Docutec Card

Gurasoen artean ere euskaraz

Barakaldoko AEKren eskutik sortu da Gurasolagun izeneko ekimena.

 

Barakaldon bizi diren 20.000 euskal hiztunen arteko sarea egitea da parte-hartzaileen helburu nagusia.

 

 

 

AEKren egitasmo honen gaineko informazio gehiago, helbide honetan aurkituko duzu.

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kazetaria.- AEKk duen Gurasolagun iniziatibara hurbildu nahi izan dugu oraingoan eta non eta Barakaldon. Guraso eta seme-alaben artean euskara-harremanak sendotzeko egiten duten ahalegina ezagutzeko, Olatz Arriolabengoa.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Barakaldo entzun eta jende askori burura datorkiona herri erdalduna izan daiteke, jakin ez dakitena, ordea, Barakaldok 20.000 euskaldun dituela. Arazoa, hortaz, euskaraz aritzeko jenderik eza baino, ohiturarik eza da. Iker Sagastibeltza, Barakaldoko Gurasolagun taldeko dinamizatzailea.
Iker Sagastibeltza.- Elkar ezagutzen ez dugunez, hizkuntza ohiturak oso erdaldunak dira, Eta konturatzen garenean albokoak badakiela, “Ui, kontxo, honek badaki, ze entzun diot umeekin euskaraz”.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Beste arazo bat ere badute barakaldar batzuek: familia euskaldunak direnak eta euskaraz aritzeko beste familiarik aurkitzen ez dutenak.
Iker Sagastibeltza.- Zera berri bat, igual Barakaldon berria dena da, eta da hainbat guraso, euskaldunak direnak, etxeko hizkuntza euskara dutenak seme-alabekin eta euren artean ere bai, baina “isolatuta” nolabait eta orduan, nola esan?, “txakur berde” hori, ez? Gu gara gure seme-alaben ikasgelan, euskaldun osoak garen bakarrak, euskaldun zaharra den ume bakarra da gurea eta orduan hor, hori gertatzen ari da hainbat tokitan eta orduan, joera da hemen ere elkartzea familia horiek, bada, euskaldunak direnak baina, e, beste familia euskaldunik badago inguruan?
Olatz Arriolabengoa esataria.- Horretarako, hain zuzen, euskaraz aritu nahi duten familiak saretzeko sortu zen Gurasolagun, beldurrak eta lotsak alde batera utzita, elkarrekin jolastu eta solasteko espazioa, bakoitza bere mailan, zuzentasunetik haratago. Edorta Lopez, AEKko Praktikatu zerbitzuko koordinatzailea.
Edorta Lopez.-Guk eskatzen dugu komunikatzeko gutxieneko maila, bai? ze bestela, elkarrizketak eten egiten dira, eta gainera, bertan ez dago irakasle-ikasle eskemarik. Are gehiago, hori debekatuta dago, ezin dira elkarrizketak eten zuzentzeko eta hori hasiera-hasieratik oso ondo esplikatzen da.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Martak bere semeak giro euskaldunean lagunak egin ditzan nahi du. Horrek eraman zuen, besteak beste, programan izena ematera.
Marta.- Nire umeak, bada, entzun ahal du euskara eta lagun berriak egin ahal du (ditu) baina euskara arloan eta nik uste dut hori oso inportantea dela. Ikastolan irakasleek euskaraz hitz egiten dute, baina gero kalean ez da normala. Nahiz eta bere ikaskideekin parkean elkartzen dira (diren), gaztelaniaz hitz egiten dute normalean.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Nieves eta Juan Ignaziok alabak euskara natural senti dezan nahi dute. Horregatik, dituzten hizkuntza oztopoak gaindituz, harekin euskaraz egiten saiatzen dira.
Nieves.- Gure alabak eskolatik kanpo euskaraz hitz egiteko eta berak ikusteko, bada, hizkuntz normala dela. Bestela, eskolatik kanpo, ez du entzuten.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Taniak ere euskaraz egin nahi du bere alabekin. Euskaltegian ikasten duena haiekin praktikatzen du eta Gurasolagun-ek eguneroko ohiturak aldatzen hasteko bidea eman dio gainera.
Tania.- Hemen ezagutzen dut jendea eta gero ikastolan edo kalean topatzen banaiz beraiekin, bada, euskaraz hitz egiten dugu.
Olatz Arriolabengoa esataria.- Pozik dira Barakaldoko gurasolagunak beren txokoarekin eta aurrera jarraitzeko animoz daude, euskaraz gero eta naturalago bizitzeko ahaleginean.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 6, 2019
Number: 38135429
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:03
Number of visits: 386