Docutec Card

Suzko armen erabilera Estatu Batuetan

Askoren ahotan dagoen gaia da Ameriketako Estatu Batuetan suzko armak eskuratzeko dagoen erraztasunari mugak ezarri beharra. Ahalegin txiki batzuk egin diren arren, ez dirudi arazoak konponbide erraza duenik.

Iaz New Yorken, suzko armek eraginda, 800 pertsonak galdu zuten bizitza eta kopuru hori jaitsi nahian, bertako estatuak lehen urratsak eman ditu armak kontrolatzen hasteko. Neurri horietako bat izango da ikastetxeetan armen erabilera debekatzea.

EITBko Ur handitan saioko bideo honetan gaiari buruzko erreportajea duzu entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Eta Italiatik Estatu Batuetara joko dugu orain, arma-salmenta eta erabilerari buruzko eztabaida aldiro-aldiro sortzen baita, baina mugak jartzeko eskaria gero eta ozenagoa izan arren gobernuak ez dira ausartu erabaki zehatzak hartzera. Orain New Yorkeko estatuak lehen pausuak eman ditu armak kontrolatzen hasteko Juanjo San Miguel.


JUANJO SAN MIGUEL.- Estatu Batuetako konstituzioaren bigarren atalak armak erosi eta erabiltzeko baimena ematen die herritarrei. Artikulu hau behin eta berriz eztabaidagai izan arren, batzuek uste baitute ez duela zuzenean eskubide hori onartzen, edozeinek eros ditzake suzko armak. Gaur egun, Estatu Batuek 325 milioi biztanle dituzte eta kalkulu fidagarrienen arabera zibilen esku dauden armak: pistola, fusilak eta abar gehiago dira. Urtero 17 milioi arma saltzen dituzte eta urtero arma horiek 40.000 pertsona hiltzen dituzte, erdia suizidioak dira. Aldiro-aldiro izaten diren sarraskien ondoren, eztabaida sortzen da armei buruz, baina orain arte gobernuak, ez errepublikanoak, ezta demokratak ere, ez dira ausartu armen erabilera estuago arautzen, herritarren artean oso errotua dagoelako sinesmen hori: eskubide hori ukaezina dela.

Donald Trumpek garbi utzi du ez duela ezer egiteko asmorik. Horregatik edo, New Yorkeko estatuak armak kontrolatzeko neurriak agindu ditu. Alde batetik, armak erosteko eskubiderik ez dutenak hobeto zainduko dituzte, arazo psikikoak izan edo delituak egin dituztelako gehienetan. Armen eraginkortasuna handitzen duten mekanismoak ere debekatu egingo dituzte, gauza bera ikastetxeetan: ezingo dira armak erabili.

Iaz 800 pertsona hil zituzten suzko armek New Yorken, eta kopuru hori jaitsi nahi dute agintariek, baina adituek diote zaila izango dela, neurriak hartu arren, armak ia edozeinek eros ditzakeelako eta armak edukiz gero erabiltzea ezinbestekoa delako. 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Feb 4, 2019
Number: 37969338
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 02:00
Number of visits: 254