Docutec Card

Mojak kexu Vatikanoan

Polemika berri bat sortu da Eliza Katolikoan: mojek Vatikanoan egiten duten lanari buruzkoa. Askok eta askok salatu dute neskame-lana besterik ez dutela egiten.

Eliza Katolikoan emakumeak izan beharreko parte-hartzea beti izan da eztabaidagai. Juanjo San Miguel kazetariak kontatzen duenez, moja batzuk kexu dira, eta adierazi dute betearazten dizkieten lan batzuk ez dutela zerikusirik beren bokazioarekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Eliza Katolikoan emakumeak izan beharreko parte-hartzea beti izan da eztabaidagai. Orain, berriz, beste polemika bat sortu da: mojek Vatikanoan egiten duten lanari buruzkoa, askok eta askok salatu baitute neskame-lana besterik ez dutela egiten. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. L'Osservatore Romano, Vatikanoko aldizkariak, argitaratu duen artikuluak agerian utzi du mundu guztiak ahopean esaten zuena: moja askok eta askok neskame-lana egiten dutela apezpiku, artzapezpiku eta kardinalentzat. Artikulua emakume batek idatzitakoa da, eta bertan, lan horretan diharduten mojen adierazpenak eta aitortzak jasotzen ditu. Erroman 20 urte egin dituen mojak dio mundu guztiko lekaimeek lan egiten dutela Vatikanoan, askok elizgizonentzat. Egunak argitu orduko jaikitzen dira artzapezpikuei edo kardinalei gosaria prestatzeko, eta ohera erretiratzen dira afaria mahai gainean utzita, etxea txukunduta eta arropa garbitu eta plantxatuta. Moja hauek ez dute ordutegirik eta ez zaie ordaintzen. Gutxitan, ia inoiz ez, ez dituzte zerbitzatzen dituzten mahai horietan esertzera gonbidatzen eta ez euren lana, ez euren eginkizuna ez dute aintzat hartzen.
Artikuluaren protagonista den mojak dio hauetariko emakume askoren egoera benetan txarra dela, ez zutelako uste hori egin beharko zutenik ordenatu zirenean; baina inork ez duela ezer esaten beldurra nagusi delako. Afrika, Asia eta Amerikatik iritsitako mojen kasua ezberdina dela dio, hauetariko askoren ikasketak Elizak ordaindu dituelako eta sarri hauen familietako gaixoen beharrak ere Elizaren kontura izan direlako. Ondorioz, hauek sentitzen dute Elizarekiko zorretan direla eta ez dute berdin bizi askorentzat onartezina bihurtzen ari den egoera.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 7, 2019
Number: 38223807
Source:
Duration: 00:01:49
Number of visits: 252