Docutec Card

Audientzia

Telebista kateek audientzia lortzeko helburuarekin eskaintzen dituzten saioez eta haien edukiez ari da Onintza Enbeita Berriako iritzi-zutabean.

Telebista kateak edozer egiteko prest daude audientziaren izenean: edozer. Espainiako kate batek bikote apurtu berria elkartu du reality show batean. Hogeita lau orduan etxe baten barruan egon behar izan dute elkarrekin, baina gauzak ez dira nahi bezala atera. Neskak ez du mutila maite, baina mutilak ez du hori onartu nahi. Ikustekoak dira irudiak, entzutekoa da nola hitz egiten dion mutilak neskari. Hor botere harremanik eta indarkeriarik ikusten ez duenak ez dakit non ikusiko duen. Ez dute egun bakarra iraun: mutila kaleratu egin dute portaera desegokia egotzita. Barkamena eskatzeko aukera eman diote gero. Ez omen du irudietan bere burua ezagutzen, eskuetatik ihes egin omen zion egoerak.

Baina egoerak programa hori antolatzen duten guztiei egin die eskuetatik ihes. Barkamena eskatzen jarri duten gizonaren begietan emakumeak zapaltzera ohituta dauden gizon guztiak ikusten dira. Horixe baita guztien jarrera: lehenengo itzelak egin eta gero barkamena eskatu. Gizajoek ez baitakite zer pasa zaien burutik hori egin dutenean. Eta telebista batek audientziaren izenean halakorik ahalbidetu izana lotsagarria da. Reality show hori nerabe askok ikusten dute, gazte askok. Harreman batek zer izan behar duen esplikatzeko eredu ederrak ari dira ematen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 7, 2019
Number: 38222298
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 420