Docutec Card

Ixabel Agirresarobe, hitzaren magia ipuinetan

Bizenta Mogel eta Elgezabal, Joxe Miel Barandiaran, Errose Bustintza, Resurrección Maria Azkue… idazle eta ikerlari ezagunek eta ez hain ezagunek ipuin eta alegia ugari bildu zituzten, hurrengo belaunaldietarako altxor ikaragarria berreskuratuz.

Baina idatziz jaso izan diren kontaketez gain, baditugu gure artean ipuin-kontalari dabiltzan izen ezagun batzuk: Koldo Amestoy, Begoña Gomez, Pello Añorga, Mertxe Zabala… eta Ixabel Agirresarobe.

 

Ixabel Agirresarobe aktore usurbildarra 1991. urtean hasi zen ipuin-kontaketa lanean, Donostiako Antzerti eskolan antzerki-ikasketak burutzen zituen bitartean.
Haur zein helduentzat lan egin du eta euskal antzerki-talde batzuetan partaide izan da urte hauetan zehar. Hankagorri eta Gorringo taldeetan, besteak beste.
Helduentzat eskaintzen dituen ordubete inguruko saioetan herri-ipuin, kondaira edota gertaerak kontatzen ditu.

Iñaki Martiarena (Mattin) marrazkigilearekin, berriz, Irudipuinak egitasmoan hartzen du parte, ipuinen kontaketa eta marrazkiak uztartuz.
Bideoan ikusgai duzu ETB 1eko Artefaktua saioan Irudipuinak egitasmoari eskainitako tartea.
Informazio gehiago, bere web orrian.

