Docutec Card

Zer aldaketa ari dira gertatzen gure hiriguneetan?

Urte gutxiren buruan gure herri eta hiriguneetako paisaian aldaketa ikaragarriak eman dira. Lehen egunero erabiltzen genituen objektuei orain beste erabilera eman diegu.

Jasone Osoro idazlea hiri eta hiriguneetan gertatzen ari diren eraldaketez aritu da Ahoz ahoko saioan. Adibidez, Londreseko ikur izan diren telefono-kabinei orain bestelako erabilerak ematen zaizkie eta Bilbon izandako eraldaketak ere nabariak dira.  Eta zure herri edo hirian zer nolako aldaketak egon dira?

Zer ari da gertatzen gure herri eta hiriekin?

Bideo osoa hemen entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ILASKI SERRANO.- Beste berba batekin gatoz.
JASONE OSORO.- Bai. Beste bat. Polita. Hau ere polita. Hau ere polita: metamorfosia. Klaro, metamorfosia hitza aipatzen dugunean, zuk zerekin lotzen duzu? Burura  zer etortzen jatzun (zaizun) lehenengo gauza zer da?
ILASKI SERRANO.-  Ez dut esango Kafka, ezta? Gregorio Samsa esango dot?
JASONE OSORO.-  Bueno, eske lehenengo gauza igual hori da, ezta? Hori, edo bestela, larba bat tximeleta nola bihurtzen den. Naturarekin lotzen da, ezta? Azkenean, metamorfosia bilakaera bat.  Baina bilakaera, Kafkaren liburuaz gain eta naturan emateaz gain, erabiltzen ez diren objkektuekin, edo lekuekin edo hiriekin, edo beste era batera esanda, erabilera aldatu duten ba gauzekin ere gertatzen da. Ba esate baterako, Londres, zuk ondo ezagutzen duzun hiri bat, ezta? Dezentetan joaten zara, eta Londresen ikur asko daude, leku asko ikusteko, baina badaude ba hemen ikusten ditugun telefono-kabina gorri mitiko horiek. 2015 inguruan gainera, holako bozketa bat egin zuten ingelesek, eta bueno, ba kabina hauek izan ziren bozkatuenak: ingelesentzat diseinu britaniar ederrena telefono-kabina gorri hauek dira. Orduan, klaro, zer gertatzen da? Pues mugikorren ondorioz eta abar, gero eta gutxiago erabiltzen direla, erabiltzen zirela telefono-kabinak hauek… Gaur egun hemen ere apenas ez den ikusten, oso, oso gutxi…  Ba hasi ziren pixka bat, ba bueno, edo negozio bihurtzen, kasu honetan ez da negozio bat, kasu honetan biltegi bat da, liburu-biltegi bat, ezta? Leku bat liburuak jartzeko, norberak hartzeko…
ILASKI SERRANO.-  Liburuak utzi, nahi duzuna hartu, eta beste bat utzi, nahi baduzu…
JASONE OSORO.- Hori da. Hori da. Bai. Beste batzuk, bueno, hor ikusi da, txapelak saltzeko leku bezala erabiltzen dituzte,  kafetegi bezala… Badaude, ba bueno, kargatzeko mugikorrak, kargatzeko egokitutako kabinak ere, ezta? Bueno, ba azken batean, holako metamorfosi bat moduan gertatu da: jarraitzen du itxura berdina mantentzen, baina erabilera da aldatu dena.
Londresetik, e, bueno hau da eskultura bat. Kingston auzoan dagoen eskultura bat. Bueno, hainbat kabina hartu, eta domino-fitxa bat, domino-fitxak izango baziren bezala, ba hola jarrita…  Londresetik atera gabe badago beste eraikin bat…
ILASKI SERRANO.-  Esaten… Ez dira ikusten kabinak hemen.  Askotan egin dugu, egin dugu gogoeta, hasi(k)eran kenduta uzten zuten marka, ezta? Badakizu zer ari den gertatzen? Kioskoekin…
JASONE OSORO.- Bai.
ILASKI SERRANO.-  Errebisten kioskoekin eta egunkarien kioskoekin…
JASONE OSORO. - Bai. Bai.
ILASKI SERRANO.- Bilbon behintzat. Kentzen ari dira, eta ze, ze hutsune uzten duten, e?
JASONE OSORO.- Bai. Hor Bilbon. Corte Inglés parean bezala, badago mitiko bat, hori oraindik(an) mantentzen dena, baina gero eta gutxiago daude.
ILASKI SERRANO.-  Bai.
JASONE OSORO.- Egi(x)a bai. Baina gatozen pixka bat Euskal Herrira, zeren hemen ere kasu asko eta oso esanguratsuak dauzkagu, ezta? Ba esate baterako, Donostian ezagunena… Bueno, hau Bilbo da.
 ILASKI SERRANO.-  Bilbo da. Bai. Bale.
JASONE OSORO.- Hau Alhondiga zen, bueno, gaur egun Azkuna zentroa. Ardo-biltegi bat, eta 2010ean inauguratu zen Philippe Starck-ek egindako halako birmoldaketa, eraldaketa baten ondoren, eta gaur egun, denetik dago, ezta?, badago igerilekua, badaude denda batzuk, badago kafetegi bat, badago hitzaldietarako areto eder bat, kultura-zentro bat ere bada... Bilbo da hain zuen, hiriari lotuta behar bada, metamorfosi-aldetik(an) ikaragarrizko aldaketa pairatu duen hiri bat, ez? Orain dela 30 urteko Bilbok edo gaur egungo Bilbok ez daukate zerikusirik. Hiri industrial bat izatetik hiri turistiko bat izatera pasatu da, ezta?
          
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
May 20, 2019
Number: 43653385
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 03:34
Number of visits: 1139