Docutec Card

Zein da irakurri duzun azken aldizkaria?

Aldizkariak irakurtzeko ohiturari buruz ari zaizkigu bideo honetan gazte batzuk. Horrez gain, Tolosaldeko Ataria proiektuaren berri jasoko dugu.

Eneritz Maiz Tolosaldeko Atariko astekariaren arduraduna da. Proiektu horri buruzko xehetasunak emateaz gain, orokorrean etorkizunari buruz duen iritzia ere azaldu digu bideoan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Irakurtzen duzu aldizkaririk?
Alaia Tolosa: Ez, egia esan bat ere ez. Eta azkena pentsatzen dut izango zela nire herriko aldizkariren bat edo horrela…
Eukene Galvez: Oso aldizkari zalea ez naiz, baina nik uste dut Consumerra… Zeren azkenean hor harrapatzen zaituena Eroskin eta…
Sarah Boyle: Ez naiz oroitzen, ez ditut aldizkari asko irakurtzen.

2. Eta euskaraz, ezagutzen duzu baten bat?
Alaia Tolosa: Argia eta, gero, herri txikitan dauden aldizkariak: Asteasu eta Zizurkil arteko aldizkariak.
Eukene Galvez: Oraintxe ez dut bat ere ezagutzen… Ez daukat, esanez gero, ez nuke bat esango horrela bote prontoan (bat-batean).
Sarah Boyle: Euskaraz? Ez, egunkaria Berria baina ya está (besterik ez)…

3. Zer eskaintzen du Tolosaldeko Atariak?
Eneritz Maiz: Tolosaldeko Atariak Tolosaldeko albisteak biltzen ditu, eskualdeko berri horiek, gertukoak direnak, eta gure zerarik (ezaugarririk) garrantzitsuena euskaraz ematen ditugula da, nolabait medio multimedia edo esaten dugu garela: irratia daukagu, alde batetik; webgunea, bestetik; eta paperezkoan bi eduki nolabait esango genuke: astelehenetik ostegunera zortzi orriko (orrialdeko) egunkari bat argitaratzen dugula eta, ostiraletan, 32 orriko astekari bat.

4. Norengana heltzen zarete?
Eneritz Maiz: Gure nahia eskualdeko herritar guztiengana iristea da eta nik uste medio ezberdinetatik jende ezberdinarengana iristen garela. Gizarteko ohituren aldetik, gazteak uste dut internetez gehiago jasotzen dutela gure albisteen berri, baina, bueno, orokorrean, denengana iristea da helburua edo nahia, behintzat.

5. Jendeak zer informazio jaso nahi du?
Eneritz Maiz: Esango genuke arrakastarik handiena edo aurpegiek edo nolabait eskualdeko herritar horien aurpegiek dutela arrakasta gehiena edo. Baina beno, gu aktualitateko (gaurkotasuneko) albisteak jasotzen saiatzen gara eta, era berean, gai sozialak ere lantzen ditugu, beharrezkoak direlako gai horiek ere mahai gainean jartzea.

6. Aldizkariak paperean soilik argitaratuta biziraungo luke?
Eneritz Maiz: Papera bakarrik edukita zailtasunak izango lituzke. Nik uste dut  bata bestearekin elikatzen garela eta, aurretik aipatu bezala, gizarteko joerak esaten du gaur egun gazteak edo belaunaldi berriak gehienbat sare sozialetatik sartzen direla. Orduan, gazte horiengana iristeko, gaur egun, esango genuke beharrezkoa dugula webgunea eta webguneak beharrezkoa du astekari hori edukitzea eduki horiek nolabait partekatzen direlako.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 2, 2019
Number: 42632025
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:47
Number of visits: 179