hauen harremana. Eta, zuen harremana bezala, zaindu eta hazten ikusiko duzue…
ANTTON.— Bueno, bueno, bueno… Oraindik ez naiz joan eta dagoeneko hunkitzen hasi zaigu gure neska!
IZARO.— Tira, goazen!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 26, 2019
Number: 45292910
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:02
Number of visits: 169