Docutec Card

Ezagutzen dituzu etorkizuneko superelikagaiak?

Diotenez, nutrizioaren ikuspegitik urki-urak edota teff-a bezalako elikagaiek zenbait gaixotasun prebenitzeko balio dezakete eta etorkizun hurbilean gero eta gehiago kontsumituko omen ditugu.

Teff-a adibidez, oraindik ezezaguna da gure artean, baina etorkizunean superelikagaietako bat izango omen da. Hondarribiko Laia erretegiko sukaldaria den Asier Alkaldek azalduko ditu zein diren superelikagai horiek eta zergatik diren hain estimatuak osasunerako.

Adibidez, munduko fruiturik handiena den Jackfruit-ak proteina eta zuntz ugari omen dauka, eta askok okelaren ordez kontsumitzen dute.


 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU.- Iragarri dugu gaur superelikagaiez hitz egiteko asmoa daukagula. Zuetako gehienek jakingo duzue superelikagai hitza erabiltzen dugunean, zertaz ari garen. Ez dira produktu magikoak, baina bai nutrizio-ikuspegitik interesgarriak diren produktuak. Esate baterako, bitamina asko dituztelako edota antioxidatzaile onak direlako. Azken batean, osasunerako interesgarriak diren produktuak dira superelikagaiak. Bereziki, lekaleak eta frutak dira, eta horien artean azkenaldian oso modan jarri zaizkigun elikagaien artean egongo lirateke kinoa, ahuakatea edota kale. Baina gaur etorkizuneko superelikagaien zerrenda egin nahi dugu, oraindik hain ezagunak ez diren baina ezagunak izango diren produktuen zerrenda osatu nahi dugu.
Eta horretarako, lehen esan dugu Hondarribiko Laia erretegira arrimatu zaigula Olaia Urtiaga teknikan, ondoan lagun duela Xabi Gallastegi. Olaia Urteaga, Hondarribia, egun on, Olaia, aurrera.

OLAIA URTIAGA.- Asier Alkalde, Laiako erretegiko sukaldaria, egun on. Sei superelikagai proposatuko ditugu gaurkoan. Zer diren, eta bereziki, gure entzuleei esango diegu nola erabili daitezkeen. Hasteko, galdetuko dizugu: zer da teff?

ASIER.- Zereal antzeko bat da. Bueno, guk orain, kinoa duela bost edo sei urte ez genuen ezagutzen, eta orain kinoa supermerkatuetan eta ikusten dugu, eta, bueno, teff antzeko bat da.

OLAIA URTEAGA.- Itxura orduan, da zereal bat. Zergatik da hain ona edo zergatik diote superelikagai bat dela?
ASIER.- Bueno, nik uste dut hau azkenean moden kontua dela, ez? Guk beti izan ditugu gure, gure ondoan superelikagaiak: olioa, eztia, txuleta, babarrunak… Beti izan ditugu hemen, baserrian, ez? Zereal bat da, baditu bere nutrienteak eta bere bitaminak baina…
OLAIA URTEAGA.- Bereziki diote kirolarientzat aproposa dela, ze kinoaren antzera, asetzeko gaitasun hori dauka, baina nola erabiliko zenuke zuk tefa?
ASIER.- Bueno, teffa azkenean ogiaren bitartez egin dezakezu ogi bat, edo egosi, kinoa bezala, edo entsalada batean edo, sinple.

OLAIA URTEAGA.- Teff-a lehenengoa izango litzateke eta hurrengoa, beharbada, ezagunagoa egingo zaie, ze sandia hazia ikusi dugu zerrenda horretan, baina sandia hazia normalean guk, sandiaren hazi horiek kendu egiten ditugu jaterakoan.

ASIER.- Bai. bai. Eta beno azken finean gordetzea da, lehortzea pixka bat, eta infusio batean hartzea.

OLAIA URTEAGA.- Hirugarrena bai, ez dakit, beno izena bereziagoa da, "bone broth"

ASIER.- “Caldo de huesos” no?. Azkenean kolageno pila bat du hezurrak. Bai behiarena(k), bai txerriarena(k)...

OLAIA URTEAGA .- Beste produktu bat: urki-ura.

ASIER.- Bai. Zuhaitzaren bitaminak, eta infusioaren bitartez ere bai hartzea da eta izugarrizko bitamina C omen du. Ez dakit, azkenean, kiwi bat hartzea bezala edo limoi-zuku bat hartzea bezala.

OLAIA URTEAGA .- Kasu honetan, gibela garbitzeko aproposa dela diote.

ASIER.- Bai. Bai. Norvegia, Finlandia eta leku hauetan hartzen dute.

MANU ETXEZORTU.- Hau esan dugu, barkatu Olaia, urki-ura esan dugu.

OLAIA URTEAGA.- Hurrengoa niri atentzioa eman dit, ze kakahuete-kremari buruz ari gara.

ASIER.- Esaten dute intestinoa (hestea) hobetzen duela eta…

OLAIA URTEAGA .- Amaitzeko, jackfruit. Zer da jackfruit-a?

ASIER.- Jackfruit da ba esaten dute, munduko fruitu handiena eta…

OLAIA URTEAGA.- Ze tamaina du ba?

ASIER.- Indiakoa da, ez dakit handia, oso handia

OLAIA URTEAGA.- Ez da supermerkatuan hartu eta eskuetan eramateko modukoa. Pixka bat handiagoa da, ez?

ASIER.- Eta proteina asko ditu. Normalean beganoek eta hartzen dute haragiaren ordez.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 11, 2019
Number: 40327029
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:02
Number of visits: 964