Docutec Card

BAGOAZ! B1-56-Kirol arriskutsuak

Amaia, Izaro, Antton eta Josu kafetegian daude, parapentean egindako saltoari buruz hizketan.

Josu oso irribarretsu dagoela-eta, zer gertatzen zaion galdetuko diote lagunek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Amaia, sekula ez nuen pentsatuko salto egingo zenuenik.
AMAIA.— Nik ere ez. Jauzi egin aurretik, hankak dardarka neuzkan. Baina izugarria izan da! Ez neukan lurreratzeko gogorik.
IZARO.— Eta Antton? Hanka luze horiekin, ematen zuen ez zela sartuko parapentearen zakuan.
ANTTON.— Bai, neska! Eta begiralea, nire aldean, txiki-txikia zen. Baina oso abila zen gizona eta hegaldi bikaina egin dugu.
AMAIA.— Eta zuk, Izaro, ez duzu inbidiarik pasatu?
ANTTON.— Koldar honek? Badirudi beti dela lehendabiziko edozer egiten, baina benetako unea iristen denean kakaraka.
IZARO.— Baboa! Amaia animatu delako egin duzu jauzi zuk ere, baina sekulako beldurra pasatu duzu; aurpegian sumatzen zitzaizun.
 
ETENA
 
JOSU.— Tira, tira! Bakea behar dugu, gazteok!
IZARO.— Eta nondik zatoz zu? Planak egiten, ala?
JOSU.— Ba bai, eta asko gustatuko zaizue. Orain arte bezala, denok elkarrekin ondo pasatu dezagun. Topa!
AMAIA.— Oioioi! Eta hurrengoa zer izango da? Marrazo artean igeri egitea?
JOSU.— Ba, niregatik, bai!
IZARO.— Burutik zaude, ala?
JOSU.— Yes, my friend!
ANTTON.— Seko jota dago mutil hau!
JOSU.— Txantxetan esan dut, nagusi! Baina gauza desberdinak egin beharko genituzke.
IZARO.— Ados, baina seguruagoak, mesedez: kartingera joatea, mendi-bizikletan ibiltzea… Baina hankak beti lurrean, e!
JOSU.— Edo raftinga, puentinga, kanoiak jaistea…
AMAIA.— Edo menditxo batera igotzea; hori ez al da nahikoa?
ANTTON.— Beste lagun batzuekin elkartzen bagara, beharbada paintball egitea ere badaukagu.
JOSU.— Bikain!
 
ETENA
 
AMAIA.— Aizu, Josu, azkenaldian motibatuago zaude, ezta?
JOSU.— Ni?
AMAIA.— Ez, ama santisima!
JOSU.— Ez, zergatik?
IZARO.— Bai, bai, bai. Niri ere hala iruditu zait.
ANTTON.— Eta niri! Aspalditik nabil pentsatzen mutil honi zer pasatzen zaion.
JOSU.— Txorakeriak, nagusi!
IZARO.— Uiuiui… Irribarre hori? Josu, zerbait al daukazu kontatzeko?
AMAIA.— Tira, bandido, esan non egon zaren.
JOSU.— Ba dirudienez, lehenengo egunean inpresio ona egin nion parkeko azafata bati… Eta gaur bera hurbildu zait.
AMAIA.— U! Banengoen ba ni!
ANTTON.— Ligatu egin duzu?
JOSU.— Ixo!
ANTTON.— A zer artista!
IZARO.— Hori da denbora ondo aprobetxatzea, motel!
AMAIA.— Eta arrisku-kirola! Astebete barru atzerrira zoaz eta orain ligatzen?
JOSU.— Tira, Anttonekin ikasi dut nik neskekin arrakasta edukitzeko teknika. E, nagusi?
ANTTON.— E, aizu, ez deitu berriro nagusi, lagun artean gaude, eta ez lanean!
JOSU.— Ados… my boss!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 29, 2019
Number: 44164481
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:47
Number of visits: 212