Docutec Card

Emakumeak eta estereotipoak telesailetan

Gehienetan, ohiko telesailetan emakume estereotipatuak agertzen dira, eta ez zaie gizonezkoei aitortzen zaizkien zenbait rol eta eginkizun aitortzen.

Zenbait telesail nordiketan, ordea, emakumezko ez estereotipatuak ikus ditzakegu: traman benetako protagonista direnak eta edozer egin dezaketenak.

Ahoz aho saioko bideo honetan, Gaizka Izagirrek, zinema eta telesail adituak, emakume  protagonistak dituzten zenbait telesail nordikoren adibideak azaldu ditu. Horietako bat da Danimarkako Forbrydelsen izenekoa.

Saio osoa hemen ikus dezakezu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ILASKI SERRANO. Bidaian goaz.
GAIZKA IZAGIRRE. Bai.
ILASKI SERRANO. Emakumeak hartuko ditugu gainera hizpide, eta gainera, emakume ahaldunduak izango dira. Gauzak gertatzen zaizkien emakumeak…
GAIZKA IZAGIRRE. Bai.
ILASKI SERRANO. …eta estereotipoetatik kanpo dagozen (dauden) emakumeak.
GAIZKA IZAGIRRE. Erabat kanpo. Beti, bueno, pixka bat, definitzerakoan ze telesail-mota gustatzen zaizkidan beti esaten dut gustatzen zaizkidala, edo naizela telesail amerikarren jarraitzailea, ingelesen zalea eta nordikoen maitalea, esaten dut naizela. Bueno, esplikatuko dut zergatik gustatzen zaizkidan horrenbeste telesail nordikoak. Baina pixka bat, gai konkretuan sartu aurretik aipatu nahiko nuke, urtero New Yorkeko film-akademiak argitaratzen du txosten bat, Berdintasun-eza izenekoa, eta bertan datu batzuk argitaratzen ditu ba pixka bat emakumezkoan rola ba nolakoa den edo, garrantzia, ez? Hartzen ditu kontuan diru gehien bildu dituzten 500 pelikulak. Orduan hor, datu horien artean, testua duten rol guztien % 30,8 besterik ez dira izan emakumeenak 2017-2018 tartean eta % 15 baino ez dira protagonistak izan. Orduan, hori zinemari dagokionez.
Ba beraien telesailetan ere bai itsasten dituzte bai thriller nordikoak, bai politika hankaz gora jartzeko gai diren telesailak ere…
ILASKI SERRANO. Baina badituzte bestelako legeetan bere (ere) bai, gizartea nola antolatzen duten, baina hezkuntzan, esate baterako, asko esportatu da berdintasuna, eta zabalkunde hori, eta umeak sortzea, eta bullyng-aren kontrako kontu horiek…
GAIZKA IZAGIRRE. Bai.
ILASKI SERRANO. …berdintasunaren, ama direnek jasotzen dituzten laguntasun guztiak, konpaginatzeko (bateratzeko) benetan amatasun hori kanpoko lanarekin eta abar eta abar. Badagoz (badaude), bueno esportatzen ari gara, bueno, ideia oso onak. Iruditzen zait telesailetatik bere (ere), etorriko dela iraultza bat ikusten dugun estereotipo horren aurrean.
GAIZKA IZAGIRRE. Bai.
ILASKI SERRANO. Ze alde edukiko dugu guk? Ez deutsut (dizut) galdetuko, baina 10-15 urteetan guk gaztetan ikusi duguna eta telenobelak datozkit burura, ze emakumeak ziren edo oso-oso-oso-oso onak, edo amak, edo oso-oso-oso-oso gaiztoak; gaiztoak hil egiten ziren, noski, azken kapituluan, emakume gaizto bat ezin delako egon… Ez zen ezer gertatzen. Edo dena gizonaren inguruan gertatzen zen, laguntzaileak ginen…
GAIZKA IZAGIRRE. Edo zerbait gertatzen bazitzaien behar zuten gizonezko bat salbatzeko. Edo gizonezko baten laguntza. Umea desagertu da: gizonezkoa behar dut. O sea, ez ziren nolabaiteko… Ba, beno, azkenean da…
ILASKI SERRANO. Eta hori azkenean sartzen dai bere (ere) bai.
