Docutec Card

BAGOAZ! B1-57-Garai berriak

Josu eta Amaia paseo bat ematen ari dira. Garai bateko kontuez hitz egingo dute bi lagunek, baita etorkizunaz ere.

Amaia Anttonekin joango da bizitzera, Izaro baserrira itzuliko da, Josu, berriz, Londresera...aldaketa asko denbora gutxian.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Aiii, zenbat buelta alokairuaren kontuarekin, e?
JOSU.— Bai, gu kezkatuta, jabeak alokairua igo nahi zigulako, eta alferrik.
AMAIA.— Bai. Zu bazoaz Euskal Herritik eta nik ere beste plan batzuk ditut, badakizu…
JOSU.— Bai. Anttonekin. Pena pixka bat ere ematen dit, e? etxea ederra delako; baina bagenekien azkenean utzi egingo genuela: handiegia da bi lagunentzat.
AMAIA.— Bai, hala da.
JOSU.— Gogoratzen zara? June, Oier eta Alex gurekin bizi zirenean, sekulakoak egiten genituen. A zer giroa!
AMAIA.— Aiiii, ematen dut bost urte pasatu direla, e? Garai ederrak!
JOSU.— Baina garai berriak datoz…
ETENA
AMAIA.— Aiii, Izaro gaixoa! Anttonekin bizitzera noalako, bera bueltan baserrira.
JOSU.— Bueno, ba hainbesteko pena ematen badizu, gera zaitezte hirurok pisuan: Antton eta zu… eta Izaro.
AMAIA.— Ai, kalamidadea! Eta gela bat gordeko dizugu, ezta? Bisitan zatozenerako.
JOSU.— Ai, ez da ideia txarra!
AMAIA.— Ez, ez, ez! Zu atzerrira eta Izaro baserrira, eta kito.
JOSU.— Ia, Antton oso-osorik nahi duzu zuretzat.
AMAIA.— Josu, gauzak hasieratik ondo egin behar dira.
JOSU.— Ai, gure neska xuxena!
AMAIA.— Kar, kar, kar.
JOSU.— Ez, begira, ba arrazoi duzu… Hainbeste urte mutil batekin serio hasteko, eta gero…
AMAIA.— Aizu!
JOSU.— Eta gero, heldu ondo; lapurtu egingo dizute, bestela!
AMAIA.— Ez duzu erremediorik.
JOSU.— Amaia, uste nuen umore hobea izango zenuela. Baina garbi dago ezetz; garbi dago maitasunak ez dituela gaixotasun guztiak sendatzen.
AMAIA.— Aiiii ez dakit nola egiten duzun, baina beti lortzen duzu nire onetik ateratzea!
JOSU.— Bueno, ez da hainbesterako izango! E? Pixka bat zirikatzeak ez dio inori kalterik egiten!
AMAIA.— Arrazoi duzu, bai.
ETENA
JOSU.— Aizu, eta nire altzariak? Baduzu gustukorik? Bestela, bota egingo ditut denak.
AMAIA.— Ba ez dut ezer pentsatu, baina eskertzen dizut eskaintza.
JOSU.— Bueno, gehienek ez dute askorik balio, armairu zaharrak dira, baina ohearen egitura oso ona da, eta burukoa ere bai. Koltxoi on batekin, ederki geldituko da.
AMAIA.— Anttonekin hitz egingo dut honetaz eta esango dizugu. Baina besteak bota, bai, gure arotzak altzari guztiak egin nahi baititu.
JOSU.— Jesus, maitasuna! Kexatuko zara.
AMAIA.— Ez, baina denbora gehiago ematen du aroztegian, nirekin baino.
JOSU.— Zuk kezka asko dituzu, ezta?
AMAIA.— Ez, ez, ez Josu, ondo gaude! Ai, baina aldaketa asko datoz eta normala izango da.
JOSU.— Dena ondo aterako da, lasai! Nik egon beharko nuke kezkatuta, eta ikusten duzu.
AMAIA.— Bai, Josu, baina zu beti izan zara galtzaundi samarra…
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 26, 2019
Number: 45291706
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:04
Number of visits: 133