Docutec Card

Kabi-etxeak, beste era bateko haurtzaindegiak

3 urte arteko haurrentzako zaintza eskaintzen dute kabi-etxeek. Hezitzaileak bere etxean hartzen ditu kanpoko haurrak bere seme-alabekin batera.

Hazteko modu hau nahiko berria da Espainian, baina oso finkatuta dago Europako beste hainbat herrialdetan. Andoaingo Izar kabi etxeko hezitzaile den Oihane Irigaraik kontatu duenez ohiko haur-eskolekin alderatuta, kabi-etxeetan haurrak hezteko beste modu bat eskaintzen dute, eta beraien arteko harreman estuak sortzen dira, etxegiroan baitaude.

Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

NAGORE TELLERIA.- Gipuzkoako Kabi Etxeen Elkarteak martxoaren 9rako jardunaldia antolatu du Andoainen. Gaur egun zortzi kabi-etxe daude Gipuzkoan, lau Donostian eta hiriburutik aparte, probintzian Asteasun, Irunen, Errenterian eta Andoainen. Euskal Autonomia Erkidegoko kabi etxeak erregulatzen dituen legerik ez dago momentuz. Nafarroak eta Iparraldekoak bai, horiek lege baten barruan eta Gobernuaren aldetik laguntzak jasoz ari dira lanean.
Kabi etxe hauek ezagutzeko asmoz Amaraunetik Andoaingora joan da Arantxa Arza, Andoaingo Izar kabi-etxera.
Oihane Irigarai da hezitzailea eta gure bisita dela eta Sandra Asteasu Muxuka kabi-etxeko hezitzailea ere bertan da eta guraso bat ere bai, bere esperientzia kontatzeko.
ARANTZA ARZA.- Has gaitezen esanez zer diren kabi-etxeak beharbada. Jaiotzen direnetik hiru urte bitarte egoten dira hemen. Esan dezakegu kabi-etxeak direla haur-eskola edo haurtzaindegien beste modu bat edo haien antzeko zerbait?
OIHANE IRIGARAI.- Guretzako oso kontzeptu ezberdinak dira haur-eskola eta kabi-etxea. Azkenean kabi etxeko espazioa eta haur-eskola edo eskola bateko espazioak oso desberdinak dira; kabi-etxean beraiek beste era batean daude. Etxean daude, giroa desberdina da, gehienez lau haur egoten dira hemen.
ARANTZA ARZA.- Zenbateraino daude kabi etxe hauek hedatuak edo ezagunak dira Oihane?
OIHANE IRIGARAI.- Europa mailan oso hedatuak daude, gainera hori, Alemania(n), Suitza(n), Frantzian esaterako, Hendaian eta erregulatuak daude. Diru laguntzak jasotzen dituzte ba eskoletan bezala bekak dauzkate, gurasoek laguntzak edukitzen dituzte, eta hor bai dela beste alternatiba bat bezala.
ARANTZA ARZA.- Eta guraso bat ere gonbidatu dugu kabi-etxe honetara, kabi etxe honetako Izarreko erabiltzailea.
GURASOA.- Eduki genuen gure seme zaharra hemen eta orain gure seme txikia daukagu Lukas, hementxe. 
ARANTZA ARZA.- Beno, ba badakizu hemen lehendabiziko galdera zer den ez? Zergatik aukeratu zenuten kabi-etxea zuen semeen aurren aurreneko hezkuntza egiteko?
GURASOA.- Bai, beno, gure seme zaharraren kasuan ez zen gure lehenengo aukera izan. Guk haur-eskola normal batera sartu genuen Martin. Baina ikusten genuen nolabait… beno ez zitzaigun guztiz gustatzen ikusten genuena. Ikusten genuen azken finean ez zirela bere erritmoak errespetatzen. Edo ikusten genuen ez zeudela ongi atendituak (artatuak), ume guztiak zeuden, jende gutxi zegoen, hori da ratioa handiagoa zen…
ARANTZA ARZA.- Ari gara pixka bat ezagutzen kabi-etxeak zer diren, Andoaingo Izar kabi-etxean gaude, ikusi ditugu pixka bat beno ba zeintzuk gabezia dauzkazuen kabi-etxeok eta zer nolako abantaila izango lituzkeen kabi-etxe batean egoteak. Baina Oihane zu zara hemengo hezitzailea eta eguneroko martxa zein da?
OIHANE IRIGARAI.- Bai zortzi eta erdietatik bederatzietara etortzen dira orain justu gauden familiak, berez zortzietan hasten gara lanean, baina beno, kasualitatez bi haurrak zortzi eta erdietatik aurrera etortzen dira. 
ARANTZA ARZA.- Eta bat batean hementxe elkartzen zarete hiru haur, hiru haur eta zu. Eta gero hemen dauden bitartean lagun artean ari dira ez? Jolasean eta elkarrekin. Etxea egokitua dago. Egingo dugu pasio txiki ez bazaizu inporta ez? Pixka bat ikusteko kabi etxeak nola dauden egokituta ba hemen ibiltzen diren eta hemen bizi diren… etxeko nahiz kanpoko haurrak esatera nindoan baina kanpokoak etxeko bihurtuko dira azkenean ez?
OIHANE IRIGARAI.- Bai, ez dira kanpoko haurrak. Azkenean nik etxean dauzkaten haurrak nireak bezala tratatzen ditut: besoetan lo hartu behar baldin badute besoetan lo hartzen dute, eta momentu batean mimosoago (mainatiago) baldin badaude nire gainean egoten dira, besteak jolasten dauden bitartean.
Eta egia da beraiek, beraien artean egiten duten erlazioa ez dela lagun-erlazioa baizik eta gehiagora d(iho)a. Osea…
ARANTZA ARZA.- Senideak bezala.
OIHANE IRIGARAI.- Lehengusuak izango balira bezala, anaiak … Edukitzen dituzte momentu oso onak eta txarrak ere bai ez? Azkenean egunerokotasun horretan egia da aurreko taldearekin oraindik ere tratua daukagu eta nire semea eta beste haurrak, nire seme zaharrena egon zen haiekin, eta oraindik geratzen garenean beno kristoren ilusioa egiten die eta kristoren sentimenduak dauzkate, nahiz eta horren txikiak izan.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 5, 2019
Number: 40148878
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:29
Number of visits: 589