Docutec Card

Txoootx!

Oraingoan ardoak utzi eta sagardotegira egingo dugu osteratxoa. Zein jende mota biltzen da bertan? Rezola sagardotegian badute jendea bereizteko teoria bitxi samarra.

Gainera, sagardoaren inguruko hitz berezi batzuk ere ikasiko ditugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

413481txootx

 Txootx!

- Eman, eman bildurrik gabe, egurra, gaur nire kontura da-ta! Busto, busto, busto! Har ezak hik ere motel, ez zagok egarririk honek aseko ez duenik. Edalontzia ez daukak,
- Ez. Eskerrik asko.
- Bai. Motel, beldurrik gabe! Eman, eman, eman!
- Zer haiz, hemengoa, hemengo jabea?
- Gazte hauek, badakik!
- Zera, ni bezala, eskuzabal asko etortzen al da hona, Rezolara, besteenetik ematen duten horietakoak.
- Ba kasik, behar baino gehi(ag)o igoal, e.
- Eta nolako, nolako jendilajea zagok hemen? Denak hola antzekoak dituk, edo bazagok hola, berezitasun batzuekin eta aparte jaten eman beharrekoak ere igoal edukiko dituk.
- Batzuk jatea ematen merezi ez dutenak ere badituk, baina bazeukaat teori bat garatua hemen kupel tartean. Bazegok jatorrian, pertsona(re)n jatorrian eta sagardotegia(re)n jatorrian, pertsona bat :"txotxetikus sagardum"...
- Nola, nola, nola?
- Hemen: "txotxetikus sagardum"
- "txotxetikus sagardum": ederki.
"txotxetikus sagardum: ehun kiloko bizardun, batek daki asetzeko zenbat behar dun. Dena berak esaten dik. Bigarren espeziea, S.I.P.E.T.H.B.B.A.B.I.D. Ez haiz Astigarragakoa eta esplikatuko diat bada ez bada ere.
- Bale! Azkoitiarra nauk eta.
- Sagardoaz Ideia Putarik Eduki ez Ta Hala ere Baleki Bezala Ari Behar Izaten Duena.
- Beno! Eta hemen dauden 50 lagunetik zenbat dituk halakoak? Hiru laurdenak.
- Gero esango diat.
- Batzuk badituk joan dituanak ba Estadu Frantsesa eta Bizkai aldera. Eta horiek sortu zi(at)en tribu ba, edo espezie bat, edo jakin ezak herorrek zer den, ba katxi-katxiak izena di(at)e ho(r)i(e)k:
- Eta horiek jota goraino betetzen diate:
- Tope betetzen diate...
- Noraino bete behar da edalontzia?
- Hik tragoa egingo duan adina... Alegia, ahal den gutxi(e)na botatzeko gero, tragotik edan behar izaten duk sagardoa, gutxi eta maiz esaten duk beti sagardoa, gutxi eta maiz.
 - Hau ere ??? azaldu beharko litza(te)ke, arau, urrezko araua duk gutxi eta maiz.
- Hori, hori nik probatu beharra zeukaat, gutxi eta maiz, ederki.
- Txootx! Egurra! Hori Migel Joxe, hori, aupa Urkidi,
- Benga, topa!
- Ederki!
- Nondik dator txotx izen hori?
- Txotx, txotxa, ezpala, zorroztua, zuloa egiteko.
- Hiztegi bat osatu duzue, ze hitz edo aurkitu duzue mundu horretan, oso mundu zabala da eta, egongo dira makina bat hitz, batzuk ezezagunak, batzuk galbidean...
- Bai, asko bai... Malakatea esate baterako, malakatea...
- Bai.
- Zer da malakatea?
- Malakatea ba animaliekin sagarra txikitzeko erabiltzen zen zera...
- Animaliari eragin aldiak eragiten zizkion makina horri...
- Lehen matxaka eta zera erabiltzen zen, hori mugitzeko gizon indartsuak behar zituzten, bestela erabiltzen zuten idia bera... behean jartzen zuten...
- Bai idia, zaldia...
- Bueltan jartzen zuten, sagarra matxakatzeko.. Gero hortik(an) patsa ateratzen zen. - Sagastian bertan ere bai gauza asko erabiltzen zi(r)en gaur egun ja erabiltzen ez di(r)enak, adibidez, makota...
- Zer da makota?
- Makota da, Hondarrabi, Irun aldean erabiltzen da, hemen kizkia, han makota deitze(n) (d)a.
- Eta zertarako da kizkia edo makota?
- Sagarra biltzeko. Da iltze bat egur-muturrean sartua, eta harekin sagarra...
- Lurretik biltzeko...
- Bai. Bai.
- Iepa hi... mekaguen... hau, hau duk txorrotada... lehen hor pare bat tribu esan ditiagu, ze gehi(ag)o izango dituk, ez?
- Esate baterako, migratu zutenak beste alde batera eta haiek ke seinaleak egiten espezializatu dituk. Astigarragan arrunki ezagutzen dituk "porreta" bezela, hau raza peligrosoa duk,
- Hau, hau...
- Hau, eman egin behar zioat, bai.
- Bai. Bai
- Bai...
- Ze, zer, zer da hau?
- Hau, hau zera duk "txotxetikus sagardum" Ojo!
- Benga, eup!
- Bi tribu horiek egin ziaten nonbait ere, bat egin ziaten nonbait...
- A bai? Mestizajea beti zagok ondo.
- Eta orduan sortu dituk, "porrotxak"... Bai, ze hituen katxiak eta porretak, ordu(a)n, katxiporretak. Eta gainera, horrez gain, pailasoa(re)na egiten...
- Oso onak?
- Artistak.
- Barrura hau ere? Ezinbestean.
- Hi, Agin, kafetxo bat aterako al di(d)ak?
- Hi, Iban, sentitzen diat baina, hemen kafia Txotxetikusei bakarrik ateratzen zieagu.
- Eta txotxetik edaten al duk kafea?
- Beno, ho(r)i, ho(r)i ere inbestigatuko di(a)t hurrengo... hurrengoan pasa hadi berriz eta inbestigatuko diagu ho(r)i,
A, bale! Ba nik bila jan behar di(a)t, ze egun osoa zeramaat hemen hara eta hona, bueltaka eta zuritoak, eta ardoa, denetarik edan diat, txakolina ere bai, eta hau pixka bat asentatzeko, neurrian edan ere, baina pixka bata asentatzeko zerbait behar diat.
- Etxetik atera aurretik hartu behar huen hori kontutan eta...
- Ja, ja! Eskerrik asko, portatu haiz...
- Ez duk ezer, ondo segi.   
 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Mar 30, 2009
Number: 413481
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:43
Number of visits: 4911