Docutec Card

Gaztetxoek, idatzi asko eta berriketa gutxi

Gure garaian gertatzen ari den aldaketetako bat da gazteek hitz egiteari utzi eta idazteari ekin diotela; lagunekin eta etxekoekin komunikatzeko, hitz egin beharrean idatzi egiten dute.

Hori dela-eta deitzen diete belaunaldi isila edo idazten duen belaunaldia. Euskadi Irratiko kazetari batek gaztetxoei galdezka ibili da, jakiteko nola komunikatzen diren beraien artean eta zer bide erabiltzen duten gurasoekin komunikatzeko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

NAGORE TELLERIA KAZETARIA. Eta gure garaian gertatzen ari den aldaketetako bat da gazteek hitz egiteari utzi, eta idazteari ekin diotela, edo beraiek gero eta gehiago erabiltzen dutela idaztea lagunekin eta etxekoekin komunikatzeko. Hala, izena jarri diote: idazten duen belaunaldia, belaunaldi isila ere bai. 14 eta 24 urte-bitartekoek hitz egin baino idatzi gehiago egiten dutelako Facebook-ez, Messenger-ez, Whatsapp-ez edo Telegram-ez. Komunikatu bai, baina apenas berriketarako.
Iaz egindako datu-bilketa aurkeztu du Telefonicak, Gizarte Digitala izenburua jarrita. Eta esaten du % 96 paseak mezuak aukeratzen dituela familia eta lagunekin erabiltzeko. Eta gai honetaz galdetu diegu gazteei; Gasteizko ikasleei egin die galdera Unai Urreagak.

UNAI URREAGA KAZETARIA. Deiak egiten dituzue?
IKASLEA 1. Bai, noski! Nik, adibidez, sarez sozialak eta Whatsapp erabiltzen ditut lagunekin eta aitekin (gurasoekin) kontaktuan egoteko.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Eta gurasoekin hitz egin behar duzunean?
IKASLEA 1. Ba inportantea ez bada, Whatsapp bat bidali, eta bestela, deitu.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Instagram zer, argazkiak-eta jartzeko?
IKASLEA 2. Bai.
IKASLEA 1. Nik, adibidez, erabiltzen ditut lagunak, lagunen argazkiak ikusteko, eta munduan zer gertatzen den jakiteko.
IKASLEA 3. Pues nik Whatsapp eta Instagram. Whatsapp hitz egiteko eta Instagram memeak ikusteko.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Zuen artean hitz egiten duzue, edo gehiago da norberak bere mugikorra…
IKASLEA 2. Bakoitza mugikorrarekin, baina hizketan denek. 
UNAI URREAGA KAZETARIA. Denak batera?
IKASLEA 2. Bai. Baina bakoitza bere gauzak egiten mugikorrarekin eta hitz egiten denekin.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Bi gauzak batera egiten dituzue?
IKASLEA 4. Guk ez. Gu kontaktuan jartzen gara, eta ez ditugu Whatsappa eta hori erabiltzen. Guk egiten dugu aurpegiz aurpegi.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Ortografia-eta zaintzen duzue?
IKASLEA 3. Nik ez. Nik jartzen dut eta korrektoreak (zuzentzaileak) egiten dit nire lana, eta “ya está”
UNAI URREAGA KAZETARIA. Eta emotikonoak-eta asko.
IKASLEA 3. Hori bai. Horiek pila bat, eta argazkiak.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Idatzi baino gehiago?
IKASLEA 2. Ez. Lehenengo idatzi, et gero emotikono batzuk jarri.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Zuen adinekoak oso engantxatuta ikusten dituzue?
IKASLEA 2. Bai.
IKASLEA 5. Bai. Asko. Gero eta gehiago. Eta umeak, 4 urtekoak, 5ekoak, badakite erabiltzen mugikor bat: nik baino hobeto, eta 16 urte ditut. Piska bat arraroa ez?
UNAI URREAGA KAZETARIA. Horrek zer pentsa ematen dizu?
IKASLEA 5. Ba tontoak garela.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Zergatik?
IKASLEA 5. Ba liburuak dauzkagu hor eskuan erakusteko, edo telebista zeozer ikusteko; eta aldiz, gagoz (gaude) mugikorrarekin.
UNAI URREAGA KAZETARIA. Bakartzen ari gara edo aislatzen? Edo gehiegi esatea da hori?
IKASLEA 5. Ez. Hori da gertatzen ari dena. Osea (alegia), bakoitza, geratzen gara, eta mugikorrarekin. Ba orduan zergatik geratzen gara?

NAGORE TELLERIA KAZETARIA. Gazteek Unairi erantzundakoa. Entzule batek dio ikusi besterik ez dagoela autobus-geltokietako irudia zein den: guztiak telefonoari begira, eta inork ez duela egun onik esaten.
Hasierako datuetara bueltatuta. Nola gazteen ia % 100ak erabiltzen dituen lagunekin eta familiarekin komunikatzeko mezuak. Ez gazteek bakarrik, orokorrean eta adin-tarterik eman gabe, esaten du % 60k ia egunean behin baino gehiagotan bidaltzen dituela idatzizko mezuak, eta 64 urtetik aurrerakoen artean ere % 87k idazten dituela mezuak maiztasun handiarekin.    

ARANTXA URRETABIZKAIA IDAZLEA. Niri korrektorea… Hor batek esan du “korrektoreak zuzentzen du”. Ba niri okertzen dizkit. Ematen dit lan handia, batez ere euskaraz ari zarenean. Bueno, gero esaten dugu, hola zaharrok, gaurko gazteek ez dutela irakurtzen eta idazten. Ba jolin, dirudienez…
TALDEAN. ...besterik ez dute egiten.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 27, 2019
Number: 44060532
Source:
Duration: 00:03:30
Number of visits: 834