GAIZKA IZAGIRRE. Noski sartzen dela. Eta orduan egiten dutena oso ondo telesail nordikoek, orain aipatuko ditudan adibideekin eta, gainera ez dutela zuzenean mezu hori transmititzen, oso sutilak dira. Trama erakargarri bat jartzen dute, harrapatzen zaituena, eta behin harrapatuta, ja aprobetxatzen dute azpitik gizarte-kritika bat, edo nolabaiteko, zuk aipatu dituzun argumentu guzti horiek sartzeko…
ILASKI SERRANO. Eta gero, konturatzen zara: ahi va, ba protagonista emakume bat da, ahi va!, badagoelako neska bat da edozer gertatzen zaiona, tarteka dagoena, eta tarteka ez horrenbeste… Hori da.
GAIZKA IZAGIRRE. Zuri gertatzen zaizuna, edo gainerako emakumeei gertatzen zaizuena, besterik gabe.
ILASKI SERRANO. Hasiko gara bidaiarekin, Gaizka.
GAIZKA IZAGIRRE. Hasiko gara. Bueno, maisulan-gisara kalifikatu dezaket telesail hau. Telesaila… Kasu honetan Danimarkara joango gara. Izenburua, konplikatuak dira batzuk, baina hau ez da hainbeste, Forbrydelsen izena du telesailak, Forbrydelsen. Apur bat Twin Peaks-eta gustuko baldin baduzue, ba bueno badu Twin Peakes-en kutsu bat… Kasu honetan, protagonista Sara Lund detektibea da. Zalantzarik gabe telesailaren historian egin den emakumezko pertsonaia konplexuenetakoa eta sakonena. Zergatik? Beno, lehenik eta behin emakumezko honen pertsonaia osatzerako orduan, aktore protagonista ere hasieratik parte-hartze prozesuan egon zen. Eskaini ziotenean gidoia, berak esan zuen nolabait lanketa horretan egon nahi zuela, nahi zuelako, nahi zutelako hautsi nolabaiteko… esan duzun bezala, estereotipo edo klitxe guzti horiek hautsi nahi zituen. Eta telesailean argi eta garbi ikusten da ba beno, emakume bat non berdin zaion ze itxura fisiko duen, sexualitateaz ez da batere arduratzen, gogorra da, hotza, zuzena, ez? Askotan, zoritxarrez, gizonezkoen paperetan ikusten dugun pertsonaia horietako bat da.
ILASKI SERRANO. Hori. Beste esklabutza bat delako aktore hauentzat ere bai, itxura fisikoa, adina…
GAIZKA IZAGIRRE. Bai. Baita ere, baita ere…
ILASKI SERRANO. Gero, 20 urteko neska bat paper batzuk egiten, oso jantzia dena, ez dakit zer egin duena… ezinezkoa da.
GAIZKA IZAGIRRE. Ezinezkoa da.
ILASKI SERRANO. Eta orduan… eta ez dira ikusten 40 urteko andreak, edo ilea zikinduta daukatenak momentu batean edo oso ondo makilatuta ez dagozenak (daudenak). Azkenean eredu da gauza askotarako.
GAIZKA IZAGIRRE. Eredu da. Eredu da. Eta ez da, ez da mirari… Esan nahi dut: askotan da errealitatearekin, zuzenean…
ILASKI SERRANO. Normalak, garen modukoak.
GAIZKA IZAGIRRE. …normalak. Eta bueno, kasu honetan, trama da, bueno, neska baten inguruko…  desagerpen baten ingurukoa da, baina zoragarria da nola eraikitzen duten emakumezko pertsonaia hau, ze bere keinuekin eta bere jarrerarekin soilik ja badakigu zer, eta pentsatzen duen eta zer egingo duen…
ILASKI SERRANO. Ba apuntatu dugu, eta batez bere (ere), hori, adi egoteko telesailak bere (ere), ze tresna izan daitezkeen, azkenean gure egunerokotasunarentzat euskarriak hartzeko lekuetatik, askotan ematen duelako identifikatzea falta zaigu, ezta, gauza batzuk? Eskaintzen dizkigute eta…
GAIZKA IZAGIRRE. Bai. Askotan Estatu Batuetatik datozen telesailak edo edukiak oso urrun sentitzen ditugu, ez? Gure egunerokotasun arrunt honetatik pixka bat aldenduta. Iruditzen zait niri. 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Mar 1, 2019
Number: 39966585
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 05:11
Number of visits: 1075