Docutec Card

Alokairuko etxebizitzen arazoa

Gaur egun etxebizitza errentan hartzea ez da erraza, eskaintza murritza delako eta prezioek gora egin dutelako. Eta gazte askorentzat arazoa are larriagoa da.

Gazteek emantzipatzeko duten arazoari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa jarri du martxan. Horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan 23 eta 35 urte bitartekoek etxea errentan hartzeko zuzeneko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, zenbait baldintza bete ondoren.
Baina nola bizi dute gazteek etxebizitzarekin duten arazoa? Diru-laguntza horiek aski ote dira hileroko  errentari aurre egiteko?

Audio osoa hemen entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

NAGORE TELLERIA.- Ez da gaur goizekoa alokairuen gaineko kezka. Errenta altuak, eskaintza urria, alokairuko etxebizitzen burbuila… sarritan aipatzen dira. Gai honi lotuta neurri-sorta onartu zuen atzo Espainiako Gobernuak. Errege-dekretuak ez du alokairuen prezioari dagokionez gehienezko mugarik jartzen. Baina kontratu berrien kasuan, hauek indarrean dauden bitartean, urte batetik bestera aplikatu ahal izango den igoerak ezingo du KPIa baino altuagoa izan, alegia, bizimodua garestitu denaren pare igo ahal izango direla gehienez alokairuak, eta ez gehiago. Beti ere kontratu berriez ari gara. Ze aldaketa gehiago dakartza, Unai Urreaga?
UNAI URREAGA.- Alokatze-kontratuen gutxieneko iraupena 3 urtetik 5era pasako da, eta espresuki jasota geratu beharko da jabeak etxearen erabilera berreskuratzeko aukera duela. Orain arte nahikoa zen jabeak esatea berarentzat, ezkontidearentzat edo seme-alabentzat behar zuela adieraztea. Luzapenari dagokionez, urtebetetik hirura zabaltzen da eta kontratua bukatutzat emateko alokatzaileak 4 hilabete lehenago eman beharko du abisua eta maizterrak, berriz, bi hilabete aurretik.
NAGORE TELLERIA.- Testuinguru honetan bi hilabete dira Gaztelagun eta Emancipa programak martxan jarri zituztela. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren ekimenak dira gazteei gurasoen etxetik alde egiten laguntzeko eta emantzipatzen laguntzeko. Nola? Alokairuak ordaintzeko zuzenean diru-laguntzak emanda.
UNAI URREAGA.-. Bai. Nafarroan 23 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako laguntzak dira. Euskal Autonomia Erkideagoan, berriz, 23 eta 35 urte artekoentzat. Baldintza batzuk bete behar dira, eta horiek betez gero, neska edo mutil horrek gehienez 250 euroko laguntza jasoko du. Hori bai, alokatzen den etxebizitzaren errentak ezingo du 650 euro baino garestiagoa izan Nafarroan, Euskal Autonomia Erkideagoan, berriz, 750 euroan jarri dute muga hiriburuetan, eta 600 euroan 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan.
NAGORE TELLERIA.- Gazteen iritzia jaso nahi dugu. Jon Ander Campelo santurtziarrak 27 urte ditu, eta 2 lagunekin partekatzen du alokairuko etxea. Jon Ander, kaixo. Egun on.
JON ANDER CAMPELO. Egun on.
UNAI URREAGA.- Emantzipatzeko urratsa eman nahi izan duzu, eta 2 lagunekin pisua partekatzea erabaki duzu. Otsailean jarri zarete elkarrekin bizitzen, ezta?
JON ANDER CAMPELO.  Bai. Bai. Hilabete bat daramagu elkarrekin bizitzen.
UNAI URREAGA.- Eta 3 lagun elkarrekin bizitzen jartze horren atzean zein da arrazoia? Kontua zer da: soldatak eskasak direla, alokairuak altuak? Zein da arazoa, Jon Ander?
JON ANDER CAMPELO.  Ba biak batera, ez? Ze soldatak gaur egun baxuak dira, eta alokairuak 700, 800, 600 eurokoak dira, eta soldata batekin ezinezkoa da zer edo zer alokatzea.
NAGORE TELLERIA.- Jon Anderrek esan digun hori, Unai. Argitu dezagun berak aipatu duen kontua, gutxieneko diru-sarrerena.
KAZETARIA 2. Bai. Esango dugu laguntza banaka eskatuz gero, urtean diru-sarrera gordinak 8.300 eurotik gorakoa eta 15.000 eurotik beherakoa izan behar duela, baina laguntza eskatzen dutenak gehiago badira 20.000 eurotik beherako diru-sarrerak izan behar dituzte, eta horrek, bueno, gauzak zaildu egiten ditu edo, Jon Anderren kasuan bezala, ezinezkoa egiten du ba 3 lagunek etxea partekatu nahi badute. Ba muga horretatik, muga hori gainditu egiten dutelako.
NAGORE TELLERIA.- Ixaro Petriarenarekin ere hitz egin dugu. Berak bai, berak jasotzen du Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. Ixaro, egun on.
IXARO PETRIARENA.- Egun on. Egun on.
KAZETARIA 2. -Sunbillarra, 27 urte...
IXARO PETRIARENA.- Bai.
KAZETARIA 2. - Noiz lortu zenuen zuk gurasoen etxetik joatea?
IXARO PETRIARENA.- Ba aurren urteko, lehengo urteko azaroan pisua lortu nuen eta…
UNAI URREAGA.- … eta aurten Nafarroako Gobernuak Emancipa izeneko programa jarri du martxan; eta baldintzak betetzen dituzula ikusi duzu eta eskatzea erabaki duzu. Zure kasuan funtsezkoa da laguntza hori hileroko alokairu hori ordaintzeko edo bueno, funtsezkoa ez baina gustura eta noski, lagunduko dizu?
Baina lasaiago hartzen dituzu hilabeteko gastuak. Azkenean, bueno, lehenbiziko hilabeteetan zuk pagatzen duzu, hilabeteko kuota zuk pagatzen duzu osorik, baina gero apirila bukaeran pasatzen dizute hilabete bakoitzeko onartu dizuten diru-laguntza, nire kasuan, % 50a da, bai. Eta bueno, funtsezkoa, funtsezkoa pues alde batetik bai, zeren beste gastu guztiak errazago pagatzeko aukera ematen dizu eta lasaiago ibiltzen ahal zara.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 14, 2019
Number: 40397538
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:30
Number of visits: 696