Docutec Card

Sevillar bat Arabako Bertsolari Txapelketan

Andaluzian jaio eta 26 urterekin Euskal Herrira etorri eta euskara ikasten hasi zen Manu Bendala. Egun, Gasteizko euskaltegi batean euskara-irakasle lanetan ari da, eta bertsolaria ere bada.

Euskararekiko maitasunak eraman zuen Manu Bendala sevillarra bertso-eskolara. Aurten Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea lortu du AEKn irakasle den sevillarrak.

Berria egunkarian egindako elkarrizketa hemen duzu irakurgai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Arantza Padilla esataria.- Duela hamaika urte iritsi zen Manu Bendala Sevillatik Euskal Herrira, eta berehala harrapatu zuen euskararekiko maiteminak.
Manu Bendala.- Oso harreman polita daukat euskararekin. Maiteminduta nago hizkuntzarekin, “flechazo” moduan.
Esataria.- Euskara ikasteaz gain, bertso-eskolan apuntatu eta euskaraz bizi eta lan egitea lortu du Manuk, euskaltegiko irakaslea baita gaur egun.
Manu Bendala.- Bai, eta oparia da, oparia da, ni AEKko irakaslea naiz, orain dela hiru urte hasi nintzen eskolak ematen. Ikasleentzat ere, bada, bueno, eredu polita izan naitekeela pentsatu nahi dut, ezta? eta beti esaten diet, ni hemen egoteak esan nahi du posible dela zerotik hastea eta mimoz eta gogoz eta kariñoz eginez, posible dela euskaraz ikastea eta euskaraz bizitzea.
Arantza Padilla esataria.- Aurten, lehen aldiz, Arabako bertso-txapelketan parte hartzeko sailkatu da. Pozarren dago, familia ikustera etorriko baitzaio Andaluziatik.
Manu Bendala.- Ez dago hori baino txapel handiagorik, ezta? Bada, orain pentsatzen dut, bueno, euskarari esker bertsoari esker, txapelketari esker, nire familia hurbiltzea eta etortzea hain mundu ezezagun bat deskubritzera, bueno, horrek emozionatzen nau.
Beraz, poz-pozik kantatuko dut/eta ilusioz beteta.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 4, 2019
Number: 37974026
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:27
Number of visits: 457