Docutec Card

Ikusmin handia eragiten du Tronu-jokoa telesailak

Munduko telesailik sarituena eta arrakastatsuenetakoa da Tronu-jokoa telesaila. AEBn bakarrik 33 milioi ikusle ditu eta 207 herrialdetan emititzen da.

Sortzaileek ezusteko ugari iragarri dituzte azken denboraldirako. Sei atal izango dira guztira eta atal bakoitza grabatzeko, 15 milioi dolar inbertitu dituzte. Ikusi al duzu telesail hori? Zer iritzi duzu?

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA URIBE KAZETARIA. Badator Tronu-jokoaren azken denboraldia. Zaleek bi urte eman dituzte zain burdinezko tronuan nor eseriko den jakiteko.
HERRITAR NESKA. Ahizpak eta biok Tronu-jokoaren maratoi bat antolatu dugu, eta apustuak ere egin ditugu.
AMAIA URIBE KAZETARIA. Jakin-min itzela dago eta algoritmo berria ere sortu dute denboraldi berrian nor hilko den igartzeko. Telesail batek ez du sekula holako zoramenik eragin: Tronu-jokoaren dendak daude, protagonisten artistak dituzten zigiluak eta telesailean hitz egiten diren hizkuntzak ikasteko online-klaseak. Eta unibertsitateetan ere ikasten da Tronu-jokoaren fenomenoa.
HERRITAR GIZONEZKOA. Aktoreak onak dira, jantziak ikusgarriak eta istorioak engantxatu egiten du.
AMAIA URIBE KAZETARIA. Argi dago HBO kateak telebista egiteko modua aldatu duela.
Munduko telesailik sarituena eta ikusiena da Tronu-jokoa. 207 herrialdetan emititzen da, eta hemen, Estatu Batuetan bakarrik, 33 milioi ikusle ditu. Telesail honi esker, mundu osoan egin dira ezagunak Euskal Herriko paisaiak.
HERRITAR GIZONEZKOA. Gaztelugatxe.
AMAIA URIBE KAZETARIA. Azken denboraldian euskal paisaiarik ez da egongo, baina bai borroka, mendekua eta heriotza. Izan ere, Cersei-k (telesaileko protagonistetako batek) esaten duen moduan, "Tronu-jokoan zabiltzanean, irabazi edo hil".

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 16, 2019
Number: 41862312
Source:
Duration: 00:02:19
Number of visits: 909