Docutec Card

BAGOAZ! B1-51-Lasterka ala ihesi

Izaro eta Amaia entrenatzen ari dira eta une batez atsedena hartuko dute.

Luzamendu-ariketak egin bitartean hizketan arituko dira bi lagunak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Uuuuiii ama, bazen garaia! Ufff Izaro, ezin dut gehiago!
IZARO.— Erdibidean gaude eta! Ero moduan atera zara etxetik eta normala da nekatuta egotea.
AMAIA.— Kontu gehiegi buruan gauza onerako.
IZARO.— Aspalditik ez duzu egin ezer eta orain marka guztiak hautsi nahi dituzu, ala?
AMAIA.— Ez, ez, ez da hori. Baina ez naiz korrika ari buruarekin; urduri nabil, eta asko igartzen da.
IZARO.— Hau dena Anttonengatik, ezta?
AMAIA.— Ez. Ibonen kontuagatik. A zer modu xelebrea adiskide bat galtzeko.
IZARO.— Baina ez zen zure errua izan.
AMAIA.— Bai, badakit, baina amorrua gainetik ezin kendu nabil. Gainera, laster etxe-aldaketa egingo dugu, Josu kanpora doa…
IZARO.— Aldaketa asko dira, bai…
AMAIA.— Bai, eta niri dena txukun-txukun edukitzea gustatzen zait.
IZARO.— Baina korrika egiteko, kezkak etxean utzi behar dira.
AMAIA.— Mmm, bai, badakit! Lehengo eran hasi nahi nuke korrika: ez dakit, modu sistematikoan, poliki hobetzen, lasterketak egin…
IZARO.— Nik, datorren asteburuan, 10 kilometroko lasterketa batean hartuko dut parte. Zatoz, ordubete baino gutxiago egiten badut, poz-pozik egongo naiz.
AMAIA.— Mila esker Izaro, baina goizegi da niretzat. Inon atera aurretik, txukun entrenatu beharra daukat.
IZARO.— Egia! Begira: has zaitez bi egunetik behin ordu-erdiko saioak egiten, lasterka. Hasieran, zoaz zure erritmoan.
AMAIA.— Hara gure maistra! Aizu, hori badakit, e! Nire arazoa denbora hartzea da.
IZARO.— Entzun: tarteka serieak egitea ere komeni da.
AMAIA.— Ados, ados!
IZARO.— Eta entrenamendua serio hartzen baduzu…
AMAIA.— Ai, nahikoa, Izaro, mesedez, e!
IZARO.— Poliki, Amaia, ez ezazu behartu…!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment