Docutec Card

Musulmanak ramadanean murgilduta

Euskadin 50.000 musulman baino gehiago daude ramadana jarraitzera deituta. Egunez jatea eta edatea erabat debekatuta daukate ramadanak irauten duen bitartean.

Donostiako musulman-komunitatea bisitatu dute Euskal Telebistakoek, eta ramadana nola bizi duten kontatuko diete: zer esan nahi duen ramadanak, zer jaten duten iluntzean...

Transcription:[+] Transcription:[-]

SAMI DENDARIA. Egun on. Salam Malekum. Irekitzera n(ih)oa, bederatziak dira-eta.
LEIRE LASA ESATARIA. Samik 12 ordu igaro beharko ditu baraurik mostradorearen atzean.
SAMI DENDARIA. Bai, ikusten duzun bezala, egun osoa hemen egongo gara, lana eta jota ke. Lehenengo hiru egunak dira zailenak. Gero ja beste egunetan oso erraza da, zergatik (zeren) jada, bizitza guzia daramagu egiten ramadana.
Batzuetan usainarekin eta, pixka bat, baina bueno… Gogorra pixka bat. Ez duzu begiratzen, usaindu ere ez… Baina bueno, pasa egiten duzu, eta ya está.
(otoitza)
EMAKUMEA 1. Meskitatik nator gauerako erosketak egitera. 60 edo 65 lagun biltzen gara.
LEIRE LASA ESATARIA. Meskitako sukaldean gaude.
EMAKUMEA 1. Bera da sukaldaria eta ni bere laguntzailea: zopa prestatu behar dugu, Harira.
LEIRE LASA ESATARIA. Harira ramadanean jaten duten platerrik tipikoena da. Denetik darama zopak. Katilu batek elikagai asko daramatza.
Donostiako Herrerako meskita honetara 80 bat lagun etortzen dira gauero baraualdia apurtzera Ramadan garaian.
LEIRE LASA ESATARIA. Gehienak 18 eta 25 urte-bitarteko gazteak dira, familiengandik urruti bizi direnak.
GIZONEZKOA. Afari on bat izan dezaten nahi dugu, eta etxean bezala sentitzea. Ramadan niretzako elkartasuna da, bakearen hilabetea arimak purifikatzeko.
LEIRE LASA ESATARIA. 5 minutu geratzen dira baraualdia apurtzeko. Otoitz-gelan datilak eta esnea banatzen hasi dira. Eguzkia sartu bezain pronto, mahai oparoa prest dute.
EMAKUMEA 2. Kanpotik ikusita, ematen du ikaragarria dela jan eta edan gabe egotea, baina irrikaz itxaroten dugun hilabetea da.
LEIRE LASA ESATARIA. Fededun batzuk meskitara etortzen dira otoitz egitera, bost aldiz egunero.
EMAKUMEA 2. Ezjakintasun handia dago, baita islamofobia ere: begiradak, keinuak… Baina zer egingo diogu!
Ramadana hilabete sakratua da. Alak Koranean hori dio: komunitatean elkartzeko garaia da.
LEIRE LASA ESATARIA. Erdia gainditu dute jada. Ekainaren 4ra arte izango dira Ramadanean.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 21, 2019
Number: 43713267
Source:
Duration: 00:03:21
Number of visits: 514