Docutec Card

Mediku homeopataren argibideak

Homeopatiaren eta medikuntza tradizionalaren arteko desberdintasunak hobeto ulertzeko, Iñigo Altuna mediku homeopatak zenbait azalpen eman dizkigu.

Altuna medikuntza tradizionalean hasi zen, baina homeopatia ikasi zuen gero. Horren inguruko azalpenak ematen ditu bideo honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Lehenengo medikuntza tradizionalean egin zenuen lan eta, ondoren, homeopatian.
Nola iritsi zinen homeopatiara?

Nik medikuntza tradizionala, oso hurbileko medikuntza, egiten nuen Zamorako iparraldeko herrietan eta Sanabriako lakuan. Eta han medikuntza hurbila egiten zen, porque (zeren) guk pertsonak askotan ezagutzen genituen, tratatzen genituen pertsonak. Baina nik neukan lagun-min bat, medikua zena, eta homeopata zena, eta beti hitz egiten zidan homeopatiaz. Eta berak zioen nire izaerarekin eta nire pentsatzeko moduarekin oso antzekoa zela homeopatia, nik neukan ikuspegiarekin. Eta horrexegatik hasi nintzen, esan zidan aprobetxatzeko Mexikotik zetozenak Bartzelonako mediku homeopatikoen akademiara, eskola ematera eta hiru urtean joaten jardun ginen eta, gero, beste urtebete oso bat egin genuen Mexikon, han egunero homeopatiako kontsulta pasatzen. Horrelaxe homeopata egin nintzen.

2. Edozein gaixotasun senda daiteke homeopatiaren bidez?
Bai, edozein gaixotasun tratatu leike (daiteke) homeopatiarekin. Orain, sendaezinak daude, guk ikasi genuen medikuntza batean bezala. ELA bat sendatu al leike (daiteke)? Ez. Edo minbizia terminal bat daukan bat sendatu al leike (daiteke)? Ez. Orain,  homeopatiak beti asko lagun diezaioke, baita heriotzako orduan ere. Porque (Zeren) gu(k) heriotzako orduan ere, hartu egiten dugu kontuan, gaixoak beldurra daukan, egonezina daukan, konpainia nahi duen ez duen… Gauza horiek guztiak, horren arabera medikamentu bat emateko. Baita ere, kimioa (kimioterapia) hartzen ari direnak (direnei) ere, lagundu egiten diegu. Jakina da zirujia (kirurgia) behar duenak zirujia (kirurgia) behar duela, ez diola (duela) homeopatiak soluzionatuko (konponduko).

3.  Nor etortzen da zure kontsultara?
Adin guztietako jendea etortzen da, baina esango genuke gehienak umeak direla, 7 urtetik beherako umeak. Zein etortzen dira? Hemen anbulategian (anbulatorioan) lan egin nuenetik ezagutzen nautelako orain dela ia 35 urtean… O sea que (Beraz), familia batzuetan tratatu izan ditut birraitonak, aitonak, semeak eta bilobak. Eta gero, beste batzuek (batzuk) etortzen dira kezkatzen direlako. Badakizu estatistikak egiten dituztenean, esaten dute, gehienak, denetik etortzen da, baina batez ere emakume gazteak eta gehienak estudioak (ikasketak) dituztenak, bere semeentzako (seme-alabentzat) aukera hobeago (hobe) baten nahian.. Eta gero, beste asko eta asko medikuntza alopatian, medikuntza ofizialean, soluziorik (konponbiderik) topatu ez dutenak, nigana etortzen dira.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 24, 2019
Number: 43885260
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:18
Number of visits: 391