Docutec Card

Down-en sindromea dutenei musikaren bidez ateak irekiz

Motxila 21 musika-taldearen nondik norakoak ezagutu ditugu. Down-en sindromea duten neska-mutilek musikaren munduan murgiltzeko aukera izan dezaten sortutako taldea da, nafarra.

Ainhoa Lizarraga Motxila 21 taldeko kideetako bat da. Taldearen sorreraz, helburuez eta lorpenez hitz egin dugu berarekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Noiz eta zein helbururekin sortu zen Motxila 21?
Motxila 21 2005. urtean sortu zen eta, bueno, pues (bada), hasiera-hasieratik gure objetiboa (helburua) izan zen beraiek ere, beraiei ate bat irekitzea musika munduan  beraiek ere esperimentatzeko eta sentitzeko zer den musika-talde batean jotzea. Zeren ez genituen (genuen) erreferentziarik eta, bueno, gu musikazaleak izanik, baina, eta, bueno, pues (bada),  hainbat taldetan ere jo dugu, ez? Bakoitzak talde desberdinetan, eta bueno, pues (bada), behar hori sumatzen genuen: eta nahi genuen esperimentatu beraiekin eta esan, beraiekin talde bat egin nahi dugu eta beraiek ere hori sentitzea!

2. Nola osatu zenuten taldea?
Hasieran, ideia izan zen Mari Jose eta nirea. Mari Jose da Motxilan saxoekin (saxofoiekin) dagoena, bera da Borjaren ama, eta nik badaukat ahizpa bat Aintzane izena duena eta berak hasieran saxoa jotzen zuen; baina orain tinbala jotzen du. Orduan, bada, Nafarroako Down-en elkartean gaudenez, askotan juntatzen (elkartzen) ginen eta hitz egiten genuen honen inguruan eta urte batean esan genuen: “venga pues (bada)  aktibitate hau sortu behar dugu elkartearen barruan, ez?”

3. Musika-tresnak, ahotsak, abestiak… Ezagutza bazuten?
Bai, bada hasieran, elkartean bazuten musika eta elkartean ikasten zuten flauta (txirula). Eta, bueno, pues (bada), kortxeak, semi-kortxeak, egiten zuten eskuekin… Ni hor ez nintzen egon, ez dakit nola egiten zuten, baina bueno, egiten zituzten erritmoak eta batez ere flauta (txirula). Orduan, Borja izan zela saxoa lehendabiziko jo zuena, bere amak esan zuen flauta eta saxoa, posizioa berdina da eta pues (bada), goazen probatzera, ez? Eta Iruñean bazen akademia bat, bueno, ezagutzen zuen Mari Josek eta orduan, akademia horretan egiten zuten solfeoa erakutsi koloreen bitartez. Eta Borjak horrela ikasi zuen saxoa, posizioa berdina da eta partiturak koloreen bitartez. Eta bera hasi zen horrela, eta gero jada hasi zen Iñaki eta gero hasi zen Aintzane saxoarekin. Perkusioan denak hasi dira hemen, Motxilan, etorri ziren eta pixkanaka-pixkanaka erritmoak ikasten joan dira.

4. Gizartean zerbait aldatzea lortu duzuela uste duzu?
Bai, nik uste dut baietz, batez ere, gure aurrean dagoen jendeak ikusteko eta… Beraiek ere hor egon daitezkeela. Eta beraientzat, claro (noski) hamabi neska-mutil dira, hamabirentzako (hamabirentzat) izan da esperientzia hau, baina beraientzat oso esperientzia handia da, zeren normalean beti, ez bazterrean, baina beti egon dira, beti borroka horretan, ez? Beti borrokatzen eta hau zergatik ez? Eta hau zergatik ez? Elkartea horregatik sortu zen. Orduan beraiek bat-batean eszenatoki (agertoki) batean egotea eta jendeak txalotzea, negar egitea beraiek hor ikusteagatik, beraientzat da izugarria, da mundiala!!!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 6, 2019
Number: 40212633
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:28
Number of visits: 261