Docutec Card

Gizon batzuek feminismoa mehatxutzat hartzen dute

Feminismoaren aurrean, gero eta gehiago dira bat egiten duten gizonak. Baina kontrako erreakzioak areagotzen ari dira aspaldi honetan.

Euskal Telebistako erreportaje honetan, feminismoaren inguruan gizonezkoak izaten ari diren erreakzioak ageri dira. Nonbait, kontra daudenak lehen baino ozenago hasi dira ahotsa altxatzen. Zuk zer giro sumatzen duzu inguruan?

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Me Too olatuaren ostean, jokaera matxista kritikatzen zituen iragarkia atera zuen Gillette markak. Gizon haserretuen mezuekin bete ziren sare sozialak; izan ere, badira gizon batzuk feminismoa mehatxu gisa ikusten dutenak.
HIRITARRA 1. Aldaketa-prozesu honen biktima sentitzen dira modu okerrean eta euren posizio matxistetan berresten dira.
KAZETARIA. Horixe bera ohartarazi zuen joan den astean Emakundeko zuzendariak.
EMAKUNDE. Badago halako kontrako erreakzio bat .
HIRITARRA 2. Azkenean, matxismoa sortzen ari dela kontingentzia publiko bat. Ikusten ari gara gizon matxistak beste gizon beldurti eta matxistekin, hori ba, kapital politikoa ateratzen ari direla.
KAZETARIA. Gizon gehienak berdintasunarekin ados daude, baina guztiek ez dute berdin ikusten feminismoaren mugimendua.
HIRITARRA 3. Gizonek uste dut aurrerapauso gehiago egin behar dugula, emakumeak baino.
HIRITARRA 4. Diskriminazio positiboa behar dela? Noski baietz.
HIRITARRA 3. Guri pribilegio horiek ukitzen deuskuezenean (dizkigutenean), orduan alertan paratzen gara. Baina egiazki eskatzen deutsuena (dizutena) andreek da berdintasuna.
KAZETARIA. Badira gizon feministak, gero eta gehiago, eta leku askotan, gizontasun berrien inguruko taldeak sortzen ari dira. Herrietan, baina, beti ez da erraza; Arabako Errioxan adibidez… Hauxe da hirugarren aldia taldea osatzen saiatzen direla, eta hiru gizon bakarrik elkartu dira.
HIRITARRA 5. Nire kezkei irteera bat ematea eta, aldi berean, besteen kezkak ere jorratzea.
KAZETARIA. Hastapena zaila izanik ere, ziur dira lortuko dutela.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 6, 2019
Number: 40216771
Source:
Duration: 00:01:48
Number of visits: 919