Docutec Card

BAGOAZ! B1-52-Arotzak zuen, laguntzaile bat...

Josu eta Antton aroztegian daude, atsedenaldian.

Ogitartekoa janez, kontu batzuk esango dizkiote elkarri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Hitz egin al duzu Amaiarekin, nagusi?
ANTTON.— Motel, tematuta zaudete denok. Bai, hitz egin dut.
JOSU.— Pozten naiz. Ezkontza-kontuak denon aurrean aipatzea…
ANTTON.— Konponduta dago, egon lasai. Aizu, zu ez zinen mindu, ezta?
JOSU.— Ni? Zergatik? Ez, ez ez.
ANTTON.— Benetan utzi behar duzu hau? Ederki moldatzen zara eta!
JOSU.— Erabakita daukat, Antton.
ANTTON.— Egun-erdiz ari zarelako lanean.
JOSU.— Ez, ez. Ni ere harrituta nago: izugarri gustatu zait aroztegiko lana, eta moldatuko nintzatekeela uste dut.
ANTTON.— Dudarik ez.
JOSU.— Baina, badakizu, beste gauza batzuk ere egin nahi ditut.
ANTTON.— Kanpoan ez duzu topatuko bertan topatuko ez duzunik.
JOSU.— Beharbada ez. Baina ez dut geratu nahi saiatu gabe.
ANTTON.— Ulertzekoa da, baina pena handia ematen dit. Halako gizona, halako arotza, halako…
JOSU.— Nahikoa da, nahikoa da! Hunkitu egingo naiz!
ANTTON.— Baboa!
JOSU.— Ez, serio. Oso gustura aritu naiz. Eskertzen dizut aukera.

ETENA

ANTTON.— Aizu, Koxka? Norekin geratuko da Koxka?
JOSU.— Ba horixe zalantza bakarra. Ezin dut eraman.
ANTTON.— Nahi baduzu, baserrira eraman dezakegu. Amak paseoan ibili beharra dauka, eta ez zaio batere gaizki etorriko txakur baten konpainia.
JOSU.— Ba ez da ideia txarra.
ANTTON.— Baina jango duen pentsuaren truke, finikitorik gabe geratuko zara.
JOSU.— Mixerablea!
ANTTON.— Errespetua nagusiari!
JOSU.— Nagusirik onena, urkatua!
ANTTON.— Ixo, baina besteek entzuten badute… Ixo!
ANTTON.— Ba etsaiari irabazteko gai ez bagara, bat egingo dugu berarekin!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 2, 2019
Number: 42619845
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:25
Number of visits: 144