Docutec Card

Handiari buruzko egiak eta kondairak

Altzoko Handiari buruzko zenbait datu kontatuko dizkigute bideo batean. Horietako batzuk datu zehatzak, besteak, kondaira itxura dutenak.

Lurdes Murua, Ongizatea, Berdintasuna eta Kultura arduraduna da Altzoko udalean. Handiaren inguruko zenbait informazio ematen digu bideo honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Filma: Nire hezurrak entzuten dizkiat, nola hazten ari diren entzuten diat… Indar guztiekin ahalegintzen nauk gelditzen, baina ez diat lortzen…

Miguel Joaquin Eleizegi Arteaga, ‘Altzoko Handie’ (Handia), zen hemengo gizaseme bat, familia handi batekoa, bederatzi senide zirela uste dut, oker ez baldin banago, eta, bueno bada, bere garaian, izango zen pertsona bat arrunta behintzat ez zena. Hau jaio zen 1818an eta hil zen 1861. urtean, nahiko gazte. Mutil honek, hau zen mutil bat osasunez eta normala, baina 17-18 urterekin hasi zen hazten, eta hasi zen oso… neurri ikaragarri batean, ezta? Hori ez zen hazi berez hazten hasi zelako, eta neurri normal batera iritsi zelako, baizik eta jasan zuelako gaixotasun bat. Gaixotasun hori zen akromegalia.

Garai hartan ez zen izango hemengo sendagileentzako (sendagileentzat) eta behintzat, oso ezaguna, eta hori zela medio, bada nolabait erabili egiten zuten eta hau eraman zuten zirkuetan eta hasi zen erakusten, bere burua erakusten hasi ziren, ez? Baina horrek sona handia hartu zuen eta orduan munduan zehar erabili zuten.

Kondairaren bat entzungo zenuen…
Bada, kontatzen zuten, nola joaten ziren sorora, ba garai hartan ez dakit artoa edo zer egingo zuten edo bueno, garia ere bai ereitera edo dena delakoetara, eta bada, bere amak prestatzen zuela lapiko bat janariarekin eta etortzen zela eta dena jaten zuela eta abar… Guk pentsatzen dugu hori dena ez zela egia, baina gauza horiek kontatzen zituzten. Baita ere, nola soldaduskara joan zenean, zeren han hazi izango zen gehienbat, etortzen zenean, Altzo azpiko erretoreak neurtu egiten zuela eta abar. Gainera, han daude markak, Altzo azpiko elizaren atarian daude markak nola joan zen gizon hau hazten eta zenbateko garaiera zuen zutik eta baita ere neurtzen zuen eskuak zabalduta; Alegiara joaten zenean, bada, jartzen zuela, bueno, garai hartan sagardotegi asko ziren eta, sagardoa hartzen zuela, eta udaletxeko balkoian uzten zuela basoa (edalontzia); baita ere kontatzen zuten egur garraioan ibiltzen zirela eta garraio horretan bera Tolosara joaten zenean, edo egurra eramatera eta abar, bada azaltzen zela bera gurdiaren gainetik, egia da ikusgarria izango zela eta segur aski atentzio asko deituko zuen (atentzioa emango zuen)…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 30, 2019
Number: 44219092
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:30
Number of visits: 208