Docutec Card

BAGOAZ! B1-50-Abila zara, Antton!

Izaro Errota aldizkariko bulegoan dago, bakar-bakarrik lanean, lankide guztiek alde egin dute-eta.

Antton nebak deituko dio afaltzera etxera joango den ala ez jakin nahi duelako.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Esan, Antton.
ANTTON OFF.— “Non zabiltza?”
IZARO.— Erredakzioan. Argazkiak tratatzen.
ANTTON OFF.— “Ez al zenuen afaltzera etorri behar?”
IZARO.— Bai, baina elkarrizketa oso berandu amaitu dugu, eta prest utzi nahi ditut argazkiak biharko. Ordubetean etxean naiz.
ANTTON OFF.— “Ondo da, afaria pronto edukiko du gure markesak”.
IZARO.— Mila esker. Eskatu diozu barkamena Amaiari?
ANTTON OFF.— “Barkamena? Zergatik? Gainera, gaur lanpetuta ibili naiz eta…”
IZARO.— Zer astakirtena zaren, Antton!
ANTTON OFF.— “Baina zergatik? Josuk ere gauza bera esan zidan”.
IZARO.— Nola bururatzen zaizu ezkontza-kontuak aipatzea, denon aurrean, eta Amaiari aurretik ezer esan gabe?
ANTTON OFF.— “Ez dakit, ideia ona iruditu zitzaidan.”
IZARO.— Gainera, Josu ere bertan zegoen. Bazenekien Amaiarekin txora-txora eginda ibili zela, ezta?
ANTTON OFF.— “Bai, baina ez zuen gaizki hartu!”
IZARO.— Ez zinen batere fin ibili, ez Amaiarekin eta ez Josurekin.
ANTTON OFF.— “Dramatizatzen ari zara, Izaro, ez da hainbesterako izango.”
IZARO.— Begira, nik hemen bukatzen dudan bitartean, deitu Amaiari eta eskatu barkamena.
ANTTON OFF.— “Benetan, beharrezkoa iruditzen zaizu?”
IZARO.— Antton, ez zara batere sotila.
ANTTON OFF.— “Ondo da, ondo da… Aizu, zurekin hitz egin nahi nuen, aroztegiaren webgunean argazkiak jarri nahi ditudalako…”
IZARO.— Hitz egingo dugu etxean; bestela, ez dut sekula bukatuko. Deitu Amaiari, Antton, Aio.
ANTTON OFF.— “Aio, bai, aio.”
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 25, 2019
Number: 40915679
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:54
Number of visits: 207