Docutec Card

Txoriei begira, naturaz gozatzen

Naturaz eta bertako bioaniztasunaz gozatzeko aukera interesgarria da inguruko hegaztiak lasai-lasai behatu eta beraiengandik ikastea. Horixe egiten du Aitor Montes biologoak Teknopolis saioko atal honetan.

Txiki-txikitatik maite du natura Aitorrek. Biologo honek Segurako landalurrean hegaztiak eta gure inguruko gainerako hainbat animalia behatzeko txoko berezia sortu du. Bertan orduak ematen ditu argazkiak atera eta naturaz gozatzen. Horrez gain, Goierri basatia izeneko bloga jarri du martxan, biltzen duen informazioa zabaldu eta jendea biodibertsitatearen garrantziaz  jabetzeko.  

Bideo osoa hemen ikus dezakezu. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

AITOR MONTES.- Entzuten ari gara birigarroa, orain dela segundo batzuk okil handiak abestu du. Goiz osoa darama abesten tximu kaskabeltzak, kaskabeltz handiak, amilotx urdinak ere. O sea, (alegia) hemen dibertsitatea kristorena, kristorena, batez ere landa zabalean gaudelako, eta horrek nitxo ezberdin asko sortzen ditu, eta hegazti-dibertsitate handia erakartzen du berera.
ESATARIA.- Haurra zenetik naturan egotea maite du Aitor Montes biologoak, natura behatzea eta naturaz gozatzea. Horregatik hartu zuen eskuetan argazki-kamera, hain gustuko zuena erretratatzeko. Objektibotik begira animalien bizitzaz ikasi du, haien ohiturez eta harremanez. Segurako lurretan, aitona jaio zen baserritik gertu, behatoki bat sortu du animaliak gertu-gertutik ikusteko.
AITOR MONTES.- Ni asko asetzen nau animaliak edo bizidunak mendian ikusteak, baina asko asetzen nau ere jendea(ri) informatzea(k) eta jendea sentsibilizatzea(k), zeren nik bera, niri interesatzen zait batez ere jendea ohartzea zer gertatzen dabilen (ari den) gure ingurunean. Erabaki nuen nire aitona jaio zen baserrian, terrenoetan, ba muntatzea txokotxo bat, hola, mikro-habitat moduko bat sortzea, eta espezieak erakartzea, ba, ni nengoen tokira, ze askotan oso zaila izaten da animalia mugitzen dabilenean (ari denean) edo mendian dabilenean bere kasa, argazki ona izatea, eta bertara gerturatzen duzun (zaren) heinean, ba emaitzak, normalean, hobeak ehizatzen dira.
ESATARIA.- Aitorrek sortu duen txokoak badu ezkutalekutik zerbait, baita argazkilariaren estudiotik ere: naturaren erdian arterako txoko bat sortu du. Txorientzat janleku oparo bat da, eta argazkilariarentzat animaliak isilean zelatatzeko toki eroso bat.
Neguko hilabeteetan gerturatzen da txori gehien janlekura. Izan ere, orduan dute elikagai-eskasia handiena basoan. Kakahueteak, pipak, intxaurrak, haziak, xixareak, guztiak prozesatu gabeko elikagaiak. Ongi izkutatzen ditu Aitorrek argazkietan atera ez daitezen. Eta horrela txori ipurtarinak kameraren aurrean ahalik eta denbora gehien egon daitezen lortzen du.
AITOR MONTES.-. Zabaltzen ditut horrelako leihoak enborrean, ba, alde batetik, sartzeko seboa. Seboa neguan asko gustatzen zaie, ze euren berotasuna mantentzeko, ba, koipea jan beharra daukate, eta da aporte (ekarpen) energetiko bat eurek beroa sortzeko, oso inportantea. Horregatik, egun hotzetan, neguan batez ere, elikagai hau jartzen zaie. Eta gero, horrelako zulotxoak zabaltzen ditut, asko zizelarekin jota, hemen ikusten dituzuen zulotxo hauetan egiten dudana da elikadura (elikagaia) sartu. Izan leike (litezke) haziak, izan leike (litezke) kakahueteak… Eta orduan, txoria hemen gelditzen da eta bueno, pikatzen du, eta jaten duen bitartean, ni saiatzen naiz argazkia egiten.
ESATARIA.- Baina Aitorrek animalia ezberdin askori jarraitzen dio arrastoa. Goierri aldeko intsektu, narrasti eta hegaztiak ez ezik, Pirinioetako espezieak ere biltzen ditu bere erreportajeetan. Horiek guztiak Goierri basatia izeneko blogean argitaratzen ditu biodibertsitateak guztion ongizatean duen garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin.
AITOR MONTES.- Justu, ba, sentitu nuen beharra jakinda biodibertsitatearen galera nola gertatzen dabilen (ari den), sentitu nuen beharra, ba, jendeari informazio hau helarazteko, jendea sentsibilizatzeko, jendeak ezagutza emendatzeko, ze ezagutzen ez duguna ez dugu maitatuko. Eta alde horretatik nahi dut azpimarratu blogaren bitartez, Goierri basatia, ba, biodibertsitateak ze garrantzia duen, batez ere klima-aldaketari aurre egiteko, esaterako, edo gizartearen ongizaterako.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
May 7, 2019
Number: 42908143
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 05:04
Number of visits: 379