Docutec Card

BAGOAZ! B1-46-Pilotalekuko gorabeherak

Amaia, Izaro, Antton eta Josu pilotalekura joan dira saio bat egitera.

Bi mutilen arteko lehia gogorra izango da eta neskek barre egingo dute horren kontura.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Ufff! Hau egarria!
IZARO.— Bai zera! Izerditu ere ez gara egin-eta!
AMAIA.— Niretzat nahikoa izan da. Josurekin etorri nintzen aspaldi, eta gaur Anttonekin. Baina ez al dira konturatzen ez zaidala batere gustatzen?
IZARO.— Benetan?
AMAIA.— Bene-benetan. Baina nola esan Anttoni?
IZARO.— Erraza da ba! Egia esan eta kito. Ez dizu koska egingo.
AMAIA.— Badakizu zer oparitu zidan nire urtebetetze-egunean?
IZARO.— Bai, berak esan zidan: pala hau, ezta? Berak egindakoa.
AMAIA.— Hauxe bera! Palarekin buruan eman ez nionean!
IZARO.— Kontatu zidan, bai, ez zitzaizula asko gustatu.
AMAIA.— Meritu handikoa izango da pala berak egitea, bai, baina pala bat niri oparitzea ba... Munduko gizonik erromantikoena da.
IZARO.— Onena duzu lehenbailehen esatea, eta ez du minik hartuko.

ETENA

AMAIA.— Zer, nork irabazi du?
JOSU.— Ba nik. Eta erraz asko, gainera!
ANTTON.— Bai, zera! Zure azken tantoa txarra izan da eta ontzat eman dizut. Edonork irabazten du horrela!
JOSU.— Erraz asko, gainera!
ANTTON.— Zuk nahi bai! Kontua da Ingalaterran pilotalekurik ez duela izango, eta azken saioa irabazten utzi diodala.
IZARO.— Aizue, partida bategatik ez zineten haserretuko, ezta?
ANTTON.— Gu?
IZARO.— Zer xelebreak diren gizon hauek!
ANTTON.— Haserretu ez, neska, baina partidaren beroan, normala da tanto bakoitza borrokatzea. Ez da ezer gertatzen, ezta, Josu?
JOSU.— Ez, nagusi! Txapeldunak ez baitu haserretzeko motiborik.
AMAIA.— Bueno nahikoa da, Josu! Ume txikiak ematen duzue!
JOSU.— Bai, barkatu.
AMAIA.— Aizue, zer iruditzen zaizue hemendik ateratzen garenean, sagardotegi batera joatea? Kirola egin eta gero, merezi dugu hainbeste!
IZARO.— Batzuek ez dute hainbesteko kirolik egin…
AMAIA.— Tuntuna!
JOSU.— Niregatik primeran. Baina galtzaileak ezingo du edan, zigor moduan gidatu egin beharko baitu bueltan.
IZARO.— Esandakoa, titiko umeak ematen dute. Eta zuk adore pixka bat bildu eta esan lehenbailehen Anttoni!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 18, 2019
Number: 39333626
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:14
Number of visits: 462