Docutec Card

BAGOAZ! B1-54-Hor dago Koxka!

Josu mendira joan da txakurrarekin, buelta bat ematera.

Paseoan dabiltzala, txakurrak alde egingo dio Josuri.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Koxka, Koxka! Koxka, etorri! Koxka! Non sartu ote da txakur hau? Koxka!
Koxka! Koxka! Barkatuko duzu. Ikusi al duzu txakur bat? Txakur beltza, gaztea…
MENDIGOIZALEA.— Ez, ez dut uste. Baina hor, aurrerago, artalde bat dago eta, beharbada, ardien atzetik joango zen.
JOSU.— Ezetz esango nuke, ez da ardi-zakurra eta, gainera, ez du inoiz ihes egiten.
MENDIGOIZALEA.— Batek daki! Nik ere zakur bat eduki nuen, eta ardiak gertu zeudenean itsu-itsuan joaten zen haiengana.
JOSU.— Ondo da, begiratuko dut. Mila esker.
MENDIGOIZALEA.— Agur!
JOSU.— Gero arte!
Koxka, etorri! Hemen! E! Non zeunden? Jode, kezkatuta nengoen! Ja, mendira gatozen bakoitzean nire penak kontatzen dizkizut, baina gaur ez zenuen entzuteko gogorik, ezta?
JOSU.— Edo, agian, konturatu zara banoala eta jabe berriaren bila joan zara. Lasai, sekulako lekuan biziko zara! Gustura etorriko zinateke nirekin Londresa, ezta?

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment