Docutec Card

Ezkon aurreko festak

Ezkon aurreko agurrak antolatzeko garaian denetarik aurki dezakegu: afari soilak, egun pasak, bi edo hiru eguneko festak. Batzuek horrelako agurrak prestatzen dituzten enpresetara jotzen dute antolaketa lanetarako.

Boat Trip San Sebastian enpresa aipatu ditugun moduko agurrak prestatzen aritzen da. Iker Goikoetxeak, aipatutako enpresaren kudeatzaileak egiten dutenaren berri eman digu.


 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer eskaintzen duzue? Zer egin daiteke zuen itsasontzietan?
Eskaini, denetatik (denetik) eskaintzen dugu, azkenean ez daukagu tour (bira) itxirik, baizik eta bezeroak egin nahi dituen gauzen arabera, bada, guk tour (bira) mota bat egiten dugu: bada, aizue, bisitatu nahi badute zerbait, zerbait bisitatzen dugu; arrantza egin nahi badute, arrantza; kirola egin nahi badute, kirolak… Ezkontza-agurrekin berdin: batzuk etortzen dira eta esaten dute, “ez, ba, guk nahi dugu bueltaxka (bueltatxo) bat eman, leku batzuetan bainatu, trago batzuk edan, eta bueno, lasai egon”. Beste batzuk esaten dizute “ez, ba, joe, ba, buelta bat eman, baina gero nahi dugu saltxitxa edo donuts horrekin ibili, edo wakeboard egin, edo bueno, gauza, gauza desberdinak… Jendea ibiltzen da ba horixe, dantzan, musikarekin a tope (denak emanda), dantzan txalupan… Gero ere pixka bat pozten joaten dira edaten doan (joan) ahala… Horixe ba, bainatzen eta saltxitxarekin ere, hiru dabiltza saltxitxan bueltaka, golpeak (kolpeak) ematen eta txalupan dauden beste lagun guztiak barrezka dabiltza, ezta? Bere lagunetaz (lagunengatik), eta txandaka ibiltzen dira, eta bueno, hortxe ibiltzen dira, gustura.
 
2. Nolako taldeak etortzen dira eta zer egiten dute?
Izaten dira grupo (talde) mistoak, baina gutxienekoak izaten dira, bale? Baina normalean izaten dira, edo neskak, edo mutilak. Horrelaxe izaten dira. Bueno ba denak, gustatzen zaiena denei asko da kantatzea. Ez du ematen, baina denek kantatzen bukatzen dute, garrasika, denak kantatzen eta dantzan. Hori izaten da tipikoena: azkenean, beraiek musika ekartzen dute: hau jarri, bestea jarri, eta azkenean denek kantatzen bukatzen dute. Eta bueno, kantatzen, edaten, bainatzen, barrezka, dantzatzen… Denetan, denetan. Bananarekin ez dira egoten, eskursioa (txangoa) baldin badira 4 ordu, azkenean, bananarekin edo ordu erdi egoten dira, barre batzuk eta gero, azkenean, igual Pasaia aldera joaten gara, Pasaia ikusteko; batzuetan, delfinak (izurdeak) ikusten ditugu, delfinak (izurdeak) ikusten egoten gara… Depende, depende zer giro dagoen (dagoen giroaren baitan). Gero, eguraldi txarra baldin badago, haizea edo itsasoa zakarrago, azkenean, badia barruan aktibitate (jarduera) gehiago egiten ditugu, azkenean depende ere bai zer giro dagoen, ezta? (azkenean, dagoen giroaren baitan, ezta?) Egunaren arabera, aldatu dezakegu plana, edo aizu, eskaini gauza bat hobe bestea baino…
 
3. Nongo jendea etortzen da?
Leku guztietako jendea(k) etortzen dira (da): bai estatubatuarrak, txinatarrak, nafarrak asko ere bai, Gipuzkoakoak ere bai baino… Nafarrak gehienbat, ez dakit itsasoa gertu ez daukatelako; bueno, despedidetarako puntu on bat da itsasora joatea eta horrelako aktibitateren bat egitea… Baina nafar asko etortzen dira… Eta gero, mundu osotik, mundu osotik: bai, Kanada… Leku, leku guztietatik.
Kuriosoena iruditu zitzaidan, lehengo urteko despedida batean: zegoen despedida bat, eta zeuden bi Ingalaterrako, hiru amerikano, bi Kanada (kanadar), txina(tar) bat, bestea ez dakit non (nongoa)… Joe, eta hau, zer? Ez dakit, unibertsitate batean ezagutu zirela, ikasi zutela, Estatu Batuetan ikasi zutela denek eta zeuden (zegoen) mundu osoko jendea despedida batean. Ikusten duzu eta esaten duzu que pasada (ikaragarria) . Baina azkenean leku guztietakoak etortzen dira. Bai eta frantsesak ere, frantsesak ere.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 20, 2019
Number: 45062652
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:50
Number of visits: 419