Docutec Card

2019a, txerriaren urtea

Hasi da txinatar urte berria. 2019ko otsailaren 5ean hasi eta 2020ko urtarrilaren 24ra arte iraungo du. Aurtengo urtea txerriarena da. Txinatarrek erabiltzen duten ilargi eta eguzki-egutegiaren arabera, 4.713. urtean sartuko dira.

Han eta hemen urte berria nola ospatzen duten ezagutzeko, Chih-Hsin Yeh gasteiztarrarekin eta EITBko Asiako berriemailea izan den Hodei Arrausirekin mintzatu gara.

Transcription:[+] Transcription:[-]

CHIH-HSINYEH. Xinnián kuàilè.
KAZETARIA.Urte berri on!
CHIH-HSINYEH. Bai.
HODEI ARRAUSI. Zeremonia bat dago. Egiten dute familiarekin elkartu, afaria egin, eta gaueko 12etan ez dago kanpai-hotsik, baina suziriak eta… Suziriak pizten dituzte eta burrunba izugarria dago Beijing osoan, bueno Txina osoa bolbora-usainaz betetzen da, eta hola ematen diote urte berriari ongi etorria. Orduan, kondaira oso polita dago: antza, dragoi bat etortzen zen urtero uzta, uzta jatera edo herritarrak beldurtzera edo; bolborari esker dragoi hori uxatzen zuten.
CHIH-HSINYEH. Bai. Ospatzen dugu beti, bai. Elkartzen gara normalean, lehen egiten genuen etxe batean, baina asko garenez, azkenean elkartzen gara taberna, bueno, jatetxe batean, jatetxe txinatar batean.
HODEI ARRAUSI. Normalean etxean egon behar da. Ez dakit, egun osoa ematen dute, bueno, aurreko eguna ere sukaldean sartuta, jiaozi-ak edo izeneko opilak, pasta, haragiz osatutako pasta-eta prestatzen dute eta hori bazkaltzen, hori afaltzen da.
CHIH-HSINYEH. Eta gustatzen zait asko, haiek deitzen diote huo guo, eta da, nola esan, fondue bat, fondue bat gutxi gorabehera. Da zopa eta gero janaria botatzen da gordina eta hor egosten da, bai.
Azkenean, gero, gauean ematen die, ematen zaie ezkongabeei, dira gutun-azal gorriak. Eta hor dirua sartzen da. Eta hori, suposatzen da horrek zorte ona ematen duela.
Zaharrak dira pixka bat superstiziosoak; orduan egiteko, adibidez, urte berria –nik ere irakurri dut pixka bat horri buruz– ba garbitzen dute etxea urte berria hasi baino lehen, horrekin ere esan nahi du ospatuko dutela udaberriaren jaialdia…
Txinatarrek dekoratzen dute, eta batez ere gorria. Gorria da bere zorteko kolorea eta jartzen dute dena gorri, bai.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 5, 2019
Number: 38055260
Source:
Duration: 00:02:57
Number of visits: 497