Gogoratu, gure atarian tarte berezi bat eskaini diegula ipuinei, IPUINAK atalean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Yolanda Mendiola.- Mattin, aurkeztuko al diguzu zure gonbidatua?
Iñaki Martiarena, Mattin.- Bueno, bada, lankide eta adiskidea dut Ixabel Agirresarobe, eta hemen dago gurekin, bere hitzaren magia berriro ere ekarriko digu hona Ixabelek.
Ixabel Agirresarobe.- Magia.
Yolanda Mendiola.- Ipuin-kontalaria zarela esan dugu hasieran, eta gaztetik, baita ere, edo gaztetan antzerkian ibilitakoa zara.
Ixabel Agirresarobe.- Bada, bai. Antzerki-ikasketak egin eta kale-antzerkia asko egin genuen eta gero areto barruan, helduentzako hasi ginenean, eta horren aurretik, ja, ipuinak kontatzen hasita nengoen.
Yolanda Mendiola.- Eta ipuin-kontalari batentzat ezinbestekoa da antzerki-ikasketak edukitzea?
Ixabel Agirresarobe.- Bada, hori ez dakit, ze nik uste dut… ez dago eskolarik ipuin-kontaketak egiteko, eta orduan nik uste dut bakoitzak bere dohainekin edo abilidadeekin egiten dituela kontaketak. Ze, batzuk oso teatreroak izango dira igual, eta beste batzuk ahotsa bakarrik neurtuko dute, edo… ez dakit ba. Eta nik, kontatzen dudanean, askok esan didate: “A, zuk antzerkia daukazu”. Bada, ez dakit. Ez naiz konturatzen, nik egiten dut, kontaketa egiten dut eta hortxe geratzen da.
Yolanda Mendiola.- Telebistan ikusi zaitugu, programa batean. Nolako esperientzia izan zen?
Ixabel Agirresarobe.- Berezia, ze ikusleak ez neuzkan, neuzkan kamerak, eta orduan aurpegiak ez nizkien ikusten, eta orduan, kontaketa egiteko orduan, ez dakizu ondo ari zaren kontatzen edo ez. Ohituta zaudenean zuzenean egiten kontaketak, jendea edo haurren aurpegiak, erreakzioak, ikusten dituzu eta orduan, bada, nolabait moldatu egiten duzu. Baina kamera baten aurrean ez dakizu. Niri zailagoa egiten zitzaidan.
Yolanda Mendiola.- Eta “Kutsidazu bidea, Ixabel”en ere herriz herri ibili izan zara.
Ixabel Agirresarobe.- Asko, gainera! Eta gustura. Hor oso gustura. 
Yolanda Mendiola.- Noiz hasi zineten elkarrekin lanean?
Iñaki Martiarena, Mattin.- Bada, aspaldi, aspaldi. Aspaldi hasi ginela lanean eta bueno, badugu txoro-txoro bide luze-luze bat eginda.
Ixabel Agirresarobe.- Bai, lehengo batean aritu nintzen begiratzen argazki haiek… ia hogei urte igual izango dira, e?
Iñaki Martiarena, Mattin.- Bai, hogei urte izango dira.
Ixabel Agirresarobe.- Bai, bai, bai, bai. Gazte-gazte geunden.
Iñaki Martiarena, Mattin.- Hori da, hori da, eta txoro-txoro egin dugu, bai. Leku askotan aritu gara, baldintza desberdinetan, baldintza onetan, baldintza ez hain onetan, eta…
Ixabel Agirresarobe.- Bada, bai.
Iñaki Martiarena, Mattin.- Kristoren esperientzia. Egia esan, konturatzen zara orain, ez? bada, ikaragarrizko bidea egiten ari garela eta bai, bai, bai, bai.
Yolanda Mendiola.- Horrekin daukazue edo elkarlanean egiten duzuen lana da Irudipuinak. Nolako formatua da hori?
Iñaki Martiarena, Mattin.- Bueno, beti, saio bakoitza ez da inoiz berdina izaten, ezta? Orduan, saiatzen naiz, bueno, lehenik, bere hitzari ez lekua kentzen. Diot, marrazkia egin eta beti, saio bakoitzean marrazkia desberdina da, teknika desberdina erabiltzen dut. Eta gero, pues, jakina, hitzak garrantzi handia dauka, ezta? Bere hitza. Orduan, publikoak, alde batetik nire marrazkia ikusi eta gero, bada, ja… ja publikoa konturatzen da zertaz den ipuina eta…
Ixabel Agirresarobe.- Edo ez.
Iñaki Martiarena, Mattin.- …ondoren, edo ondoren, hasten da hitzarekin, ez?
Ixabel Agirresarobe.- Edo ez, ze baldin bada ipuin bat behin eta berriz leku ezberdinetan izanda, baina behin eta berriz kontatzen ari garena, errepikatuko dena, egia da Mattinek beti marrazki berri bat egiten duela. Eta hor bai, ikusleak zain daude, paper zuri bati begira daude eta daukaten hastea Mattin, berdin dit bere errotulagailua (errotuladorea) dela, margoa dela, gero zain daude. Nik, aldiro, ezberdina ikusten dut. Eta batzuetan ez dugu esaten zer den eta orduan beraiek hasten dira, umeak hasten dira kontatzen: “Hau izango da, halakoa izango da” eta… urduritasuna, piztu zaie jakin-mina eta ja hasten garenean kontatzen zer den marrazki hori, bada, ja orduan baretzen dira, bai.
Yolanda Mendiola.- Ze ipuin kontatzen dituzu, bada?
Ixabel Agirresarobe.- Bada, normalean, herri-ipuinak. Hasten naiz ipuinak begiratzen, irakurri egiten ditut, ez dakit nik ipuinak sortzen… irakurri egiten ditut eta gustatzen zaizkidan horiek aukeratzen ditut. Eta normalean komizidade bat izaten dute, eta gainera, herri-ipuinak direnez, nork bere burua hor ikusten du eta batzuetan, bada, norberak bere burua egoera horretan ikusten duenean, erridikuluan (irrigarri) edo larritasun batean edo… bueno, pues, hortxe, horrekin disfrutatzen duzu eta horregatik zuzenekoak hor dauka grazia. Kontatzen ari zarenean norberak ikusteko bere burua igual… Eske ikusi egin behar dira ze aurpegi jartzen dituzten! Eta horrekin, bada, jarraitzen duzu eta… Ez dit, gainera, aldatzeko asmorik, horrekin oso gustura aritzen naizelako.
Yolanda Mendiola.- Aldez aurretik zuen artean erabakitzen duzue zer kontatuko duzun eta zer marraztuko duzun ala bat-batean ateratzen dena?
Ixabel Agirresarobe.- Ez, ez, lotzen dugu, bestela, gero, ipuina… nik jakin behar dut zein den ipuina kontatu behar dudana…
Batzuetan gertatu izan zaigu, momentuan ikusi igual uste nuela ez dakit ze ipuin kontatuko dudala eta… gure klabe magikoak erabiliz, aldatu eta beste marrazki bat egin.
Yolanda Mendiola.- Mattin, hemen egiten ari zaren egitasmo edo proiektu hau zertarako baliatuko duzu?
Iñaki Martiarena, Mattin.- Bueno, leiho berri bat ireki da nire baitan, orduan, nik uste dut jarraituko dudala orain arte egin dudan bidea, diot, bide naturala dela, ezta? Orain, kasu honetan, erabiliko dut orain, dagoeneko, ematen ari naizen sormen-tailerrak aberasteko, ezta? diot, sormen-tailerrak eta komiki-tailerrak eta marrazki-tailerrak dagoeneko ja ematen ari naizelarik, bada, bada, Kamishibaia ere barneratuko dut, ezta? eta baliatuko dut, bada, zera, bultzatzeko, ezta?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 1, 2019
Number: 39955249
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 06:19
Number of visits: 436