Docutec Card

BAGOAZ! B1-53-Liburu onaren bila

Antton liburu-dendara joan da lagun batek gomendatu dion liburua erostera.

Dendara iritsi eta pixka batean begira egon ondoren, ez du interesatzen zaion liburua aurkitu eta saltzaileari galdetzea erabaki du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Arratsalde on!
IMANOL.— Kaixo, arratsalde on.
ANTTON.— Liburu bat gomendatu didate, baina ez dut aurkitu.
IMANOL.— Zein liburu, zehazki?
ANTTON.— “Lapur banden etika ala politika”.
IMANOL.— Egon beharko luke. Segundotxo bat. Bai, ale bat dugu. Begira, hortxe izkinan dago.
ANTTON.— “Azken hamarkadetako eta gaur eguneko gure errealitate politikoaren inguruan mintzo da: gai asko eta askotarikoen artean, dominazioaz eta sektarismoaz, gutasuna aniztu beharraz eta politika egiteko ezintasunaz, hau da, politika egiteko obligazioaz”.
ETENA
IMANOL.— Liburu erraza da, e.
ANTTON.— Nik zer edo zer arina nahi nuen... baina…
IMANOL.— Eseri lasai, eta ardo bat aterako dizut bitartean…
ANTTON.— Ardo bat?
IMANOL.— Bai, noski, hau liburu-denda bat baino zerbait gehiago da.
ANTTON.— Eeee, ez, ez! Joan behar dut, gainera. Niri liburuak irakurtzea gustatzen zait burua lasaitzeko. Nahikoa buruhauste izaten ditugu egunerokoan.
IMANOL.— Lasaitzeko? Agian komiki bat nahiago duzu?
ANTTON.— Aizu, hau ere hartuko dut, e! Aizu, nik umetan irakurtzen nituen komikiak.
IMANOL.— Pentsa gaur egun helduek ere komikiak irakurtzen dituztela, eta oso bogan daudela helduentzako komikiak.
ANTTON.— Zuk irakurri duzu?
IMANOL.— Kasik liburu-denda honetan dagoen guztia irakurria dut!
ANTTON.— Ongi da, biak jarri.
IMANOL.— Segundotxo bat. Bazkide-txartelik baduzu?
ANTTON.— Ez.
IMANOL.— Agian egitea komeni zaizu. Txarteltxo bat utziko dizut, eta hurrengo batean bazkide izango zara dagoeneko.
ANTTON.— Ongi da.
IMANOL.— 30 euro. Primeran!
ANTTON.— Bueno, ondo segi!
IMANOL.— Ondo-ondo segi!
ANTTON.— Bai, aio!
ANTTON.— Aio!


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 3, 2019
Number: 42690295
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:59
Number of visits: 137