Docutec Card

BAGOAZ! B1-47-Adiskide bat bazen...

Josu hondartzan dago, eguraldi ederraz gozatzen. Halako batean, Antton hurbilduko zaio, neoprenozko jantzi eta surf-taulaz lagunduta.

 

Josuk ez du Ingalaterrara alde egin nahi Anttonekin dituen gorabeherak konpondu gabe.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Josu!
JOSU.— Hara, Antton!!
ANTTON.— Zer moduz? Zer egiten duzu hondartzan?
JOSU.— Bueno, azkeneko egunak hemen… eta... badakizu itsasoa berezia dela guretzat …
ANTTON.— Erromantikoa atera ez zaigu ba? Txantxa da. Egia esateko, zorte handia daukagu etxea itsaso ondoan edukita.
JOSU.— Eta? Zu zer, olatuak hartzera? Zeri egiten diozu barre? Kostatu zait asmatzea. Ematen du izotz gaineko patinajea egiteko jantzita zaudela...
ANTTON.— Inbidia galanta daukazu zuk!
JOSU.— Joe, asteburuan ere ezin nagusia ikusi gabe egon.
ANTTON.— Ba bai, hementxe nabil, aspaldiko ohiturak berreskuratzen.
JOSU.— Lehen surfean ibiltzen zinen, ala?
ANTTON.— Ba bai, eta oso ongi, gainera.
JOSU.— Ados, eta aitondu baino lehen, ohitura onak berreskuratu nahi dituzu, ezta?
ANTTON.— Bai, halaxe da.
ANTTON.- Aizu, eta zu? Ondo?
JOSU.— Bai! Alde egiteko erabakia hartu nuenetik asko lasaitu naiz, baina arazo guztiak konponduta joan nahiko nuke. Eta, hasteko, gure artekoa.
ANTTON.— Gure artean ez dago-eta ezer...
JOSU.— Zure aldetik beharbada ez, baina nire aldetik bai. Begira, Antton, nik gaizki eraman nuen Amaia eta zu elkarrekin hastea.
ANTTON.— Zuk? Ez da posible.
JOSU.— Bai, eta ez dizkizuet gauzak erraztu. Amaia beti izan da berezia niretzat…
ANTTON.— Ez duzu ezer esan behar. Dena ongi dago gure artean.
JOSU.— Uste dut osasuntsuagoa dela guztia esatea, barrua lasaitzeko.
ANTTON.— Ba ni ez naiz ezertaz jabetu, eta Amaiak ez dit sekula ezer esan.
JOSU.— Eskertzen dizut gezurra, baina dagoeneko ez da beharrezkoa. Bikote ederra osatzen duzue, eta onena opa dizuet.
ANTTON.— Bueno, bueno, bueno, utzi txorakeriak eta zatoz nirekin surfeatzera!
JOSU.— Hurrengoan beharko du, ez nago prest.
ANTTON.— Bueno, hala beharko du. Aio!
JOSU.— Gero arte!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 4, 2019
Number: 40103330
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:12
Number of visits: 181