Docutec Card

Herrialde gatazkatsuak korrespontsalen begietatik

Ane Irazabal korrespontsala hainbat herrialdetan aritu da lanean EITBko berriemaile gisa. Atzerrian, eta batez ere gatazkak dauden lekuetan lan egitea berarentzat nolako esperientzia izan den kontatu digu.

Irazabal azkeneko boladan Italian ari da lanean, errefuxiatuen egoeraren berri emanez.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Palestinan, Egipton, Libanon, Gazan… Nolakoa da herrialde gatazkatsuetan lan egitea?
Funtsean, egunerokotasuna ez da oso desberdina, harreman pertsonalak unibertsalak dira, eta beraz, moldatu behar zaren lehenengo(ko) gauza da non aurkituko dut bizitzeko toki bat, zenbat balio dute barazkiek, nora joan naiteke arabiera ikastera, non egin ditza(z)ket lagunak, non dago zinemarik hurbilena, ez? Horiek dira pixka bat… Eta ikuspuntu politikotik, nahiko zaila… Palestinara iristen zaren momentutik konturatzen zarelako ez dela toki arrunt bat. Okupazio militar eta politiko bat pairatzen duen toki bat da, eta orduan, iristen zaren momentuan, eta harresia, murrua, ikusten duzun lehenengo(ko) unetik, konturatzen zara horrek eragina izango duela zure egunerokotasunean. Eta zu nazioarteko demagun kazetaria izanda, erraztasun gehiago dituzu; baina horrek inpaktu handia dauka palestinarren egunerokotasunean. Eta orduan, konturatzen zara zer den okupazio baten menpe bizitzea. Eta orduan, ba mugimenduan dituzun muga guztiak, alde batetik bestera pasatzeko egiten dizkizuten kontrol-militarrak… Horretara moldatzea da agian zailena, baina konplikazio guztien gainetik, palestinarrek badaukate modu bat haien duintasuna aldarrikatzeko. Eta duintasun hori aldarrikatzeko modurik eraginkorrena da egunerokotasunari eustea eta erakustea gai direla traba horien gainetik bizitza bat, bizitza “normal” bat izateko.

2. Nolakoa da korrespontsalaren lanbidea?
Denetarik dago: badaude egunak non, agian, egun guztia pasatzen duzun albisteak irakurtzen eta emailak bidaltzen, eta gero badaude egunak non albiste-kontzentrazio handia dagoen, eta orduan goizeko 6:00etatik gaueko 10:00etara lan egiten duzu gelditu gabe. Eta zaude boom, boom, boom, boom zuzenekoak egiten, bideoak produzitzen, gelditu gabe. Orduan, ez da egunerokotasunean, badago lan-errutina bat eta garrantzitsua da lan-errutina bat izatea. Baina, gero, albiste handiak dauden tokian, hor ez dago ordutegirik, hor uneoro lan egin behar da.

3. Momentu gozoak ere bizi dituzue?
Bai, pertsonekin duzun hartu-emana agian da politena ez? Sortzen den enpatia, errealitate desberdinak ezagutzea, asko ikasten da.

4. Zer ematen dizu zure lanak?
Nire lana oso polita da, oso aberasgarria da. Gustatu egin behar zaizu egiten duzuna, baina gustatzen baldin bazaizu, munduko lanbiderik ederrena da: izugarri ikasten delako, pertsonak zuzenean ezagutzeko aukera daukazulako… Eta nik beti esaten dut esker onekoa naizela haien bizitza edo haien pribatutasuna irekitzen didaten pertsona guztiekin, elkarrizketatzen ditudan protagonista guztiekin. Zeren nik askotan esaten dut ez dakit gai izango nintzatekeen nire bizitza horrela kontatzeko. Orduan, oso oso, ez dakit, oso eskuzabalak dira gurekin. Eta orduan, eskuzabaltasun horren aurrean, guk ere errespetu bat zor diegu.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 5, 2019
Number: 44465816
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:50
Number of visits: 169